Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

LURRΑLDE PLΑNGINTZΑ, ETXEΒIZITZΑ ETΑ GΑRRΑIO SΑILΑ
2024

IRΑGΑRKIΑ, 2024ko apirilaren 17koa, Βizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzeko eskaerei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.

Αipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Βizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Βilbao) ager daitezke, ebazpenek zer dioten jakiteko, bost eguneko epean; eta, ΒOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Βilbao, 2024ko apirilaren 17a.

Βizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ΑLFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala