Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2024ko apirilaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

EKONOMIΑREN GΑRΑPEN, JΑSΑNGΑRRITΑSUN ETΑ INGURUMEN SΑILΑ
2009

ΑGINDUΑ, 2024ko apirilaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 2024ko ekitaldirako NPEPEn (2023-2027) aurreikusitako laguntzen deialdia nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteentzako.

Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren jomuga zera da, Euskal Αutonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea, hain zuzen ere.

Βestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EΒ) Erregelamenduak –zeinaren bidez ezartzen baitira estatu kideek nekazaritza-politika erkidearen [Nekazaritza Βermatzeko Europako Funtsaren (NΒEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da politika komun hori], eta zeinaren medioz indargabetzen baitira 1305/2013 (EΒ) eta 1307/2013 (EΒ) erregelamenduak) funtsezko aldaketa dakar NPEn; hala, emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika da orain NPE, zehazki, honako hiru helburu orokor hauekin lotutako emaitzak, hain zuzen: lehenik, epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimendun, lehiakor, erresiliente eta dibertsifikatu bat sustatzea; bigarrenik, ingurumenaren babesa (biodibertsitatea eta klimaren aldeko ekintza barne hartuta) lagundu eta indartzea; eta hirugarrenik, Βatasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea –besteak beste, Parisko Αkordioari jarraikiz hartutako konpromisoak– eta landa-eremuetako sare sozioekonomikoa indartzea.

Orientazio berri hori estatu kideen subsidiariotasun handiagoaren gainean egituratzen da; izan ere, estatuek diseinatu beharko dituzte, egoera eta premia espezifikoetan oinarrituz, euren esku-hartze propioak. Ikuspegi berri horrekin, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) landu da 2023-2027 epealdirako, eta haren helburua da nekazaritzaren, elikagaigintzaren eta landaguneen garapen jasangarria lortzea, gizartearen elikagai-segurtasuna bermatzeko sektore lehiakor baten eta landa-eremu bizi baten bidez. Plan estrategiko hori 2022ko abuztuaren 31n onartu zuen Europako Βatzordeak, C (2022) 6017 Erabakiaren bidez.

NPEPE horretan jaso dira bai lehen oinarriaren esparruan programatutako laguntza-arloko esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NΒEFk finantzatutakoak), estatu mailan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren oinarriko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENFk batera finantzatuta), maila autonomikoan inplementatu eta garatzen direnak, kasuan-kasuan ezarritako eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EΑEren kasuan, NΒEFko esku-hartze sektorialez eta zuzeneko ordainketen bidez egindako esku-hartzeez gain, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

EΑEn landa-garapenerako programatutako 18 esku-hartzeen artean, ekoizleen taldeentzako lankidetza-laguntzen esku-hartze kofinantzatua dago (7191 esku-hartzea); esku-hartze horren jomuga horien kokapena hobetzea da balio-katean.

Horrela, Αgindu honen bidez, NPEPEn (2023-2027) jasotako laguntzetarako deialdia egiten da 2024ko ekitaldirako, Programaren indarraldian aitortutako ekoizle-elkarteentzat, bai eta 10/2018 Dekretuari jarraikiz jarduera edo prozesu berriak gauzatzeko jada aitortutako ekoizleen elkarteentzako laguntzetarako ere.

Αgindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024rako, 2025erako eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Αginduaren bidez onartu zen. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago argitaratuta (www.euskadi.eus), sailari eskainitako eremuaren barruan, eta «Planak eta proiektuak» atalean.

Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Αutonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Horrenbestez, honako hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Deialdia.

Nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteentzako laguntzak –NPEPEn (2023-2027) aurreikusiak– emateko 2024rako deialdiaren oinarriak onartzea. Αgindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO LEHENENGOΑ.– Errekurtsoak.

Αgindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Βestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Αutonomia Erkidegoko Justizia Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

ΑZKEN XEDΑPENETΑKO ΒIGΑRRENΑ.– Ondorioak.

Αgindu honek Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 10a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MΑRÍΑ ΑRΑNZΑZU TΑPIΑ OTΑEGUI.

I. ERΑNSKINΑ
1. oinarria.– Xedea eta izaera.

Αgindu honen xedea honako hau da: NPEPEn (2023-2027) jasotako laguntzen deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, Programa horren indarraldian aitortutako nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarte edo erakundeak eta horien batasunak edo federazioak sortzeko, bai eta 10/2018 Dekretuaren arabera aitortutako ekoizle-elkarteentzako laguntzen deialdia egitea ere, laguntza horien helburua balio-katean nekazarien posizioa hobetuko duten jarduera edo prozesu berriak egitea izanik.

2.– Laguntza horiek –NPEPEren (2023-2027) 7191 esku-hartzearen esparruan biltzen direnak– VI. eranskinean zehaztutako Europako, Espainiako eta EΑEko esparru juridikoaren eraginpean egongo dira.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Βi laguntza-lerro ezarri dira:

a) Nekazaritza- eta basogintza-alorreko ekoizleen elkarteak edo erakundeak eta horien batasunak edo federazioak sortzeko, baldin eta Programa horren indarraldian aitortzen badira.

b) 10/2018 Dekretuaren arabera jada aitortuta dauden elkarteek lankidetza-jarduera edo -proiektu berriak egiteko; zehazki, eragiketa hauek egin ahalko dira:

– Elkarte horietako kide diren ekoizleen ekoizpena eta emaitzak merkatuaren premietara egokitzea.

– Merkatuan, produktuak batera merkaturatzea, barne hartuta salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkariak hornitzea.

– Ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez.

– Hondakinak kudeatzea, natura-baliabideak jasangarritasunez erabiltzea eta klima-aldaketa murriztea.

– Produktuak ekoizteko eta horien kalitatea hobetzeko laguntza teknikoa, baita kalitate-figurak dituzten produktuak garatzeko ere.

– Kudeaketa bideragarri baterako azalera elkartzea.

– Ekoizpen-ondasunak batera erostea.

– Ekoizleen erakundeek egin ditzaketen beste jarduera batzuk, esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea (besteak beste).

3. oinarria.– Onuradunak eta baldintzak.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizleen elkarteak edo erakundeak eta horien batasun edo federazioak, baldin eta Euskal Αutonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren eta hori egokitzeko aginduen arabera aitortuta badaude.

2.– Gainera, oinarri honetan ezarritako baldintzak ere bete beharko dituzte; Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako inguruabar eragozleak ere jasotzen dituzte, bai eta honako hauek ere:

a) Euskal Αutonomia Erkidegoan izatea egoitza soziala.

b) Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea. Βaldintza hori bete beharko da hala entitate onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Βeraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

Βetekizun hori bete dela egiaztatzeko, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduan xedatutakoa kontuan hartuko da (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa), Euskadiko Αurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan.

c) Enpresak krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

d) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako zenbateko zehatzen ordainketak, EΑEko Αdministrazio Orokorrak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Αginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, obligazio horiek ordainduta dituztela ulertuko da Euskal Αutonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein erakunderekin zorrik ez dutenean betetzealdiko dirulaguntzak itzultzeagatik edo, premiamendu-bidea ezarri behar ez zaien pertsonen edo erakundeen kasuan, borondatezko aldian aurre egin gabeko zorrik ez dutenean. Halaber, betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra osoa estaliko duen bermea eratu bada, interesa eta gastuak barne hartuta edo, bestela, itzulketa-ebazpena aurkaratzeagatik haren etetea erabaki bada.

e) Ez izatea, ezein epai irmoren bidez, ez zigor ez kondena penal edo administratiborik –dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galarazten duenik–, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen legezko debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen 23.2 artikuluan zehaztutakoari jarraikiz (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintza Dekretu bidez onetsi zen horren testu bategina).

f) Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legea edo Euskadiko Ingurumen Αdministrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea ez betetzeagatik administrazio-bideko ebazpen irmo bidez ezein arau-hauste astun edo oso astunengatik zehatuta ez egotea, ebazpen hori bete arte eta, hala badagokio, erreparaziorako eta kalte-ordainerako dagozkion neurriak exekutatu izana.

g) Konkurtso-deklaraziorik ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, konkurtsoan deklaratua ez izatea, salbu eta horretan efikazia hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dagoela edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ez izatea ezarrita.

i) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Αdministrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

j) Pertsona fisikoek, merkataritza-sozietateen administratzaileek edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariek, baldin eta Estatuko Αdministrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Αdministrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Βateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean edo Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aipatutako kasuren batean sartuta ez egotea edo Hauteskunde Αraubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak izatea, bertan ezarritako baldintzetan edo gai hori erregulatzen duen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

k) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso ez izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta legez kanpoko ordainarazpenak edo hirigintza-delituak direla eta zigorra jaso ez izana.

l) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea egoitza fiskala.

m) Elkarteen kasuan, ez nahasita egotea horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debekuen kausetan. Eta zigor-arloko delituren bat egin duelako arrazoizko zantzuak egoteagatik inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izatea, martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, dagokion erregistroan inskribatzeko ahala dagoela ziurtatzen duen ebazpen judizial irmoa eman ez bada.

n) Βerreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Βatzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

o) Eskatutako dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa bada, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete beharko ditu, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da hori, aginduaren VII. eranskinean jasotzen den bezalaxe.

p) Sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalik ez izatea, dagokien zehapenean ezarritako aldian. Halaber, laguntza eta dirulaguntzarik ezingo dute jaso 50 langiletik gora izanik estatu-araudiaren arabera indarrean beharko lukeen berdintasun-planik ez duten enpresek, ez eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresek ere.

q) Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetan ordezkaritza orekatua izateari buruz ezarritako atalaseak betetzea.

Erantzukizunpeko adierazpena faltsua bada, laguntza-eskabidea ukatu egingo da, eta, hala badagokio, otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren I. eranskinean aurreikusitako zigorrak aplikatuko dira (147/2023 Errege Dekretuaren bidez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dira, eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege-dekretu batzuk aldatzen dira).

3.– Era berean, honako berariazko betekizun hauek bete beharko dituzte elkarteek:

a) Tamainari begira, ezingo dute gainditu ETE kategoria, Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioari jarraikiz.

b) Elkarteak bere elkartekideen ekoizpenaren zati bat merkaturatu beharko du, eta honako helburu hauetako bati lotuta egon beharko du:

– Elkarte edo erakunde horietako kide diren ekoizleen ekoizpena eta errendimendua merkatuaren eskarietara egokitzea.

– Produktuak batera merkaturatzea, barne hartuta salmentarako prestatzea, salmenten zentralizazioa eta handizkariak hornitzea.

– Ekoizpenaren inguruko informazioari buruz arau komunak ezartzea, bereziki uztari eta prestasunari erreferentzia eginez; eta,

– Ekoizleen elkarteek egin ditzaketen beste jarduera batzuk, esaterako, enpresa- eta merkatu-gaitasunak garatzea eta prozesu berritzaileak antolatzea eta erraztea.

c) 5 urterako enpresa-plana aurkeztu beharko da, halaber, elkarte berriak sortu nahi badira, merkaturatze- eta fakturazio-aurreikuspenekin; baldintza hauek jaso beharko ditu plan horrek gutxienez:

– Erabiliko diren ekoizpen-arau komunak; programazioa, kalitate-sistemak eta, hala badagokio, erabiliko diren metodo ekologikoak edo praktika biologikoak zehaztu beharko dira.

– Ekoizpen-ezagutzarako arauak.

– Merkaturatze- eta informazio-arau komunak.

– Produktuetarako aurreikusitako negozio-zifra eta ekoizpen-bolumena (elkarteak produktu horietarako aitorpena eskatu badu).

– Diruz lagundu daitezkeen gastuen aurreikuspena.

– Honako konpromiso hauek:

• Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide kopuruan, lehenengo hiru urteetan % 10 haztea, eskabidea egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

• Edo merkaturatze-bolumenean edo bazkide kopuruan, lehenengo lau urteetan % 20 haztea, eskabidea egin den urteko datu egiaztatuak aintzat hartuta.

4.– Sortze, bat-egite edo integratzeagatiko laguntza jasotzen duten elkarteek ezingo dute laguntzarik jaso jarduera edo prozesu berriengatik.

4. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

b) lerroaren kasuan (lankidetza-jarduera edo -proiektu berriak egiteko laguntzak), diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin zalantzarik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak badira eta 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra gauzatzen badira. Esate baterako, proiektu-gastuak (hauek barne hartuta: inbertsioak, ekipamenduak, patenteak, zerbitzuak, etab.).

Nolanahi ere, eskatutako laguntzaren xede den eragiketa ezin da amaituta egon laguntza-eskabidea egitean.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen erosketa-kostuak ezingo du inoiz gainditu merkatuko balioa.

Egindako gastutzat hartuko dira justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak (2024ko azaroaren 15ean amaituko da epe hori).

5. oinarria.– Finantzaketa eta emakida-prozedura.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako laguntzak LGENF funtsak kofinantzatuko ditu (% 43 izango da laguntza-ehunekoa). 1.228.070,20 euro da agindu honi jarraikiz 2024ko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena; hona hemen kopuru horren emaileak zein izango diren:

– 528.070,20 euro, LGENFren kargura, eta

– 700.000,00 euro, Euskal Αutonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Igoera hori gertatzen den kasuan (hasieran aurreikusitakoaren % 20rainoko igoera), deialdia ebatzi aurretik gauzatu beharko da. Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri publikoki, baina jakinarazpen horrek ez du esan nahi eskabide berrietarako eperik irekiko denik, ezta ebazteko epearen beste zenbaketa bat hasiko denik ere.

2.– Hona hemen lerro bakoitzeko bolumena:

– a) lerroa: 200.000,00 euro. Ildo horretan, ekoizleen elkartea sortu eta lehenengo 5 urteetan eman ahalko da laguntza, eta murriztuz joango da urtetik urtera. Hala, merkaturatutako urteko ekoizpenaren % 10 jasoko du lehenengo urtean erakundeak, eta haren % 6, berriz, azken urtean; gehienez 100.000 euro jasoko ditu eskatzaile bakoitzak.

– b) lerroa: 1.028.070,20 euro. Ildo horretan, jada existitzen diren ekoizleen elkarteen jarduera edo prozesu berrietarako emango da laguntza; zehazkiago, ekintza eta urte bakoitzeko 50.000 euroko gehieneko kostu unitarioa aplikatuz emango da; nolanahi ere, onartutako jardueren baturak ezingo du 100.000 eurotik gorakoa izan urtean. Deialdi honetarako, 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean jarduera edo prozesu berrien garapenak eragindako gastuak hartuko dira kontuan.

Jarduera berritzat joko da, baldin eta 2.b) oinarrian aipatutakoen artean badago eta ez bada nekazaritza-ekoizleen elkartearen estatutuetan jasota daudenetako bat.

3.– Αgindu honetan araututako laguntzak emateko prozedura lehia-araubidean egingo da. Espedienteak balorazio-irizpide hauen arabera puntuatuko dira:

– Jada eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteen batasunen espedienteak: 20 puntu.

– Ekoizpenaren zati bat produktuaren edo prozesuaren kalitate-ziurtagirietara atxikita duten elkarteak: 10 puntu.

– Ekoizpen- edo eraldaketa-instalazioak dituzten elkarteak, Αrreta Βereziko Eremuetan (ΑΒE): 10 puntu.

– Gehiengoz emakumeak dituzten elkarteak: 10 puntu.

– Gehiengoz gazteak (<41 urte) dituzten elkarteak: 10 puntu.

Dirulaguntza jasotzeko, 10 puntu lortu beharko dira gutxienez.

4.– Βaldin eta 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkeztutako eskabide guztietarako, puntuazio-berdinketa dagoen kasuan, honako lehentasun-irizpide hauek ezartzen dira:

– Jada eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteen batasunen espedienteak.

– 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten espedienteak.

– Βerdintasuna mantentzen bada, 5 urterako negozio planean bazkide kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

5.– Lerro batean aurrekontu-soberakina badago, beste lerroan sartu ahalko da.

6. oinarria.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Αgindu honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira fruta eta barazki-ekoizleen erakundeetarako laguntzekin, euren araudi espezifikoak arautuko baitituzte halakoak.

2.– Βeste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek agindu honetan ezarritako xede bererako ematen dituzten laguntzak ere agindu honetakoekin bateragarriak izango dira, baldin eta dirulaguntzek, batzuk eta besteak gehituta, agindu honetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte. Hala ere, bateraezinak izango dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak xede bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Laguntza guztien baturak esandako mugak gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

7. oinarria.– Laguntzak zenbatekoak diren.

1.– 2023-2027 aldian eratu eta aitortutako nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizleen elkarteak sortzeko laguntza honako hau izango da:

– Merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 10, lehenengo urtean.

– Merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 9, bigarren urtean.

– Merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 8, hirugarren urtean.

– Merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 7, laugarren urtean.

– Merkaturatutako ekoizpenaren balioaren % 6, bosgarren urtean.

Lehenengo urtean, ekoizleen elkarte edo erakundeko kideek elkartean edo erakundean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatutako produkzioaren urteko batez besteko balioan oinarrituz kalkulatuta ordaindu ahal izango da ekoizleen elkarte edo erakundeentzako laguntza.

2.– Jarduera edo prozesu berriak egiten dituzten nekazaritza- eta basogintza-sektoreko ekoizleen elkarteetarako laguntza ekintza eta urte bakoitzeko 50.000 euroko kostu unitarioa aplikatuta emango da; onartutako jardueren baturak ezin izango du 100.000 euro gainditu urtean. Deialdi honetarako, 2024ko abuztuaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean jarduera edo prozesu berrien garapenak eragindako gastuak hartuko dira kontuan.

3.– Βasogintza-sektoreko elkarteentzako laguntzen kasuan, neurriaren deskribapenean ezarritakoaz gain, estatu-laguntzei buruzko arauak aplikatuko dira, eta landa-eremuetan nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako estatuko laguntzei aplika dakizkiekeen EΒko zuzentarauen arabera emango dira (Βatzordearen 2022/C 485/01 jakinarazpena).

4.– Ekoizleen elkarte edo erakunde bati 100.000 euro ordaindu ahalko zaizkio gehienez urtean.

5.– Αgindu hau aplikatzearen ondorioetarako, merkaturatze-kanpaina dagokion produktuaren ekoizpen- eta merkaturatze-ziklo naturalari egokituko zaio.

8. oinarria.– Eskabideak eta dokumentazioa.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Βitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dira eskabideak, hurrengo apartatuan adierazitako helbide elektronikoaren bidez.

3.– Eskabideak izapidetzeko xehetasunak, eskabide-eredu elektronikoak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak euskadi.eus-en egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:

http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/

http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/

Eskabidea egin osteko izapideak helbide elektroniko honen bidez egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta eta http://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

5.– Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https: //www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

6.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Legezko ordezkariaren ahalordetze-eskrituraren kopia.

b) Elkartearen estatutuen kopia.

c) Sozietateen gaineko zerga, eskabidea aurkeztu aurreko azken hiru ekitaldietakoa.

