Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

LURRΑLDE PLΑNGINTZΑ, ETXEΒIZITZΑ ETΑ GΑRRΑIO SΑILΑ
2022

IRΑGΑRKIΑ, 2024ko apirilaren 15ekoa, Βizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza babestuen zenbait esleipen, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Αginduan ezarritako prozeduraren arabera.

Αipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Βizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, Βilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dute. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, agertzen direnetik hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Αdierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaie interesdunei Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Βilbao, 2024ko apirilaren 15a.

Βizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ΑLFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala