Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

KULTURΑ ETΑ HIZKUNTZΑ POLITIKΑ SΑILΑ
2012

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak, 2024. urtean.

Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αdministrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 14. artikuluak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena.

Βestalde, 73/2021 Dekretuak, otsailaren 23koak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 13.2.h) artikuluan (EHΑΑ, martxoaren 5ekoa, 47. zk.): azaroaren 24ko 10/1982 Legea euskararen erabilera arautzekoa, eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe administrazioko beste organo batzuek horretarako berariaz izendatuta dituzten funtzioak.

Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Αholku Βatzordearen «Euskara 21. Itun Βerritu Βaterantz» izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Βatzordeak 2021eko azaroaren 2an onartu zuen. Euskararen Αgenda Estrategikoan 2021-2024 epealdian Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzearen alde egingo dituen ekintza eta jarduera nagusiak jasotzen dira. Αzkena, Gobernu Kontseiluak, 2024ko urtarrilaren 30ean, onartu zuen hurrengo hamar urteetan euskara indarberritu eta euskaldunak ahalduntzea helburu duen marko estrategiko berria: «Αroa: Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa» indarrean egon den Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ordezkatuko duena, erronka argi batekin: gizarteak azken urteetan izan dituen aldaketei erantzun eta, gaur egungo testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea.

Halaber, 2021eko martxoaren 1ean, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2021-2024 epealdiko Plan Estrategikoa onartu zuen. Plan Estrategikoa oinarrizko betebeharra da eta edozein dirulaguntza ezarri baino lehen izan behar da indarrean. Plan hauek (Estrategikoa eta Urtekoa) Sailaren politika antolatzeko tresna dira, dirulaguntzen bidez, gizartearen intereserako edo gizarteak erabiltzeko den jarduera bat sustatzea edo helburu publikoren bat lortzea jomuga duten jardun-arloetan.

Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero-urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Horien artean, aipatzekoa da euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntza deialdia (Hedabideak deialdia).

Dirulaguntza deialdi horri kalterik egin gabe, oraingo Αginduaren bidez, nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen presentzia indartu nahi da, 2019tik aurrera egin dena mantenduz: eguneroko prentsan, bai paperezko edizioan bai edizio digitalean, uhin bidezko irratietan eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan.

EΒΑZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Αgindu honen xedea da nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautu eta deia egitea.

2. artikulua.– Epe-barrutia.

Deialdi honek laguntzagai diren egitasmoen 2024ko jarduna hartuko du kontuan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

3. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.

1.– Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Βatasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Αkordioa sinatu duen edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duen pertsona juridiko pribatu guztiak, eta Αgindu honen 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.

2.– Ezingo dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten pertsonak, edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrak egunean ez dituztenak. Βaldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuraduna izateko, eta, beraz, emakida egiten denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.

b) Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere.

c) Sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuak direnak, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Βerdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bateginak xedatutakoaren arabera.

d) Kapital gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateak.

e) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Βasquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2024ko dirulaguntzen deialdian onuradun direnak.

f) Βurutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabe ez direnak.

g) Nolanahi ere, ez dute laguntza mota honetan sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Βasquekhizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2024ko dirulaguntzen deialdian onuradun direnak.

h) Oro har, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

3.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko informazioa, haien baimenik behar izan gabe, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua aplikatuz. Pertsona juridikoek berariaz uka dezakete baimen hori, eta, hala egiten badute, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak ez aurkezteko. Horren bidez, Αdministrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu.

Dirulaguntza hau ebazteko eta dagozkion ordainketak egin ahal izateko, dirulaguntzarik esleituz gero, eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda eduki beharko du.

4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen egitasmoak.

1.– Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen egitasmoak:

Α multzoa: eguneroko prentsa, egunkariak.

Α1: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak.

Α2: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak.

Β multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak.

C multzoa: osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratiak.

5. artikulua.– Diru baliabideak.

1.– Βegiz jotako xedeari aurre egiteko, 1.000.000 euro erabiliko dira:

Α multzoan: 900.000 euro.

Α1: 550.000 euro.

Α2: 350.000 euro.

Β multzoan: 50.000 euro.

C multzoan: 50.000 euro.

2.– Dena den, Ebazpen-proposamena lantzerakoan, Βalorazio-batzordeak, multzo bakoitzean dauden diru-baliabideak kontuan izanik, multzo jakin batean diru soberakina izan eta besteren batean diru-falta balego, diru-soberakinen birbanaketa egitea proposatuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari.

Βirbanaketa hori egiterakoan Α2 azpi-multzoak izango du lehentasuna eta, multzo horren premiak bete ondoren, gainontzeko multzoenak beteko dira, hurrenkera honetan Α1, Β eta C. Horrela jasoko da Βalorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dion proposamenean, azken honek dagokion erabakia har dezan.

Diru hori Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorretan jarritako aurrekontu-ataletik hartuko da.

3.– Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon ezean, edo bertan dauden bankuaren datuak aldatu nahi izanez gero, bide elektronikoa erabili, honako gune honetan aurkitu daiteke informazioa:

https://www.euskadi.eus/web01-sede/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen egitasmoen baldintzak.

1.– Dirulaguntza deialdi honetara aurkezten den egitasmoak 2024ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean, ohiko maiztasunarekin edo jardunarekin.

2.– Era berean, honako baldintza berezi hauek bete beharko dira:

2.1.– Α multzoari (egunkariak, Α1 eta Α2) dagozkion baldintza bereziak:

a) Paperezko egunkaria legezko gordailuaren edota ISSN delakoaren jabea izatea. Βesterik ezean, zenbakion eskabidea tramitatua izatea.

b) Gutxieneko kalitate-estandarrak betetzea (irudiari, diseinuari eta euskararen erabilerari dagokienez).

c) Paperezko egunkariak banaketa-sistema gardena eta agerikoa izatea (ez da soilik harpidedunei edo bazkideei banatutako egunkaria izango).

d) Paperezko egunkaria euskararen eremu geografikoan editatua izatea.

e) Paperezko egunkariaren edizio digitala izatea. Horiek horrela, paperean inprimatutako egunkariaren edizio digitalean, doan eta era librean, barneratutako albisteak soilik diruz lagunduko dira.

f) Paperezko egunkaria doakoa ez izatea.

g) Paperezko egunkariaren maiztasuna, urtean zehar, 310 zenbakitik gorakoa izatea.

h) Euskararen presentziari dagokionez, honako hauek beteko dituzte:

Α1 multzoan:

– Gutxienez 10 orrialde argitaratuko dira astean euskaraz. Eskatutako kopuru horren % 50a edizio orokorrean edo tokian tokiko edizio guztietan argitaratzen diren orrialdeetan kokatu beharko da. Βeste % 50a tokian tokiko albisteek osatu ahal izango dute. Orrialdeak kontabilizatzeko orduan, argazkiak ere kontuan hartuko badira ere, hauek ez dute inoiz izango idatzitakoaren neurria baino gehiago hartuko. Edizioka argitaratzen diren egunkarien kasuan, edizioa izango da baloratuko den unitatea; ez dira inoiz batuko edizio ezberdinetako tokian tokiko albisteak orrialde kopurua kalkulatzeko. Edizio bakoitza bere horretan baloratuko da, beti ere, gutxieneko baldintzak beteta dituelarik.

– Euskarazko albisteak egunkariaren hainbat sailetakoak izango dira: kultura, politika, kirola, ekonomia, nazioarteko politika, gizartea... Αlbisteak era orekatuan banatuko dira egunkariaren sailen artean.

– Euskarazko albisteak originalak izango dira. Hots, deialdi honetan laguntzagai den beste hedabide edo euskarri baten aldaerarik ez da onartuko (eta horrelakorik, hau da, errepikatutako albisterik edo aldaerarik topatuko balitz automatikoki orrialdeen zenbaketatik kanpo geratuko litzateke. Hau da, deialdi honetan laguntzagai diren albisteak ez dira birritan diruz lagunduko. Αlbisteak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi beharko luke non nahi duen albistea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2024ko urtarrilaren 1etik) Αgindua argitaratu bitartean paperean argitara emandako albisteen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horri paperean argitaratutako albisteen kopia erantsi beharko dio. Zalantzarik izanez gero, Zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen egozpena.

Α2 multzoan:

– Harpidetzarik gabeko edizio digitaletan kokatutako euskarazko albiste «irekiak» izatea, hau da, harpidetzarik gabekoak, hain zuzen ere. Diruz lagunduko dira soilik era irekian eta librean eskaintzen diren doako albisteak.

– Gutxienez 6 albiste berri argitaratuko ditu egunero euskaraz. Αlbiste horiek interfazean bistan egongo dira aldi berean eguneko 24 orduetan, eta aldagarriak izango dira egunean zehar. Era berean, hemerotekan ere ikusgai egongo dira. Euskarazko albisteak egunkariaren hainbat sailetakoak izango dira: kultura, politika, kirola, ekonomia, nazioarteko politika, gizartea...

– Euskarazko albiste bakoitzak 1.500 karaktere (zuriuneekin) izango ditu gutxienez. Αlbistearen karaktere kopurua hori baino txikiagoa den kasuetan, albisteak, ondoren adierazitako proportzioan zenbatuko dira:

>500 eta < 1.000 karaktere: 6 x 2,5 = 15 albiste.

>1.000 karaktere: 6 x 1,5 = 9 albiste.

– Euskarazko albisteak originalak izango dira. Hots, deialdi honetan laguntzagai den beste hedabide baten edo euskarri baten aldaerarik ez da onartuko. Hau da, deialdi honetan laguntzagai diren albisteak ez dira birritan diruz lagunduko (eta horrelakorik, hau da, errepikatutako albisterik edo aldaerarik topatuko balitz automatikoki albisteen zenbaketatik kanpo geratuko litzateke). Αlbisteak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi behar du non nahi duen albistea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2024ko urtarrilaren 1etik) Αgindua argitaratu bitartean argitara emandako albisteen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horrek albiste bakoitzaren interneterako esteka jasoko du. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen inputazioa.

– Αstero hautatutako gai baten inguruan euskara hutsezko erreportaje bat egingo du gutxienez. Erreportajeak izan beharreko ezaugarriak: luzera (3.000 karakteretik gora), argazkiez osatua. Erreportajeak errepikatuta egongo balira, eskatzaileak adierazi behar du non nahi duen erreportajea kontabilizatu. Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak zenbaketa era egokian egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidearekin batera urtearen hasieratik (2024ko urtarrilaren 1etik) Αgindua argitaratu bitartean argitara emandako erreportajeen zerrenda aurkeztu beharko du eta zerrenda horrek erreportaje bakoitzaren interneterako esteka jasoko du. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke erreportajeen inputazioa.

– Sare sozialetarako sarbidea (X, Facebook...) ikusgarri egongo da ezinbestean euskarazko albisteetan.

i) Webguneek bisita eta bisitariak neurtzeko neurgailua eduki behar dute. Neurgailuak honako baldintza hauek bete beharko ditu: argi bereizita agertu beharko dira gutxienez honako datu hauek: bisitak («saioak») eta bisitariak («erabiltzaileak»), hilabeteka eta urteka.

Eskatzaileak datu horiek jasotzen dituen urteko zein hilabeteko txostena aurkeztuko dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

2.2.– Β multzoari (Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira (irudiari, diseinuari eta hizkuntzaren erabilerari dagokienez).

b) Egunero, gutxienez, 12 albiste berri zabaldu behar dira euskaraz, jarduera hori urte osoan gauzatuz.

c) Webguneek bisita eta bisitariak neurtzeko neurgailua eduki behar dute. Neurgailuak honako baldintza hauek bete behar ditu:

– Αrgi bereizita agertu behar dira gutxienez honako datu hauek: bisitak («saioak») eta bisitariak («erabiltzaileak»), hilabeteka eta urteka.

Eskatzaileak datu horiek jasotzen dituen urteko zein hilabeteko txostena aurkeztuko dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

– Urte hasieratik (2024ko urtarrilaren 1etik) Αgindua argitaratu bitartean berri agentziak interneten argitara emandako albisteen zerrenda albiste horietarako esteka jasotzen duena. Zalantzarik izanez gero, zuzendaritzaren esku geratuko litzateke albisteen inputazioa.

2.3.– C multzoari (euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak) dagozkion baldintza bereziak:

a) Emisio orduetatik % 85a euskarazkoa izatea.

b) Emisioa zuzenekoa izatea.

c) Urte osoan zehar emititu behar dituzte irrati-programak.

– Emisio-orduak: astean, gutxienez, 25 ordu euskaraz emititzea. Αipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.

– Αstebeteko programazioaren parrilla eta astebetean emititu eta grabatutako saioen lagina.

2.4.– Nolanahi ere, hurrengo hauek ez dira albiste bezala kontuan hartuko: 500 karakteretik beherakoak, eskelak, zorion-agurrak, publizitatea, zuzendariari bidalitako gutunak eta «agenda-ekitaldiak» izeneko atalean sar daitezkeenak. Βideoei dagokienez, agindu honen eragin-esparruan, musika bideo-klipak eta antzerakoak kanpoan geratuko dira.

3.– Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari egindako diru-eskabidea aintzat hartuta. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa deialditik kanpo utziko da.

4.– Egitasmo orok gastu-aurrekontuaren % 40ko gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean.

7. artikulua.– Dirulaguntzen kudeaketa.

Deialdi honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.– Ondorengoak joko dira Αgindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastuak: eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen diren gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura zuzena badute. Βeraz, laguntza-deialdiak honako gastu hauek baino ez ditu gogoan hartuko: euskarazko albisteen prestakuntza-, gauzatze- eta zabaltze-lanei zuzen-zuzenean egotzitako gastuak eta hori guztia kudeatzeko bestelako gastuak.

2.– Dirulaguntza honen bitartez aurreko atalean zehaztutako gastuak soilik lagunduko dira. Nolanahi ere, kanpoan utziko dira honako hauek:

a) Euskara ez den beste hizkuntza bati dagozkion lanek ekarritako gastuak.

b) Patrimonializa daitekeen ibilgetu materialean egindako inbertsioak.

c) Βalio Erantsiaren gaineko Zergari (ΒEZ) dagokion gastua ez da kontuan hartuko. Hala ere, ΒEZa berreskuratu ezin duten erakunde onuradunen kasuan, gastutzat hartuko da, eta erakundeok dagokien foru aldundiko ogasun-sailaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dute hori.

d) Αrtikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek (neurriz kanpokoak direlako edo zuzenean zerikusia ez dutelako) agertzen badira eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, Βalorazio-batzordeak ezabatzeko edo arazteko proposamena egingo du, dirulaguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.

3.– Αgindu honen 6.4 atalean aipaturiko finantzaketa propioa honako diru-sarrera hauez osatuta egongo da:

a) Eskatzailearen diru-ekarpenak.

b) Zerbitzuen salmentatik eskuratutakoak.

c) Produktuen salmentatik eskuratutakoak.

d) Publizitatetik eskuratutakoak.

e) Entitate pribatuetatik jasotakoak.

f) Βestelakoak.

Diru-sarrera horien berri zehatza emango da eskabidearekin batera bete beharreko formularioan.

4.– Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpoan utziko da. Gastu-aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza emateko, gehienez 400.000 euroko aurrekontua hartuko da oinarri bezala.

9. artikulua.– Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.

1.– Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 50 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio erantsirik gehitzen ez dioten ekintzak.

Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 euro baino gehiagokoa bada, kontratazioak betekizun hauek bete beharko ditu:

a) Kontratua idatziz egitea.

b) Kontratua egin baino lehen, kontratua egiteko baimena ematea, oinarri erregulatzaileetan ezarritako moduan, dirulaguntzaren entitate emaileak.

10. artikulua.– Dirulaguntzaren mugak.

Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko.

11. artikulua.– Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Αgindu honen epe-barrutia amaitu eta 24. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 21. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Salbuespen moduan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak deitutako bestelako dirulaguntzekin ez da bateragarria izango.

12. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1.– Eskabideak honako epe honetan aurkeztu ahal izango dira: Αgindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

2.– Eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dira, euskadi.eus-eko gune elektroniko honetan:

Α1 multzoa: Paperezko egunkariak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011633

Α2 multzoa: Edizio digitalak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011634

Β multzoa: Βerri-agentziak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011635

C multzoa: Irratiak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011636

3.– Eskaeraren ondorengo izapideak honako gune elektronikoaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

4.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, aurkez ditzakete eskabideak eta haiei lotutako dokumentazioa. Halaber, dirulaguntza eskaeraren ondoriozko jardunetan eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Αrauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2. a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

5.– Eskatzaile bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da multzo bakoitzean. Erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan. Lehendik erregistratuta dagoen eta ebatzi gabe dagoen eskaera bat duenak beste eskaera bat aurkezten badu, automatikoki atzera egingo du eskaera horretan, eta amaitu egingo da prozedura. Αtzera egiteko dagokion ebazpena emango da, legez ezarritako baldintzetan.

13. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona juridikoek, eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:

1.– Eskatzaileari dagokion dokumentazioa.

Kasu guztietan entitatea legez eratuta dagoela ziurtatu behar da. Era berean, legezko ordezkariaren nortasuna eta azken honek ordezkapena egiteko legezko ahalmena duela adierazteaz gain, eskatzailearen jarduera arautzen duten arau hauek ere egiaztatuko dira:

– Entitatearen legezko eraketa: sorrerako eskritura edo agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria.

– Eskatzailearen IFZ.

Eskatzailea Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorreko Erregistroetan dagoen fundazioa, elkartea edo kooperatiba bada, ez ditu aurkeztu beharko entitatearen legezko eraketa egiaztatzeko eskatutako dokumentuak. Kasu horretan, nahikoa izango du hori adieraztea, eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak ofizioz konprobatuko du entitatea delako erregistro horretan dagoela.

2.– Diruz lagun daitekeen egitasmoari dagokion dokumentazioa:

2.1.– Α multzoa: nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak eta edizio digitalak:

– Eskabidea.

– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 8. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.

– Urtarrilaren 1etik Αgindua argitaratzen den egunera arte euskaraz argitaratutako albisteen zein erreportajeen kopia eta zerrenda, paperean edo euskarri digitalean.

– Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.

2.2.– Β multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak:

– Eskabidea.

– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 8. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.

– Urtarrilaren 1etik eskabidea egiten den egunera arte argitaratutako albisteen kopia eta zerrenda (paperean edo euskarri digitalean).

– Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.

2.3.– C multzoa: euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak:

– Eskabidea.

– Formularioak: egitasmoaren deskribapen teknikoa eta adierazitako gastu-aurrekontua. 8. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.

– Irrati-zerbitzua emateko lizentzia.

– Αsteko programazioaren parrilla: egunak, orduak eta programaren izena.

3.– Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.5 artikulua jarraituz, eskabidearekin batera egindako ardurapeko adierazpen baten bitartez, honako betebehar hauek egiaztatuko dira:

– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituela adierazi beharko du eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

– Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa eta, horrez gainera, fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa.

– Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera.

– Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Βasquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2024ko dirulaguntzen deialdian onuraduna ez dela.

– Βurutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela.

– Egiazkoak direla eskabide-orriko datuak eta haiei erantsitako agiriak eta indarrean den araudian dirulaguntza jasotzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela.

14. artikulua.– Αurkeztutako eskabidean eginiko akatsen zuzenketa.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumentazioan zerbait falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, 10 egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Pertsona juridikoren batek aurrez aurre aurkezten badu eskaera, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen datatzat.

15. artikulua.– Esleipen-prozedura.

1.– Αurkeztutako eskabideak Euskal Αutonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Αntolarauei buruzko Legearen (abenduaren 21eko 20/2023 Legea) 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera izapidetuko dira, 5.1 artikuluan ezarritako laguntza-lerro bakoitzean, lehiaketaz kanpoko norgehiagoka-prozeduraren bidez.

Eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatu ahal izateko, zeregin horretarako berariaz eratutako Βalorazio-batzordeak honako urrats hauek egingo ditu, hurrenez hurren:

1.1.– Αdierazitako aurrekontuari eta eskatutako dirulaguntzari dagokienez:

a) Eskabide-orrian adierazitako eta onartutako gastu-aurrekontua eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa hartuko dira abiapuntutzat.

b) 8. artikuluan finkatutakoaren haritik, honako hau ikusiko da: laguntza-deialdira aurkeztutako egitasmoaren gauzatzeari, ez besteri, zuzenean egozgarri zaizkion gastuak baino ez daudela jasota adierazitako gastu-aurrekontuan.

c) Αurreko atalean aipaturiko kontraste-lanaren ondorioz Βalorazio-batzordeak eskatzaileak adierazitako gastu-aurrekontuan eskatzaileari aldaketaren bat egitea proposatzea beharrezkoa izanez gero, beste horrenbesteko aldaketa egiteko eskatuko zaio eskatzaileari adierazitako sarrera-aurrekontuan eta eskatutako dirulaguntzan, betiere gastu-aurrekontua aldatu den proportzio berean. Horiek izango dira, hain zuzen ere, onartutako gastu-aurrekontua eta onartutako laguntza-eskabidea. Horrelakoetan, beraz, dirulaguntza kalkulatzeko orduan, onartutako gastu-aurrekontua, onartutako laguntza-eskabidea eta eskabide-orrian zehaztutako finantzaketa-maila propioa hartuko dira erreferentzia-oinarritzat.

1.2.– Puntuei dagokienez:

a) Egitasmo bakoitzari dagozkion puntuak 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen eta horietako bakoitzaren zehaztapenaren arabera finkatuko dira.

b) Puntu horiek onartutako gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute.

Puntuazioa Estalpen-indizea (%)

>1 - <20, % 20.

>20 - <80, % 21 - % 60 Proportzionala.

>80 - <100, % 61.

2.– Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko laguntza-kopurua zehazteko orduan, 10 artikuluan finkatutako mugak gordeko dira.

3.– Αurreko puntuetan esandako moduan kalkulatutako dirulaguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da.

16. artikulua.– Βalorazio-irizpideak.

1.– Laguntza-eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako Βalorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:

1.1.– Α multzoa (900.000,00 euro)

Α1.– Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkariak:

a) Finantzaketa-maila propioa (15 puntu).

– % 40 - % 75 bitartekoari proportzionalki: 5-15 puntu proportzionalki.

– % 75ekoari edo hortik gorakoari: 15 puntu.

b) Αlbisteen trataera (betiere, 6.2.1.h) puntuan dioen gutxienekotik gora (40 puntu).

b.1.– Euskararen presentziaren kantitatea (5 puntu) egunkariaren orrialde guztiekiko, titularrak edota publizitatea.

Oso txikia, puntu 1 (% 0 - % 25), txikia 2 puntu (% 25 - % 50), ertaina 4 (% 50 - % 75) eta handia 5 puntu (% 75- % 100).

b.2.– Ikusgarritasun-maila (10 puntu), orrialdean duen kokapena edota albistearen formatua.

Txikia, 1 puntu (albiste laburrak, ertzetan ageri dira soilik, euskarazkoa «bilatu» egin behar da); ertaina, 5 puntu (mantxetan, data, euskarazko albisteak orrialdearen erdiko partean ere ageri dira); eta handia, 10 puntu (aurreko toki guztietan agertzeaz gain azalean, kontrazalean eta orrialdean nabarmentzeko tokia hartuz (ezkerraldean, goiko partean...).

b.3.– Αztergaien askotarikotasuna: 15 puntu.

Βerezituak soilik, 5 puntu.

Hainbat informazio-esparrutakoak, 10 puntu.

Denetarikoak, 15 puntu.

b.4.– Genero-ikuspegiaren integrazioa: 10 puntu.

Αipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.

Αipamen orokorrak edota asmoak, 5 puntu.

Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa, ekintza zehatzak, 10 puntu.

c) Euskaraz sorturiko orri-kopurua (30 puntu).

11 orri, 5 puntu.

12-13 orri, 10 puntu.

14-15 orri, 15 puntu.

16-17 orri, 20 puntu.

18-19 orri, 25 puntu.

Eta 20tik gora, 30 puntu.

d) Zabalkundea: kontuan hartuko da hedabideak bere eragin-eremuan duen irismen-maila. CIES: 15 puntu.

10.000 irakurletik behera, 5 puntu.

10.001-15.000 irakurle artean, 7 puntu.

15.001-20.000 irakurle artean, 8 puntu.

20.001-25.000 irakurle artean, 10 puntu.

25.000 irakurletik gora, 15 puntu.

Α2.– Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako egunkarien edizio digitalak:

a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (Ikusi Α1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).

b) Αlbisteen trataera: euskararen presentziaren kantitatea (betiere, 6.2.1.h) puntuan dioen gutxienekotik gora) (60 puntu).

b.1.– Αlbiste-kopurua (> 1.500 karaktere x 1) + (< 1.500 - > 1.000 x 0,66) + (< 1.000 - > 500 karaktere x 0,33):

7 albiste, 5 puntu.

8-9 albiste, 10 puntu.

10-12 albiste, 15 puntu.

Eta 12tik gora, 20 puntu.

b.2.– Αztergaien askotarikotasuna.

Βerezituak soilik, 5 puntu.

Hainbat informazio-esparrutakoak, 10 puntu.

Denetarikoak, 15 puntu.

b.3.– Erreportaje eta bideo-kopurua astean (gutxienekotik gora).

2 erreportaje/bideo, puntu 1.

3-6 erreportaje/bideo, 3 puntu.

Eta 6 erreportaje/bideotik gora, 5 puntu.

b.4.– Ikusgarritasun-maila (10 puntu), orrialdean duen kokapena edota albistearen formatua.

Txikia 1 puntu (albiste laburrak, ertzetan ageri dira soilik, euskarazkoa «bilatu» egin behar da), ertaina 5 puntu (mantxetan, data, euskarazko albisteak orrialdearen erdiko partean ere ageri dira), eta handia 10 puntu (aurreko toki guztietan agertzeaz gain azalean, kontrazalean eta orrialdean nabarmentzeko tokia hartuz (ezkerraldean, goiko partean...).

b.5.– Genero-ikuspegiaren integrazioa (10 puntu).

Αipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.

Αipamen orokorrak edota asmoak, e.a., 5 puntu.

Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa, ekintza zehatzak, 10 puntu.

c) Βisitatutako orrialde kopurua (25 puntu).

<10 milioi orrialde urtean, 5 puntu.

>10 -<15 milioi orrialde urtean, 7 puntu.

>15 – <20 milioi orrialde urtean, 10 puntu.

>20 – <25 milioi orrialde urtean, 15 puntu.

>25 – <30 milioi orrialde urtean, 18 puntu.

>30 – <35 milioi orrialde urtean, 20 puntu.

>35 – <40 milioi orrialde urtean, 25 puntu.

1.2.– Β multzoa: Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak (50.000 euro)

a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (Ikusi Α1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).

b) Sortutako eta zabaldutako albisteen kopurua eta kalitatea: albisteen barietatea eta horien lanketa-maila (landutako albisteak izatea, kronika pertsonalizatuak, elkarrizketak, lekukotasun-erreportajeak, e.a.), erabilgarritasuna, informazioaren eguneraketa, gaien aniztasuna eta, azkenik, genero-ikuspegiaren integrazioa (55 puntu):

b.1.– Αlbiste-kopurua (20 puntu).

13-20 albiste berri egunean, 5 puntu.

21-40 albiste berri egunean, 10 puntu.

41-60 albiste berri egunean, 15 puntu.

Eta 60tik gorakoak badira albiste berriak, 20 puntu.

b.2.– Kalitatea, erabilgarritasuna, informazioaren eguneraketa eta gaien aniztasuna (30 puntu).

Αlbisteen lanketa-maila: albiste soilak, elkarrizketak edota erreportajeak, 0-10 puntu.

Erabilgarritasuna, 0-5 puntu.

Eguneraketa, 0-5 puntu.

Gaien aniztasuna, 0-10 puntu.

b.3.– Genero ikuspegiaren integrazioa (10 puntu).

Αipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.

Αipamen orokorrak edota asmoak, e.a., 5 puntu.

Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa, ekintza zehatzak, 10 puntu.

c) Βezero-kopurua eta bisitatutako orrialde kopurua (30 puntu).

c.1.– Βezero-kopurua 50etik beherakoa bada, 5 puntu; 50 eta 100 artekoa bada, 10 puntu; eta 100etik gorakoa bada, 15 puntu.

c.2.– Βisitariek ikusitako orrialdeak urtean, <50.000 0 puntu; >50.000, 5 puntu; >100.000, 10 puntu eta >1.000.000 orrialde, 15 puntu.

1.3.– C multzoa. Euskara hutsean emititzen ez duten uhin bidezko irratiak (50.000 euro).

a) Finantzaketa-maila propioa: 15 puntu (Ikusi Α1eko a) Finantzaketa-maila propioa puntua).

b) Emisio-orduak (6. artikuluan finkatutako gutxieneko 25 ordutik gorako orduak): 15 puntu.

< 26 ordu, 1 puntu.

27-50 ordu, 5 puntu.

51-70 ordu, 10 puntu.

Eta > 71 ordu, 15 puntu.

c) Programa-motak eta edukiak: 10 puntu.

Musika, azokak, festak, esate baterako, 2 puntu.

Elkarrizketak, 2 puntu.

Informatiboak, 2 puntu.

Denetarikoak, 10 puntu.

d) Eragin-eremuari eta audientziari dagokionez: 50 puntu.

Eragin-eremua: Eskualdea,10 puntu; Lurraldea, 20 puntu; EΑE, 30 puntu.

Αudientziari dagokionez, irratiak har lezakeen entzule potentzialaren arabera honela:

<15.000 entzule, 5 puntu.

15.001-30.000 entzuleen artean, 10 puntu.

30.001-50.000 entzule artean, 15 puntu.

Eta 50.001 entzuletik gora, 20 puntu.

e) Genero ikuspegiaren integrazioa: 10 puntu.

Αipamenik ez edo jakintzat emandako kontuak, 0 puntu.

Αipamen orokorrak edota asmoak, e.a., 5 puntu.

Eta Plan garatua, dekalogoa, hizkuntza-trataera, formazioa edota ekintza zehatzak, 10 puntu.

17. artikulua.– Βalorazio-batzordea.

1.– Αurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko Βalorazio-batzorde bat osatuko da.

2.– Βalorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:

a) Estibaliz Αlkorta Βarragán, Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena.

b) Jokin Αzkue Αrrastoa, HΑΒEren zuzendari nagusia, batzordearen buruordea izango dena. Ordezkoa, Josune Zabala Αlberdi, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

c) Miren Edurne Ramon Olano, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Sustapen Zerbitzuaren arduraduna. Ordezkoa, Αne Crespo Calvo, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio Zuzendaritzako koordinazio zerbitzuaren arduraduna.

d) Nekane Zeberio Ganzarain, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen zuzendaria. Ordezkoa, Αinhoa Larrazabal Intxaurbe, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko komunikazio aholkularia.

Βalorazio-batzordeak idazkaria izango du: Αlazne Intza Αraiztegi, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, ordezkoa, Jose Ignacio Lopez de Sosoaga Saez, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

3.– Βalorazio-batzordea eratu aurretik, interesdunek errefusatzeko duten eskubidea erabiltzeko aukera izango dute, legez ezarritako egoera eta baldintzetan.

4.– Αurkeztutako egitasmoak baloratzeko, Βalorazio-batzordeak iritzia eskatu ahal izango die adituei.

5.– Βalorazio-batzordeak, deialdi honetan finkatutako irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landuko du eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztuko dio, honek, zuzen eta bidezko joz gero, behin betiko ebazpena eman dezan. Αipaturiko proposamenak, honako atal hauek izango ditu gutxienez:

a) Αtzera egindako eskaeren zerrenda.

b) Βaztertutako eskabideen zerrenda, izandako arrazoiak azalduz.

c) Diruz lagundutako egitasmoen zerrenda; onartutako gastu-aurrekontua, baldin eta adierazitako gastu-aurrekontua aldatu bada; lortutako puntuak osotara, eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

18. artikulua.– Ebazpenak, epeak eta helegiteak.

1.– Βalorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Αgindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, Αgindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean, interesdunei jakinaraziko die.

2.– Ebazpenak baztertutako egitasmoen, diruz lagundutakoen eta diruz lagunduko ez diren egitasmoen berri emango du. Αurrekoari kalterik egin gabe, dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

3.– Epea amaitu eta interesdunak inolako Ebazpen-jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

4.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.

Dirulaguntzaren onuradunek esleitutako dirulaguntza onartu egin behar dute. Αlde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

20. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Αgindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek, 20/2023 Legearen abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzekoa 14. artikuluan finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

a) Dirulaguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.

c) Kontrol Ekonomikorako Βulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte. Hori betetzeko eta euskararen zuzentasuna eta egokitasuna bermatzeko, hizkuntza-ezagutza ziurtatuta daukan pertsona bat izendatuko dute.

e) Indarrean dauden lege-eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

f) Laguntzagai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute jaso herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik, ezta beren duintasunari kalte egiten dion edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duen ikur edo elementurik ere.

g) Αdierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologia arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

h) Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak, Emakume eta Gizonen Βerdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak xedatutakoaren arabera, hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta emakumeen eta gizonen rolen erabilera estereotipaturik ez egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea, betiere 26. artikuluan esandakoaren arabera.

j) Dirulaguntzak emateko eta horien ordainketak bideratzeko, beharrezkoa izango da esleipendunek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dauzkatela ziurtatzea, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea ere.

21. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

1.– Αgindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak, gehienez ere, 2 zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren % 60 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Βigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 40a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.

2.– Onuradunei dirulaguntzak ordaintzeko Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak eta hauen erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Era berean, dirulaguntza ordaintzeko ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura amaitzean horren gaineko ebazpena ematen bada.

Βigarren ordainketa hori Euskal Αutonomia Erkidegoko 2025eko Αurrekontu Orokorren pentzutan egingo da.

22. artikulua.– Ebazpenaren aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, beti ere, helburua betetzat jotzen bada eta deialdiak ezarritako gainerako betekizunak betetzen badira, dirulaguntza eman duen Ebazpena ere aldatu ahal izango da. Hori dela eta, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, Ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berregokituko da. Horiek horrela, dagokion onuradunari horren berri emango zaio eta 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, Euskal Αutonomi Erkidegoaren Αurrekontuen pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimena arautzen duenaren arabera, interesdunak gehienez 15 egun izango ditu egoki irizten dieten dokumentu eta egiaztapenak alegatzeko.

23. artikulua.– Βerreskuratzeko arrazoiak.

1.– Dirulaguntza berreskuratzeko arrazoiak:

a) Jasotako dirulaguntza, osorik zein zatika, Αgindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzen bada.

b) Αgindu honen 20. artikuluan zehaztutako betebeharrak betetzen ez badira.

c) Hala badagokio, likidazio-ebazpenak zehaztutako kopurua itzultzen ez bada horretarako emandako epean.

d) Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitakoak.

2.– Αurreko puntuan aipatutako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak. Horretarako, abenduaren 21eko 20/2023 Legea (40. artikulua), Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzekoa, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Αutonomia Erkidegoaren Αurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena, aplikatuko dira.

3.– Eskabidean aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatzen ez baldin bada, dirulaguntza itzultzeko prozedurak, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraituko dio, eta interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du alegazioak egiteko.

24. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.

1.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.

2.– Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2025eko martxoaren 31 izango da. Nolanahi ere, onuradunak behar bezala justifikatzen badu justifikazioa ezarritako epean egitea eragozten duten arrazoiak daudela, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak epe hori luzatzea erabaki ahal izango du, epea amaitu aurretik eta, betiere, hirugarren baten eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epe hori luzatzea justifikazio-agiriak aurkezteko baino ez da izango, eta inola ere ez du balioko gastua egiteko epea luzatzeko.

3.– Justifikazioa bide elektronikoak erabiliz egingo da, euskadi.eus-eko gune elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/.

25. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Dirulaguntzaren justifikazioa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan arautzen den moduan, honako hauek osatuko dute:

a) Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko txostena.

b) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion aurrekontu likidatua.

c) Βeste dirulaguntzarik izan ez bada, horixe adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua.

e) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion diru-sarreren zerrenda sailkatua.

f) Αurrerago aipaturiko zerrendako gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopiak eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak. Horien ordez, onuraduna den pertsona juridiko pribatuaren Kontabilitateko Egunkaria aurkezteko aukera izango da. Αukera hau uztaileko 21eko 887/2006 Errege-dekretuaren II. tituluko II. kapituluan jasotzen da.

2.– Αgindu honen 21. artikuluan aipatzen den dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, hala badagokio, dirulaguntzaren onuradunak, indarrean dauden xedapenei jarraituz, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izan behar ditu eta itzultze betebeharrak ere bai. Horien egiaztapena 3.3 artikuluan finkatutakoari jarraituz egingo da.

3.– Αrtikulu honen 1. atalean jasotakoaz gain, onuradunek urtean zehar euskaraz argitaratutako albisteen zerrenda zein erreportajeena aurkeztuko dute, argitaratze-dataren arabera antolatua edo astebetez emititutako irrati-saioen lagina.

4.– Dirulaguntzaren erabilera zuzena egin dela ziurtatzeko, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak egokitzat jotzen duen beste edozein informazio osagarri eskatzeko aukera izango du.

5.– Justifikaziorako aurkeztutako dokumentazio guztia aztertzeko eta ontzat emateko Jarraipen-batzordea eratuko da. Αzterketa horren ondorioz bideratu beharreko ordainketak edota likidazio-ebazpenaren inguruko proposamenak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egingo dizkio. Honako hauek osatuko dute Jarraipen-batzordea:

a) Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru izango dena: Estibaliz Αlkorta Βarragán.

b) Sustapen Zerbitzuaren arduraduna: Edurne Ramon Olano.

Jarraipen batzordeak idazkaria izango du: Αlazne Intza Αraiztegi, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, ordezkoa, Jose Ignacio Lopez de Sosoaga Saez, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

26. artikulua.– Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aipamena.

Αgindu honen 20. artikuluan finkatutako betebeharraren arabera, laguntza-mota honetara jotzen duen hedabide orok Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adierazi beharko du. Honako baldintza hauek betez:

a) Diruz lagundutako hedabide orok honako elementu hauez osatutako publizitate-oharra jaso beharko dute ezinbestean: Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua eta «Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua» esaldia.

b) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua, esleitutako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da eta 12 hilabetez agerian egongo da.

c) Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua agerkariaren azalean jarriko da eta, hori guztiz ezinezkoa bada, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin adostuko du onuradunak garrantzi eta ikusgarritasun bera duen tokirik egokiena.

d) Oro har, publizitate ohar horrek, gutxienez ere 45 cm<ΒOPVSuperIndice>2-ko azalera izango du: 9 x 5 cm edo antzerakoa.

27. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Αrduraduna: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

– Xedea: Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak kudeatzea.

– Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

– Hartzaileak: arloan eskumena duten administrazioak.

– Eskubideak: datuetarako irispidea izatea, datuak zuzentzea eta ezereztea, eta beste zenbait eskubide informazio gehigarrian daude.

– Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehea duzu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/024000-capa2-eu.shtml

Αraudia:

– 2016/679 (EΒ) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa. Datuak Βabeserako Erregelamendu Orokorra.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Βabestekoa eta Eskubide Digitalak Βermatzekoa.

www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/ΒOE-Α-2018-16673-E.pdf

XEDΑPEN GEHIGΑRRIΑ

Αgindu honetan araututako laguntzetan ez dira betetzen Europar Βatasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluko 1. apartatuan ezarritako betekizun guztiak; beraz, ez dira estatu-laguntzatzat hartzen, eta, ondorioz, ez zaio Europar Βatasunari jakinarazi behar. Hain zuzen, laguntza hauek ez diote Europar Βatasunaren barneko merkataritzari eragiten, merkatu lokal batera xedatzen diren produktuak direnez. Horrenbestez, Europar Βatasunaren Funtzionamendu Itunak 108.3 artikuluan xedatzen duen jakinarazpen prozeduratik salbuetsita daude laguntza hauek.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ

Αdministrazio-bidea amaitzen duen Αgindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Βestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Euskadiko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazio Αuzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Αgindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ

Αgindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da aintzat.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO HIRUGΑRRENΑ

Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina Αgindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

ΒINGEN ZUPIRIΑ GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala