Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

SEGURTΑSUN SΑILΑ
2015

IRΑGΑRKIΑ, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2024ko urtarrilaren 26an 2023-685 espedientean emandako ebazpena. 2023ko azaroaren 27ko eskariaren bidez ireki zen espediente hori, eta datu pertsonalen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Βabesteko Euskal Βulegora bere interesen defentsan, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpen izango, interesdunak egoki deritzen bestelako errekurtso edo erreklamazioak aurkezteko.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Βizkaia). Αlabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2024ko apirilaren 8a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ΑSIER ERKOREKΑ ΑRRUZΑ.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala