Egoitza elektronikoa

Eusko Jaurlaritzaren web gunerako sarbidea

Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Egoitza Elektronikoa
  2.  
  3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2014ko martxoaren 7a, ostirala

N.º 46, viernes 7 de marzo de 2014


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1146
1146

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2014. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

RESOLUCIÓN, de 26 de febrero de 2014, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se establece el procedimiento para la concesión de subvenciones para giras y temporadas teatrales en 2014 fuera del ámbito territorial del euskera.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

La Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Etxepare (en adelante IVE) dispone en el artículo 3.b) que dicho Instituto tiene como fin: «Contribuir a dar a conocer y difundir en el exterior la cultura vasca en cualquiera de sus lenguas oficiales, manifestaciones, soportes, medios y formas de expresión, promoviendo en especial la cultura creada en euskera».

Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du Institutu horren eskumenekoa dela Euskal Kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu horrek bere 19. artikuluaren 2. atalean dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinea, arkitektura eta diseinua hartzen dituela bere baitan. Bestalde, artikulu horren f) zatiak Institutuaren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Por otra parte, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 88/2008, de 13 de mayo de 2008, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del IVE, corresponde a dicho Instituto la difusión y promoción de la cultura vasca fuera de la Comunidad Autónoma Vasca. Dicho decreto establece en su artículo 19.2 que el área de Promoción de la Cultura Vasca abarca los ámbitos de la música, las artes escénicas, el cine, la arquitectura y el diseño. Por otro lado, el apartado f) del citado artículo establece que entre las funciones del IVE se encuentra el diseño de programas de ayuda para los agentes culturales con el objetivo de dar a conocer la creación vasca en la escena internacional.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko modua arautzea.

Por todo lo expuesto, de conformidad con las competencias de actuación del IVE, se ha considerado interesante establecer el procedimiento para la adjudicación de subvenciones para la realización de giras y temporadas teatrales fuera del ámbito territorial del euskera.

Ondorioz, honako hau

En virtud de lo cual

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da 2014. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Es objeto de la presente Resolución establecer el procedimiento para la concesión de subvenciones para la realización de giras y temporadas teatrales en 2014 fuera del ámbito territorial del euskera.

2. artikulua.– Diru baliabideak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra ehun eta hogeita hemezortzi mila (138.000) eurokoa izango da.

El importe global máximo de esta convocatoria ascenderá a ciento treinta y ocho mil (138.000) euros.

3. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.

Artículo 3.– Personas o entidades beneficiarias.

1.– Ebazpen honek araututako diru-laguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.– Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente resolución deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta sozietate-egoitza edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.

a) Ser persona física o jurídica privada con sede social y domicilio en la Comunidad Autónoma Vasca. Cuando el idioma vehicular de la obra a difundir sea el euskera, podrán presentarse también personas físicas o jurídicas con sede social o domicilio dentro del ámbito geográfico del euskera.

b) Profesional gisa aritzea antzerkigintzan.

b) Dedicarse profesionalmente al teatro.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, antzerkiaren jarduerari dagokion epigrafean.

c) Estar dado de alta en el Impuesto sobre Actividades Económicas, en el epígrafe correspondiente a teatro, antes de que finalice el plazo de presentación de solicitudes.

d) Kultura elkartea edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauek.

d) Quedan excluidos como beneficiarios de estas ayudas. Los peticionarios que ostenten la forma jurídica de asociación cultural o fundación.

2.– Eskaera onartua izateko, dagokion jaialdi, feria edo antzokiaren kontratua, gonbidapena edo ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.– Para aceptar la solicitud será necesario presentar contrato, invitación o certificado de cada una de las salas que acogerá el festival, la feria o la gira correspondiente.

3.– Ez da onartuko fundazioen, nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eta «Ondasunen erkidego» izaerakoen eskaerarik.

3.– No se admitirán las solicitudes de fundaciones, entidades privadas de capital mayoritariamente público y aquéllas con carácter de «comunidad de bienes».

4.– Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzetara aurkeztu laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekua dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku hori dutenak barne direla.

4.– No podrán concurrir a las subvenciones objeto de la presente convocatoria aquellas personas físicas o jurídicas sancionadas administrativa o penalmente con la imposibilidad de acceso a ayudas públicas o aquéllas que se encuentren afectadas por prohibición legal que las inhabilite para ello, incluidas las sancionadas con esta prohibición por incurrir en discriminación por razón de sexo contraviniendo la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek zein Etxepare Euskal Institutuak, entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren bat eman badiote eta hori itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bateko izapideak egiten ari badira, ezinbestekoa izango da prozedura hori amaitzea diru-laguntza esleitu eta ordaindu ahal izateko.

5.– Tener terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, lo que condicionará la concesión y el pago de las subvenciones y ayudas.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 4.– Plazo para presentación de solicitudes.

Eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik hasiko da, eta 2014ko uztailaren 15ean amaituko da, 7.4 artikuluak xedatutakoaren kalterik gabe.

El plazo para presentación de solicitudes comienza a partir del día siguiente a la publicación en el BOPV de la presente resolución y finaliza el 15 de julio de 2014, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 7.4.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua.

Artículo 5.– Modo de presentación de solicitudes.

Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da. Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

Se presentará una solicitud por cada gira o proyecto. Si un solicitante presenta más de una solicitud, será suficiente con que presente una única vez la documentación administrativa.

Aurkez daitekeena honakoa izango da: 2014ko urtarriletik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.

Se podrá presentar lo siguiente: las actividades a realizar desde enero hasta el 31 de diciembre de 2014.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren eskabideak eranskinetan ezarritakoari jarraituz egingo dira. Eranskinak Etxepare Euskal Institutuaren web orrialdean eskuragarri egongo dira: http://www.etxepareinstitutua.net

Las solicitudes presentadas al amparo de la presente Resolución se realizarán según lo dispuesto en los correspondientes anexos. Los anexos estarán disponibles en la página web del Instituto Vasco Etxepare: http://www.etxepareinstitutua.net

Laguntzaren eskabidea ondorengo helbidean aurkeztu beharko da: Etxepare Euskal Institutua. Prim kalea 7. 20006 Donostia. Eskabideak aurkezteko ordutegia ondokoa da, goizeko 08.30etatik eguerdiko 14.00ak arte. Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetan aurkez daitezke, 30/1992 Legeak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) ezarritako beste edozein bide erabiltzearen kalterik gabe.

La solicitud de ayudas deberá presentarse en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare. Calle Prim, 7; 20006 Donostia-San Sebastián. El horario para la presentación de las solicitudes es el siguiente: de 08.30 de la mañana a 14:00 del mediodía. A partir de esa hora las solicitudes podrán presentarse en el servicio Zuzenean del Goberno Vasco, sin perjuicio de que se presenten por cualquier otro medio de los previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común.

6. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 6.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egitea galduko duela.

En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquéllos, así como en el supuesto de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa resolución.

7. artikulua.– Ebazpenak.

Artículo 7.– Resoluciones.

1.– EEIko zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamenak aztertu eta ebazpenak ematea.

1.– Corresponde a la directora del IVE analizar las propuestas de resolución de la comisión de valoración y dictar las resoluciones correspondientes.

2.– Ebazpena Etxepare Euskal Institutuaren web orrialdean argitaratuko da, herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 59.5.b) artikuluaren ondorioetarako.

2.– La resolución de adjudicación de las subvenciones se publicará en la página web del instituto vasco etxepare, según lo establecido en el artículo 59.5.b) de la ley 30/1992, de 26 de noviembre, de régimen jurídico de las administraciones públicas y procedimiento administrativo común.

3.– Hiru ebazpen emango dira:

3.– Se darán tres resoluciones:

– Apirilaren 15a baino lehenago aurkeztutako eskaeren ebazpena maiatzaren ekainaren 15ean emango da beranduenez ere.

– Para las solicitudes presentadas antes del 15 de abril, la resolución se dará como máximo el 15 de junio.

– Maiatzaren 15a baino lehenago aurkezturako eskaeren ebazpena uztailaren 15ean emango da beranduenez ere.

– Para las solicitudes presentadas antes del 15 de mayo, la resolución se dará como máximo el 15 de julio.

– Uztailaren 15a baino lehenago aurkeztutako eskaeren ebazpena irailaren 15ean emango da beranduenez ere.

– Para las solicitudes presentadas antes del 15 de julio, la resolución se dará como máximo el 15 de septiembre.

4.– Aurkez daitekeena honakoa izango da: 2014ko urtarriletik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.

4.– Se podrá presentar lo siguiente: las actividades a realizar desde enero hasta 31 de diciembre de 2014.

5.– Aurrekontua bukatzen baldin bada bigarren edo hirugarren ebazpen horien indarraldia amaitu baino lehen, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Euskal Herriko Agintaritzan ebazpen bat argitaratuz, amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea, horretarako izendaturiko diru-funtsak agortu direla arrazoituta.

5.– En caso de que se hubieran agotado las disponibilidades presupuestarias dentro de los plazos establecidos para la segunda y la tercera resolución, la Directora del Insituto Vasco Etxepare declarará cerrado el plazo de admisión de solicitudes en razón del agotamiento de los fondos consignados a tal fin, mediante resolución que será publicada en el BOPV.

Ebazpenei dagozkien epeak jakinarazpenik gabe igarotzen badira, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Si transcurrido dicho plazo no hay notificación, las solicitudes se entenderán desestimadas, conforme a lo previsto en el artículo 44 de la ley 30/1992.

8. artikulua.– Diru-laguntzak emateko modua.

Artículo 8.– Procedimiento para la adjudicación.

1.– Ebazpen honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 13. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio-irizpideen arabera hurrenkera jakin batean jartzeko.

1.– Las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria se adjudicarán mediante concurso. Para la adjudicación mediante concurso se compararán las solicitudes presentadas, a fin de establecer una prelación entre las mismas según los criterios de selección y valoración establecidos en el artículo 13.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte.

Las subvenciones se concederán comenzando por las solicitudes que hayan obtenido mayor valoración, siempre hasta agotar los recursos económicos disponibles.

Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dira diru-laguntza esleitzeko zerrendan sartuko.

Los proyectos que no lleguen a la puntuación del 50% no se incluirán en la relación de solicitudes para la adjudicación de subvenciones.

9. artikulua.– EEIk diruz laguntzen dituen gastuak eta zenbatekoak.

Artículo 9.– Gastos subvencionables y límites.

1.– Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

1.– Los correspondientes a la participación en el festival o actividad: desplazamiento, gastos de montaje en el lugar del espectáculo, transporte de material o escenografía, dietas y alojamiento. No se admitirán nóminas ni cachés de los artistas. No se admitirán gastos amortizables.

Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere diruz lagunduko dira.

En las temporadas teatrales, son subvencionables los gastos de promoción.

2.– Laguntzen zenbatekoak:

2.– Los importes de las subvenciones:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogeita bi (42) euro dietarako. Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogeita hiru (63) euro dietarako.

a) Gastos máximos de alojamiento y dietas, por persona y día: en España, setenta y cinco (75) euros para alojamiento, y cuarenta y dos (42) euros en concepto de dieta. Fuera de España, ciento veinte (120) euros para alojamiento, y sesenta y tres (63) euros en concepto de dieta.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.

b) Se admitirán las siguientes dietas: días de actuación, y un día para la ida y vuelta.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bederatzi (0,29) euro km-ko gehi autopista eta parking-a. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogei (0,40) euro km-ko gehi autopista eta parking-a. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

c) En caso de utilizar coche, cero coma veintinueve (0,29) euros por km, más gastos de autopista y parking. En caso de utilizar furgoneta, cero coma cuarenta (0,40) euros por km, más gastos de autopista y parking. Para calcular la cantidad de kilómetros, se tomará como punto de partida la sede social o el establecimiento de la persona física o jurídica.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parking-a.

d) En caso de vehículo alquilado, factura del alquiler, combustible, gastos de autopista y parking.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

e) En caso de utilizar avión, tren o algún otro transporte público, se abonará el billete ordinario.

10. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad de subvenciones.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publikoek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

Las subvenciones objeto de esta convocatoria serán compatibles con aquéllas que se concedan para los mismos objetivos por otras instituciones públicas, siempre y cuando no se produzca sobrefinanciación. En caso de sobrefinanciación, el importe de la subvención se verá aminorado hasta el límite máximo correspondiente.

11. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatuko dituen organoa.

Artículo 11.– Órgano de gestión de las ayudas.

Etxepare Euskal Institutuari dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzea.

Corresponde al IVE la gestión de las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria.

EEIk proiektuen garapenaren jarraipena egingo du, eta onuraduna behartuta egongo da horretarako eskatutako ikuskapen- edo informazio-eskaerei erantzutera.

El IVE realizará el seguimiento del desarrollo de los proyectos, y la persona beneficiaria estará obligada a responder a los requerimientos de inspección o de información que se le formulen a tal fin.

12. artikulua.– Balorazio-batzordea.

Artículo 12.– Comisión de valoración.

1.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat osatuko da. Batzordea honela osatuko dira:

1.– Se constituirá una comisión de valoración para analizar y evaluar cada una de las solicitudes. La comisión tendrá la siguiente composición:

a) Lehendakaria: EEIko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona.

a) Presidenta: la directora del IVE o persona en quien delegue.

b) Bokalak: 3-5 kide, EEIko zuzendariak izendatuko ditu, antzerkian adituak diren gizon-emakumeen eta administrazioko teknikarien artetik.

b) Vocales: entre 3 y 5 vocales nombrados por la directora de IVE, entre expertos o expertas en teatro y técnicos de la administración.

c) Idazkaria: Batzordearen idazkari-lanak EEIko teknikari batek egingo ditu, zuzendariak izendatua izango da, eta bileretan hitzez bai, baina botorik gabe jardungo du.

c) Secretario o secretaria: actuará como secretario o secretaria de la comisión un técnico o técnica del IVE, designado por la directora, con voz y sin voto.

2.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

2.– En el momento de nombrar los miembros de dicha comisión se tendrá en cuenta lo establecido por el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Balorazio-batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko du eta EHAAn argitaratuko da. Nolanahi ere, errespetatu egingo da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

3.– La composición de la comisión de valoración la resolverá le directora del IVE, y será publicada en el BOPV. En todo caso, se respetará lo establecido en los artículos 28 y 29 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común, en torno a la abstención y la recusación.

13. artikulua.– Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena.

Artículo 13.– Criterios de evaluación de las solicitudes y propuesta de resolución.

1.– Balorazio-batzordearen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen-proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

1.– Será labor de la comisión de valoración evaluar las solicitudes presentadas y realizar la propuesta de resolución a la directora del Instituto vasco Etxepare.

2.– Aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratzeko irizpide-ardatzak honako hauek izango dira:

2.– Los criterios para el análisis y valoración de los proyectos presentados serán los siguientes:

a) Eskatzailearen ibilbide profesionala:

a) Trayectoria profesional del solicitante:

– Konpainiaren ibilbidea eta kide kopurua.

– Número de miembros y trayectoria de la compañía.

– Azken urteetako ekoizpena.

– Producción de los últimos años.

Puntuazioaren % 20ra arte.

Hasta 20% de la puntuación.

b) Bira edo denboraldiaren ezaugarriak:

b) Características de la gira o temporada:

– Jarduera garatuko den espazioaren ezaugarriak.

– Características del espacio en el que se desarrollará la actividad.

– Espazioaren nazioarteko oihartzuna.

– Proyección internacional del espacio.

– Emanaldi kopurua.

– Número de actuaciones.

Puntuazioaren % 30era arte.

Hasta 30% de la puntuación.

c) Antzezlana eta zabalkundea:

c) Obra y difusión:

– Antzezlanak euskal kulturaren zabalkundean duen garrantzia.

– Importancia de la obra en la difusión de la cultura vasca.

– Antzezlanaren kalitatea.

– Calidad de la obra.

– Antzezlanaren jatorrizko hizkuntza.

– Idioma original de la obra.

– Autore edo taldearen proiekzioa.

– Proyección del autor o del grupo.

Puntuazioaren % 30era arte.

Hasta 30% de la puntuación.

d) Proiektuaren auto-finantziazioa:

d) Autofinanciación del proyecto:

Autofinantziazioa neurtzeko katxetetik eta takilatik lortutakoa hartuko da kontuan.

Para medir la autofinanciación se tendrá en cuenta el cachet y la taquilla.

Puntuazioaren % 20era arte.

Hasta el 20% de la puntuación.

3.– Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dira diru-laguntza esleitzeko zerrendan sartuko.

3.– Los proyectos que no lleguen a la puntuación del 50% no se incluirán en la relación de solicitudes para la adjudicación de subvenciones.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren onarpena.

Artículo 14.– Aceptación de la subvención.

Ebazpena Etxepare Euskal Institutuaren web orrialdean argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

Si, en el plazo de quince días contados a partir de la publicación de la Resolución en la página web del Instituto Vasco Etxepare la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que la ha aceptado.

15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 15.– Obligaciones de los beneficiarios.

1.– Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2014. urtean burutzea.

1.– Destinar la subvención a la finalidad concreta para la que se solicitó y llevar a cabo la actividad subvencionada a lo largo del año 2014.

2.– Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren eta gastuen gauzatzea justifikatu behar du. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.– Todas y cada una de las beneficiarias, independientemente del importe de la subvención adjudicada, deberán, necesariamente, justificar la ejecución y el gasto del proyecto subvencionado. Para dicha justificación, se utilizará el presupuesto de gasto admitido utilizado como base para la concesión de la subvención.

3.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan edo aurrekontuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz eman beharko zaio EEIri, 7.3. artikuluan aipatzen diren ebazpen epeak baino gutxienez 15 egun lehenago. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

3.– Si con anterioridad a la resolución, se produjera alguna modificación en el proyecto presentado en la solicitud, hacérselo saber por escrito al IVE como mínimo quince días antes de los plazos de resolución marcados en el artículo 7.3. A partir de la recepción de esta comunicación, el IVE dispondrá de un plazo de 15 días hábiles para responder. Si no emitiera respuesta, la modificación se entenderá admitida.

4.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

4.– Proporcionar información sobre las subvenciones recibidas al amparo de la presente convocatoria a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Administración Pública, así como al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, si así se lo solicitaran.

5.– Ebazpen honen bidez diruz lagundutako egitasmo orok EEIk emandako babesaren berri adierazi beharko du, EEIren logoaren bitartez, egitasmoaren argitan kaleratutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta gainerako material grafiko zein soinudunetan. Nolanahi ere, diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.

5.– Todo proyecto subvencionado a través de esta resolución deberá hacer mención expresa a la ayuda otorgada por el IVE, por medio de la presencia del logo del IVE en todo catálogo, programa, cartel anunciador, fotografia y resto de material, tanto gráfico como sonoro. De todas formas, los proyectos llevados a cabo antes de la resolución necesaria para la asignación de la subvención quedarán excluidos de dicha obligación.

6.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

6.– La persona beneficiaria deberá garantizar al IVE la autorización para la utilización del material e imágenes relacionados con el proyecto subvencionado, para que difunda la información en varios soportes.

7.– Diru-laguntzak emateko eta horien ordainketak bideratzeko, beharrezkoa izango da esleipendunek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dauzkatela ziurtatzea.

7.– Para conceder la ayuda y proceder a su pago, es necesario que los beneficiarios acrediten que están al día con las obligaciones fiscales y los pagos de la seguridad social.

16. artikulua.– Justifikazioa aurkezteko epea.

Artículo 16.– Plazo para justificación.

Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek lagundutako jarduera amaitu edota ebazpena jaso eta bi hilabeteko epearen barruan aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Abenduan egindako jardueren kasuan, betiere 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko dituzte agiriak.

Los beneficiarios de las subvenciones establecidas en esta resolución dispondrán de un plazo de dos meses, a partir de la finalización de la actividad, para presentar los documentos relacionados a continuación. En el caso de las actividades llevadas a cabo en diciembre, deberán presentarse antes del 31 de enero de 2015.

17. artikulua.– Justifikazioa.

Artículo 17.– Justificación.

Justifikazioarekin batera ondorengoak aurkeztu beharko dira:

Para la justificación habrá que presentar lo siguiente:

a) Burututako jarduera osoaren memoria-balorazioa.

a) Memoria valorativa de la actividad llevada a cabo.

b) Diruz lagundutako emanaldiak egin direla egiaztatzen duen kontratua edo takila orria.

b) Acreditación de la realización de las representaciones subvencionadas mediante contrato u hoja de taquilla.

c) Eranskinetan jasotzen den justifikaziorako taula erabilita, diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru sarrerak), ahalik eta zehatzena.

c) Siguiendo el modelo de justificación contenido en los anexos, presupuesto definitivo de ejecución (gastos e ingresos) los más desglosado posible de la actividad subvencionada.

d) Diruz lagundutako gastuen egiaztagirien zerrenda, kontzeptuka ordenatua. Fakturek eskatzailearen izenean egon beharko dute, eta indarrean dagoen araudi fiskalaren arabera baliozkoak izan beharko dute. Bestelako monetatan egindako fakturen kasuan, gastua eurotan zenbatekoa izan den adierazi beharko da, horretarako erabilitako kanbio-tasa adieraziz.

d) Lista ordenada de los comprobantes de los gastos subvencionados (facturas, tickets...). Las facturas deberán de estar al nombre del beneficiario, y ser validas según la normativa fiscal vigente. En el caso de las facturas en monedas distintas al euro, deberá indicarse el coste de las mismas en euros, así como la tasa de cambio utilizada para efectuar dicho cálculo.

e) Balio Erantsiaren Gaineko zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.

e) El Impuesto del valor añadido no se tomará como gasto.

f) Diru-laguntza jaso duen jarduerarekin zerikusia duten gastu eta diru-sarreren justifikagiriak, jatorrizkoak edo EEIren egoitzan konpultsatutako fotokopiak, aurkeztutako gastu-aurrekontu osoaren pareko zenbatekoari dagozkionak.

f) Justificantes, originales o fotocopias compulsadas en la sede del Instituto Vasco Etxepare, de los gastos originados con motivo de la actividad subvencionada por una cuantía total al importe total del presupuesto presentado.

Salbuespen gisa, Etxepare Euskal Institutuaren aurrekontuen kargura emandako diru-laguntzak jardueraren gastuen % 50 gainditzen ez duenean, emandako diru laguntza justifikatzeko agiriak baino ez dira aurkeztu behar. Hala ere, EEIk hala eskatzen badu, onuradunak aurkezturiko aurrekontuaren arabera guztirako diru-zenbatekoa osatzeko falta diren egiaztagiriak EEIren esku jarri beharko ditu.

Como excepción, y cuando la financiación con cargo a los presupuestos del IVE no supere el 50% sobre el presupuesto de gatos presentado, se presentarán los justificantes conforme a la cuantía equivalente al importe de la subvención concedida. En todo caso, si el IVE así lo solicitara, las personas beneficiarias pondrán a disposición del IVE los comprobantes que falten para justificar la totalidad del presupuesto presentado.

g) Dietak justifikatzeko, aski izango da dagokion eranskinean jasotzen den taula bete eta sinatzearekin. Ostatu gastuak fakturekin justifikatuko dira.

g) Para la justificación de las dietas, bastará con rellenar y firmar la ficha contenida en el correspondiente anexo. Los gastos de alojamiento se justificarán mediante facturas.

h) Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinudunen ale bana, hala badagokio, EEIren logoaren bidez laguntza jaso dela adierazita.

h) Ejemplares de los catálogos, programas, carteles anunciadores, fotografías y demás material gráfico y sonoro, cuando proceda, con mención expresa a la recepción de la ayuda a través del logo del IVE.

i) Eranskinetan jasotzen den eredua erabilita, eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda.

i) Siguiendo el modelo contenido en los anexos, listado de las demás subvenciones recibidas para el mismo fin tras la presentación de la solicitud.

j) Norberaren ibilgailuan egindako bidaietarako, nahikoa izango da onuradunak dagokion eranskineko kilometraje taula bete eta sinatzearekin. Honela kalkulatuko da kilometro kopurua: jarduera egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen sozietate egoitzara edo establezimendura dagoen joan etorriko distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Bidesari eta parking gastuen ticketak edo fakturak aurkeztu beharko dira.

j) En caso de los viajes efectuados en vehículo propio, es suficiente con que el beneficiario rellene y firme la tabla de kilometraje recogida en el correspondiente anexo. El número de kilómetros se calculará de la siguiente manera: la distancia de ida y vuelta desde la sede social o el establecimiento de la persona física o jurídica hasta el lugar donde se celebra la actividad. Si la gira es continuada en el tiempo, también se tendrá en cuenta la distancia desde el lugar de una actividad y el lugar de la siguiente. Es necesario presentar tickets y facturas de gastos de peajes y parking.

18. artikulua.– Likidazio ebazpena.

Artículo 18.– Resolución de liquidación.

Diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean.

Si la justificación de la subvención no se realiza en la forma debida o por cualquier motivo procede la disminución o la retirada del importe de la ayuda, la Directora del IVE dictará resolución individual de liquidación, en el plazo de dos meses a partir de la finalización del plazo de presentación de comprobantes.

19. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

Artículo 19.– Pago de la subvención.

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

Las subvenciones concedidas en base a la presente Resolución se harán efectivas en dos pagos, según el siguiente procedimiento:

% 75aren ordainketa 14. artikuluan aipatutako epea igaro ondoren egingo da.

75% se pagará una vez transcurrido el plazo establecido en el artículo 14.

% 25 jarduera amaitu, justifikazioa behar bezala burutu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

25% en el plazo máximo de seis meses, tras la finalización y justificación de la actividad.

20. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 20.– Incumplimientos.

1.– Ebazpen honetan edo maila orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

1.– No cumplir con las obligaciones establecidas en la presente Resolución o en cualquier otra disposición con carácter general.

2.– Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

2.– Destinar la totalidad o una parte de la subvención concedida a una actividad distinta de la prevista en la presente Resolución.

3.– Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

3.– En su caso, no devolver la cantidad determinada en la resolución de liquidación de la subvención en el plazo establecido al efecto.

4.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

4.– En el supuesto de que se compruebe que se ha producido lo anteriormente expuesto, se entenderá que se ha producido incumplimiento, debiendo la persona o entidad beneficiaria reintegrar al IVE las cantidades recibidas más los intereses que correspondan legalmente, de acuerdo con lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

21. artikulua – Diru-baliabideak.

Artículo 21.– Límites de las subvenciones.

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina eskatzaile bakoitzak jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

Los solicitantes podrán presentar tantas solicitudes como quieran, pero la suma de todas las subvenciones recibidas no superará en ningún caso la cantidad de doce mil quinientos (12.500) euros.

1.– Distantziaren arabera, honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

1.– En función de la distancia, el importe máximo por cada gira de teatro será el siguiente:

– 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.

– Destinos hasta 5.000 km: seis mil quinientos (6.500) euros.

– 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

– Destinos a más de 5.000 km: doce mil quinientos (12.500) euros.

Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, ondorengo, web-orrialdea erabiliko da: http://www.distancefromto.net

Las distancias referidas en este artículo se calcularán de la siguiente manera: la distancia en línea recta entre el lugar de la actividad y la sede social o el establecimiento de la persona física o jurídica. Si la gira es continuada en el tiempo, también se tendrá en cuenta la distancia que haya entre el lugar de una actividad y la siguiente. Para calcular la distancia, se utilizará la siguiente página web: http://www.distancefromto.net

2.– Gehienezko zenbatekoa antzerki-denboraldi bakoitzeko zortzi mila (8.000) eurokoa izango da.

2.– El importe máximo por cada temporada de teatro será de ocho mil (8.000) euros.

22. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

Artículo 22.– Actividades subvencionables:

a) Antzerki-bira:

a) Gira de teatro:

Emanaldi bat egitea biratzat hartuko da. Hiru baldintza hauetako bat bete beharko du:

Realizar 1 actuación; siempre que se cumplan uno de estos tres requisitos:

1.– XII. eranskinean zerrendatzen diren jaialdi edo azoketan parte hartzea.

1.– Participar en los festivales que se relacionan en el anexo XII.

Zerrenda horretatik kanpoko jaialdi edo azoketan parte hartzeko proposamenak ere aztertuko dira, betiere profesionalak badira. Arte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute. Azoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa.

Se analizarán también las propuestas para participar en festivales no incluidos en dicha relación, siempre que sean profesionales. En el caso de las ferias o festivales multidisciplinares, deberán tener una línea de programación de teatro. Su web deberá tener, obligatoriamente, todo lo siguiente: programación con información referente a las obras y compañías, e información sobre el festival.

2.– Espainiatik kanpo, arte eszenikoen alorrean programazio egonkorra duten antzokietan aritzea. Antzokiak 150 eserleku izan beharko ditu, edo bestela, prestigio handikoa izan beharko du. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna, prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea, antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea, erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak, publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak, antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak.

2.– Fuera de España, la participación en teatros con programación estable de artes escénicas: el teatro deberá tener un aforo mínimo de 150 butacas o ser de reconocido prestigio. Para valorar el prestigio del teatro se tendrán en cuenta lo siguiente: antigüedad de la programación; programación de grupos galardonados con premios de prestigio; formar parte de redes de teatros privados o públicos; programas de creación en régimen de residencia; actividades paralelas para creación de nuevos públicos; premios o reconocimientos recibidos por el teatro en cuestión.

Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko.

En el caso de que el teatro programe actuaciones de calle, no se tendrá en cuenta el aforo.

Antzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua.

Es imprescindible que la página web del teatro tenga lo siguiente: programación con información referente a las obras y compañías; información sobre el teatro, y servicio de venta de entradas on-line.

3.– Eusko Jaurlaritzak zuzenki edo zeharka babestutako honako erakustaldi-plataforma hauetako batean parte hartu izanaren ondorioz sortutakoa izatea: Leioako Antzerki Azoka, Donostiako Antzerki Azoka, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, Tarregako Antzerki Azokako Euskal Teatroa espazioa, Valladolideko Antzerki eta Kale Artearen Nazioarteko Jaialdiko Kaleartean programa edo Lleidako Txotxongiloen Azoka.

3.– Haber surgido de su anterior participación en alguna de las siguientes plataformas de exhibición ayudadas por el Gobierno Vasco, directamente o indirectamente: la Feria de Teatro de Leioa, la Feria de Teatro de Donostia, el Festival Internacional de Marionetas de Tolosa, el espacio Euskal Teatroa de la Feria de teatro de Tárrega, el programa Kaleartean del Festival Internacional de Teatro y Artes de la calle de Valladolid o la Feria de Títeres de Lleida.

b) Antzerki-denboraldia:

b) Temporada de teatro:

Antzoki berean gutxienez 8 emanaldi egitea jarraian. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.

Realizar 8 actuaciones seguidas en el mismo teatro. El teatro deberá tener un aforo mínimo de 150 butacas.

Antzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua.

Es imprescindible que la página web del teatro tenga todo lo siguiente: programación con información referente a las obras y compañías; información sobre el teatro, y servicio de venta de entradas on-line.

Ez da diru-laguntzarik emango eskola-emanaldietarako.

No se concecederán subvenciones para pases escolares.

2.– Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako:

2.– No se concederán subvenciones para los siguientes:

a) Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.

a) Actuaciones o festivales de carácter amateur.

b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldietarako.

b) Actuaciones y verbenas incluidas en programas de fiestas.

c) Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

c) Actuaciones realizadas en la calle sin contrato y situaciones similares.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehena.– Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.

Primera.– Considerando el importe total de las subvenciones solicitadas, podrá modificarse el importe total establecido en el artículo 2, siempre que tras haberse resuelto otras convocatorias de subvenciones del IVE no se hayan agotado las existencias presupuestarias. Dicha modificación se realizará con carácter previo a la resolución sobre las solicitudes. En tal caso, la mencionada modificación se comunicará mediante resolución de la Directora del IVE.

Bigarrena.– Deialdi honetako diru-laguntzak ebatzi eta ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan kreditu egokia eta nahikoa izatera baldintzatuta daude.

Segunda.– Las resoluciones y concesiones de las ayudas de la presente convocatoria quedan supeditadas a la existencia de crédito suficiente y adecuado en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Hirugarrena.– Ebazpen honetako laguntzak Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako «minimis» arauaren mende daude. Araudi hori Ituneko 87. eta 88. artikuluak minimis –L 379/5, 2006-12-28– laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (egun Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107 eta 108 artikuluak). Arau horiei jarraiki, enpresa jakin bati emandako laguntza osoak ezin du izan berrehun mila (200.000) eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Tercera.– Las ayudas objeto de la presente resolución están sometidas a la norma «de minimis» establecida en el Reglamento 1998/2006, de la Comisión Europea, de 15 de diciembre de 2006, relativo a la aplicación de los artículos 87 y 88 del Tratado a las ayudas de minimis, L 379/5, 28-12-2006 (actualmente artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión). De acuerdo con dicha norma, el importe total concedido a una empresa concreta no podrá superar la cantidad de doscientos mil (200.000) euros en tres ejercicios fiscales de cualquier periodo.

Laugarrena.– Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategi eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen babesean, ebazpen honen izapidetzea dela-eta EEIk eskuratuko dituen datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako; EEIk soilik erabiliko ditu, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko. Aipatutako lege horietan jasotzen den moduan, datuok ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko edo kontra egiteko eskubideak erabili ahal izango dira. Horretarako, idazki bat bidali beharko zaio Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari helbide honetara: Etxepare Euskal Institutua, Prim kalea 7, 20006, Donostia.

Cuarta.– Al amparo de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal y la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los datos de carácter personal que con motivo de la tramitación de la presente convocatoria pasen a disposición del IVE van a ser incorporados para su tramitación a un fichero automatizado. El Fichero no será objeto de cesión a terceros y su uso se circunscribe a la gestión de las ayudas promovidas por el IVE. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Directora del Instituto Vasco Etxepare, a la siguiente dirección: Calle Prim, 7; 20006 San Sebastián.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Primera.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Directora del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Segunda.– La presente Resolución surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2014ko otsailaren 26a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En San Sebastián, a 26 de febrero de 2014.

La Directora del Instituto Vasco Etxepare,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, auzolana