Lehendakaritza

Euskadi eta EB: Euskera Europar Batasunean

Euskera Europar Batasunean

Europari dagokionez, Europako Kontseiluak eskualde bateko edo hiztun gutxiko hizkuntzen Europako Gutuna onartu zuen (Estrasburgo, 1992/11/5) eta horrek hil edo biziko garrantzia duen nazioarteko tresna ekarri du, euskararen antzera babes berezia behar duten hizkuntzak normaltzen, ezagutzen eta errespetatzeko bidean ahalegindu gaitezen. Estatu espainiarrak Europako Gutun hori berretsi zuen 2001eko otsailaren 2an.

Ildo horretan, Europar Batasunaren erakundeek (Kontseilua, Europako Parlamentua, Europako Batzordea, Lurraldeetako Komitea,…) zenbait neurri hartu dute Europar Batasunaren gunean eleaniztasunaren arloan.

  1. 2007ko urtarrilean, Europako komisarioa izendatzea Eleaniztasunaz arduratzeko -Leonard Orban jauna, hain zuzen-. Horren helburuetako bat da Europar Batasunaren eleaniztasuna eta hizkuntz ondarearen ezagutza sustatzea.
  2. Kontseiluan eta, hala badagokio, Europar Batasuneko beste instituzio eta organo batzuetan beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an onartutako ondorioak. Testu honek, goian esan den bezala, Europar Batasunean euskara eta beste hizkuntza batzuk erabili ahal izateko nolabaiteko aitorpen ofiziala bideratu du, 1/1958 Erregelamenduak aitortutako erabateko ofizialtasunaren estatusa lortu ez arren.
  3. Europako Batzordeak emandako laguntza Europako zenbait sareri hizkuntz aniztasuna sustatzeko.
  4. 'Hizkuntzen Europako Urtea. 2001' eta 'Hizkuntzen Europako Eguna. Irailaren 26a ' ospatzea.

Euskararen ofizialtasuna Europar Batasunaren (EB) baitan

Euskadin, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak, hainbat komunikatu eta adierazpenen bitartez, euskarak Europar Batasunean izen beharreko izaera ofiziala aldarrikatu dute behin eta berriz, Europar Batasuneko hizkuntza-erregimena arautzen duen Kontseiluaren 1/1958 Erregelamenduan aitortutako hizkuntza ofizialen maila berean egon dadin euskara ere.

Kontseiluan eta, hala badagokio, Europar Batasuneko beste instituzio eta organo batzuetan beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an onartutako ondorioek (pdf. 26 KB) Europar Batasunean euskara eta beste hizkuntza batzuk erabili ahal izateko nolabaiteko aitorpen ofiziala bideratu dute, 1/1958 Erregelamenduak aitortutako erabateko ofizialtasunaren estatusa ez lortu arren.

Mugak dituen ofizialtasun horrek hiru arlo ditu:

  • Herritarrek Europar Batasunaren erakunde eta organoetara igorritako komunikazioak euskaraz idazteko aukera
  • Kontseiluak eta Eskualdeetako Komiteak egindako bilkuretan euskaraz ahoz parte hartzeko aukera
  • Europako Parlamentuak eta Kontseiluak elkarrekin erabakitzeko prozedura erabilita onartutako Europako Erkidegoko legeria euskaraz argitaratzea

Kontseiluak eta Eskualdeetako Komiteak egindako bilkuretan euskaraz ahoz parte hartzea.

Aldez aurretik egin behar da horretarako eskaera, epe jakin bat errespetatuta, eta, betiere, beharrezko diren baliabideak erabilgarri egotekotan.

Aadministrazio-akordioak EBko hainbat instituzio eta organorekin, gaztelaniaz beste hizkuntza ofizial batzuk erabiltzeko aukera egon dadin haien baitan:

EBko xedapenak, euskaratuta.

Itzulpenak Eusko Jaurlaritzak egiten ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren bidez.

Europar Batasuneko erakundeek ez dute beren ardurapean hartzen euskarazko itzulpenaren edukia. Itzulpen horrek, gainera, ez du balio juridikorik

Urteak:

Azken eguneratzea: 2013/01/31