Lehendakaritza

Lehendakaritza: Kanpo Harremnak · Mugaz haraindiko Lankidetza

Mugaz haraindiko Lankidetza

Akitania Euskadi Euroeskualdea

Akitania Euskadi Euroeskualdea

Eusko Jaurlaritza eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren arteko mugaz gaindiko lankidetza 20 urteetan baino gehiago garatu ondoren, 2011. urtean Aquitania –Euskadi Euroeskualdea sortu zen, 1082/2006 Erregalamenduaz Lurralde LAnkidetzarako Europar Taldeari (LLET) juridikoki oinarrituta.

Euroeakualdearen lurralde osoan ekonomia, gizartea eta cultura garatzen lagunduko duten lankidetza-jarduerak burutzea da helburua. Kide direnen arteko eta haien aldeko mugaz gaindiko elkarlana erraztuz eta sustatuz.

Lurralde-lankidetza eremuan arlo hauetako garapen integratua lortu nahi da:

  • I+D+i
  • Ingurugiroa eta Garapen Sustengarria
  • Irisgarritasuna
  • Hiri garapen iraunkorrean
  • Kultura, Euroeskualdearen kizkuntzen elkarrekiko ezagutza
  • Hezkuntza eta Formakuntza Lankidetza
  • Nekazaritza eta Elikadurari lotutako gaien tratamendua

Urtean behin Asanblada ospatzen da eta Lehendakaritza bi urtero aldatzen da. Egoitza Hendaian dago.

Kideak: Akitaniako Eskualdeko Kontseilua eta Eusko Jaurlaritza.

Ekintzak:

2014-2020 Plan Estrategikoa egiten ari da.

Urtean behin Mugaz gaindiko egitasmoei dirulaguntzak emateko deialdi bat argitaratzen da.

Pirinioetako Lan Elkartea

Pirinioetako Lan Elkartea

Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zen, Europako Kontseiluak bultzatuta, Pirinioetan mugaz gaindiko lankidetza-egitura bat sortzeko, Europako beste mugetan bezala. 2005ean, PLEak Kontsortzioa sortu zuen; hau da, Espainiako zuzenbidearen araberako erakunde juridikoa. Horrek ekintza-bultzada berria eman zion, batez ere Europako programak eta funtsak kudeatzeko.

Elkartrukerako gune bat da, lau gai nagusirekin loturiko arazo komunak konpontzeko gunea; hona hemen lau gai horiek:

  • Komunikazio Azpiegiturak
  • Ikerketa eta Prestakuntza
  • Kultura, Gazteria eta Kirola (Euskadi da koordinatzaile)
  • Garapen Iraunkorra

Urtean behin Kontseilu Orokorra biltzen da eta Lehendakaritza bi urtean behin txandaka aldatzen da, kideen abizenaren ordena alfabetikoaren arabera. Egoitza Jacan dago.

Kideak

  • Frantziako 3 eskualde:
    Akitania, Midi-Pyrénées, Languedoc-Roussillon
  • Espainiako 4 Autonomia Erkidego:
    Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Andorrako Printzerria

Ekintzak

  • 2011. urtea Pirinioetako Urte izendatzea.
  • Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia 2010. urtean sortu zen.

Arku Atlantikoko Batzordea

Pirinioetako Lan Elkartea

Eskualde Periferikoetako eta Itsasoko Eskualdeetako Konferentzia (CRPM) osatzen duten sei Batzorde Geografikoetako bat da. 1989. urtean sortu zen Faro herrian (Algarve, Portugal) eta Andaluziatik hasi eta Eskoziara bitarteko 27 eskualde biltzen dira bertan. Hainbat lan-talde ditu: Ikerketa, Arrantza, Energia eta Garraioak (Euskadi da koordinatzaile).

Urtean behin Batzar Orokorra egiten da eta Lehendakaritza bi urtean behin aldatzen da. Egoitza Frantzian dago, Rennes hirian.

Azken eguneratzea: 2013/10/31