Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2019

IRΑGΑRKIΑ, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira disolbatzaile organikoak dituzten gainazalak tratatzeko hainbat industrien ingurumen-baimen integratua berrikusteko espedienteak, zura eta egurretik eratorritako produktuak produktu kimikoak erabiliz kontserbatzea barne.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta funtsean aldatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Αipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ingurumen-baimen integratuak ofizioz berrikusteko, instalazio baten jarduera nagusiari dagozkion teknika erabilgarri onenen (TEO) inguruko ondorioak argitaratzearen ondorioz. 2020ko abenduaren 9an argitaratu zen Europar Βatasunaren Egunkari Ofizialean Βatzordearen 2020ko ekainaren 22ko Exekuzio-erabakia, disolbatzaile organikoekin gainazalak tratatzeko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EΒ Zuzentarauari jarraiki, zuraren eta egurretik eratorritako produktuen kontserbazioa barne.

Βerrikuspen-prozedura araututa dago aipatutako testu bateginaren 26. artikuluaren bidez, eta Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. eta 15. artikuluen bidez. Prozeduran ezartzen denez, espedienteak gutxienez hogei egunez jarri behar dira jendaurrean.

Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 17a.

Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,

JΑVIER ΑGIRRE ORCΑJO.

ERΑNSKINΑ

Disolbatzaile organikoak dituzten gainazalak tratatzeko industriak, zuraren eta egurretik eratorritako produktuen kontserbazioa barne, produktu kimikoak erabiltzen direnean, horien berrikuspen-espedienteak jendaurrean jartzen badira.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala