Lehendakaritza

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia: Organigrama

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da lehendakariari laguntzen diona Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetan estrategia politiko-instituzionala definitzen eta zuzentzen.

Organigrama

  • Retrato de María Ángeles Elorza María Ángeles Elorza — Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

  • Leire Madariagaren erretratua Leire Madariaga — Kanpo Harremanetarako Zuzendaria

  • Asier Vallejoren erretratua Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria

  • Mikel Antonen erretratua Mikel Anton Europako Gaietarako Zuzendaria

Logotipo de la Guía de Comunicación Abierta del Gobierno VascoKanpo ekintzak Komunikazio Irekiko Gidan

Egitekoak

  1. Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, sustatu eta koordinatzea, Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean.
  2. Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan laguntzea eta aholku ematea, eta Lehendakariak arlo horretarako ematen dituen jarraibideak betearaztea. Alde horretatik, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo –erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den aldetik dituen eginkizunetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeen Komitean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.
  3. Kanpoko pertsonaia ezagunak Euskadira etortzen direnerako plangintza, laguntza eta koordinazioa.
  4. Europar erakundeei buruzko jardueraren politika, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.
  5. Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak sustatzea eta koordinatzea.
  6. Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harremanen politika planifikatzea.
  7. Europar politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen, eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estatuko Administrazioarekin koordinazio instituzionalean aritzea.
  8. Nazioarteko Tratatuak egiten eta negoziatzen Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.
  9. Estatuak gai horietan borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.
  10. Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea.
Azken eguneratzea: 2013/07/01