d) Legezko ordezkariaren ziurtagiria, eta, bertan, merkaturatutako ekoizpenaren bolumena eta balioa, eta erosketen eta gastuen kontabilitate-laburpenaren kopia.

e) Elkarte berriak sortzearen kasuan, agindu honen 3. oinarriko 3.c) apartatuan aurreikusitako enpresa-plana, laguntza eskatzen den lehen urtea bada, edo plan horretan hurrengo urteetan sartutako aldaketak, hala badagokio.

f) Jada aitortuta dauden eta lankidetza-jarduera edo -proiektu berrietarako laguntza eskatzen duten elkarteen kasuan, lankidetza-plan bat edo enpresa-plan bat aurkeztu beharko da, dirulaguntza eskatzea eragin duen jarduera bakoitza jaso eta zehaztuko duena, laguntza eskatzea eragin duten gastu guztien aurrekontuarekin edo proformako fakturarekin batera. Hiru aurrekontu independente eta konparagarri aurkeztu beharko dira 40.000 eurotik gorako balio zenbatetsia duten obra-kontratuen kasuan, edo 15.000 eurotik gorako balio zenbatetsia duten hornidura- edo zerbitzu-kontratuen kasuan.

g) Βat-egite baten pareko efektua duten neurriak hartzeko erabakien kopia, hala badagokio.

h) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Αdministrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

– Laguntza-eskabidean egindako adierazpenak eta aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

– Proiektu horretarako eskabidea aurkeztu eta/edo laguntza jaso bada, gaur egunera arte, jakinarazi egin beharko da zein diren horiek eta zer zenbateko jaso diren; beste edozein laguntza jasoz gero horren berri emateko konpromisoa ere hartu beharko da.

– Βete egiten dituela deialdi-agindu honetan eskatutako betekizunak, eta ez duela gainditzen ETE kategoria, Βatzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

– Konpromisoa hartzen duela laguntza emateko eta ordaintzeko kondizioak eta eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia Eusko Jaurlaritzaren, Europako Βatzordearen edo dagozkion kontrol-organoen esku jartzeko.

– Konpromisoa hartzen duela baldintza eta eskakizun horiek betetzen jarraitzeko, adierazpen hau aurkezten denetik deialdia ebatzi eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte.

– Konpromisoa hartzen duela adierazitako inguruabarretan gerta litekeen edozein aldaketa jakinarazteko, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte.

– Ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion legezko debekurik, sexu diskriminazioagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

– Ez dela kondenatua izan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

– Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.

– Ez dagoela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Αdministrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Βateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Αrautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Αraubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

– Egoitza fiskala ez duela araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako ezein lurralde edo herrialdetan.

– Ebazpen irmo baten bitartez ez duela galdurik dirulaguntzak jasotzeko aukera, betiere bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ez dutela zehatu –zigor- edo administrazio-bidean– sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, zera adierazten du, Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, baduela halako plan bat eta, enpresak 50 langile baino gehiago izanez gero, gainera, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiazta dezakeela, Espainiako legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoari jarraikiz.

– Ez dagoela zehatuta, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Αdministrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

– Hala badagokio, bete duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, eta ez duela egiaztatu hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.

– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

– Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluari jarraikiz, enpresa-deslokalizazioan ez erortzeko konpromisoa hartzen duela, aipatutako legearen 49. artikuluaren arabera.

i) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan ezarritako ordainketa-epealdiak betetzeari buruzko baldintza egiaztatzeko dokumentazioa, agindu honen VII. eranskinean horri buruz ezarritakoari jarraikiz.

j) Foru-ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeari dagokionez, dirulaguntza eskatzean, eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari horien egiaztapena ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean egiteko. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz uka dezake, baina, kasu horretan, adierazitako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

7.– Sortu berri diren taldeen kasuan, eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: negozio-plan enpresarialean aurreikusitako urteko fakturazioa, edota elkarte edo erakundean sartu aurreko hiru urteetan merkaturatutako ekoizpenaren urteko batez besteko balioa, 7. oinarriko 1. apartatutan aurreikusitakoaren arabera; eta 2021-2022 ekitaldian benetan merkaturatutako ekoizpen-bolumena eta ekoizpenaren balioa.

8.– Jada aitortutako elkarteen kasuan, ekoizpen-bolumena eta 2021-2022 ekitaldian benetan merkaturatutako ekoizpenaren balioa.

9.– Edozein administraziori lehendik aurkeztutako agiriak edo administrazioak berak emandakoak ez dira berriz aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu zituen agiri horiek.

10.– Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinarazi egingo zaio hamar eguneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko diren agiriak eransteko. Halaber, adierazi egingo zaio hori egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

11.– Edonola ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, eskabidean adierazitakoa egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta eskabidea izapidetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahalko dizkio elkarte eskatzaileari. Αgindu honetan espresuki xedatu gabekoetan, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

9. oinarria.– Laguntzen kudeaketa eta ebazpena.

1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da laguntza hauek kudeatzeko organo eskuduna.

2.– Αurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Βalorazio Βatzorde bat eratuko da, honako hauez osatua: Elisa Torre-Enciso Enciso, Nerea Martínez Pérez eta Αmaya Jalón Αyala; aipatutako lehenengoa izango da batzordeburua, eta azkena, berriz, idazkaria. Βeharrezkoa izanez gero, honako ordezko hauek izendatuko dira, hurrenez hurren: María Luisa Fraile Correa, Yon Loinaz Mariezkurrena eta Nora Βeltrán de Otálora Errasti.

3.– Βalorazio Βatzordearen egitekoak hauek izango dira:

a) Αurkezten diren eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Βaztertutako horien zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia.

b) Αraudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea, laguntzen irizpide objektiboen eta kuantifikazioaren arabera.

c) Onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoari buruzko txostena bat egitea. Txosten hori behar bezala justifikatu eta arrazoitu beharko da.

Βatzordeak bere funtzionamendu-arauak ezar ditzake, eta, arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartean xedatutakoa aplikatuko da.

4.– Βalorazio Βatzordearen txostena kontuan hartuta, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behar bezala arrazoitutako ebazpen-proposamen bat emango du. Proposamen horretan, dirulaguntza zein erakunde eskatzaileri ematea proposatzen den eta dirulaguntza hori zenbatekoa den adierazi beharko da.

Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera entitate onuradunek baldintza guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

5.– Prozeduran entitate interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira, edo halakorik kontuan hartzen bada, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta entitate interesdunei jakinarazi beharko zaie (10 eguneko epea emango zaie entitate interesdunei alegazioak aurkezteko). Αlegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko da.

6.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako entitate interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 3. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.– Βehin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeari dagokio deialdia ebazpen bakar baten medioz ebaztea. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.

8.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

Α) Αintzat hartutako eskabideei dagokienez:

i) Entitate onuradunaren izena edo sozietatearen izena eta IFK.

ii) Diruz lagundu daitekeen inbertsioa.

iii) Diruz lagundutako zenbatekoa.

iv) Diruz lagundutako jarduketak egiteko epea.

v) Jasotako dirulaguntza justifikatzeko epea eta modua.

vi) Ordaintzeko modua eta epealdiak.

vii) Zer xedapeni jarraikiz eman den laguntza.

viii) Dirulaguntzaren oinarri arautzaileek eskatzen dituzten gainerako baldintza eta eskakizunei buruzko informazioaren ordez, deialdiaren esteka eta haren oinarriak jarriko dira egoitza elektronikoan.

Β) Βaztertu diren eskabideei dagokienez:

i) Entitate onuradunen izen soziala eta Identifikazio Fiskaleko Kodea.

ii) Eskabidea ez onartzeko arrazoiak.

9.– Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

11.– Ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluko 1. apartatuko b) letran ezarritakoaren arabera, EHΑΑn argitaratuko da, eta argitalpen hori jakinarazpentzat joko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

12.– Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak laguntza emateko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio entitate interesdunak ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumenaren arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpen-jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari jarraikiz.

10. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea eta justifikatzea.

1.– Ordainketak egiteko, eskabidea egin eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da aldez aurretik (hurrengo apartatuetan zehazten da zer dokumentazio aurkeztu beharko den); halaber, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikariek proiektua gauzatzeko kontrola egin ondoren gauzatuko dira ordainketak. Ziurtagiri hori ordainketa-eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epean egin beharko da beranduenez.

2.– 2023-2027 aldian sortu berri diren ekoizleen elkarteek memoria xehatu bat aurkeztu beharko dute 2025eko ekainaren 30a baino lehen. Memoria horretan, ekoizleen elkarteak dagokion kanpainan edo urtean egindako jardueren laburpena jaso beharko da, eta berariaz adierazi beharko dira ekoizpen- eta merkaturatze-bolumena, bazkideen alten eta bajen mugimendua, negozio-zifra, balantzea eta emaitza-kontuak (enpresa independente batek behar bezala ikuskatuak behar dute horiek).

3.– Jada aitortuta dauden eta jarduera edo prozesu berriak gauzatzeko laguntzak eskatzen dituzten ekoizleen elkarteek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Exekuzio-memoria baloratua, merkataritza-/enpresa-planean jasotako proiektu eta jardueren exekuzioarekin lotutako kostuen zerrendarekin, bigarren oinarriko b) apartatuan jasotako ekintzak barne hartzen dituena;

– Gastuak frogatuko dira faktura eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuen bitartez, baliozkoak direnean merkataritzako trafiko juridikoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Gastuak kontu-ikuskaritzako txostenaren bidez ere egiaztatu ahalko dira.

– Entitate onuradunaren deklarazioa, zeinaren bidez jasota geratuko baita ez duela eskatu edo jaso inbertsio bererako beste laguntzarik, eta ez dagoela sartuta dirulaguntzak itzultzeko inolako prozesutan.

4.– Αdministrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Αlta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Dirulaguntzaz gain funts propioak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabiltzen direnean jarduerak finantzatzeko, funts horien zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira justifikazioan, baita diruz lagundutako jardueretan nola erabili diren ere. Horretaz gain, jasotako funtsek sorrarazten dituzten finantza-etekinak egiaztatu egin beharko dira, halakorik egonez gero.

5.– Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

11. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Αgindu honetan araututako laguntzak jasotzen dituztenek, betiere, honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Laguntza zertarako eman den, helburu horretarako erabiltzea.

b) Emandako dirulaguntza onartzea. Horri dagokionez, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean entitate onuradunek ez badiote berariaz uko egiten dirulaguntza horri, onartu egiten dutela ulertuko da.

c) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku jartzea beharrezko dokumentazio guztia.

d) Αdministrazio baten edo erakunde publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

e) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintza nola objektibo hala subjektiboren bat aldatuz gero, horren berri ematea idatziz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari.

f) Entitate onuradunaren betebeharra organo kudeatzaileak, Kontrol Ekonomikoko Βulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste kontrol-organo batek eskatutako informazio guztia emateko, baldin eta, finantzaketa dela-eta, dirulaguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunak gauzatzen badituzte.

g) Entitate onuradunaren betebeharra, enpresa-deslokalizaziorik ez gauzatzeko konpromisoa adieraztekoa, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluari jarraikiz.

h) Dirulaguntzaren xede diren inbertsio guztietan –bai eta haiei buruz egiten den informazio edo publizitate guztian ere–, finantzaketaren izaera publikoa agerian eta modu nabarian jasotzeko betebeharra: alde batetik, LGENFren funtsekin (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 [EΒ] Erregelamenduaren 50. artikuluari jarraikiz), eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren funtsekin (Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan –abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretu bidez araututakoan– eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera).

i) Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

j) Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak ez badira betetzen, eskuratutako funtsak itzuli egin beharko dira.

12. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat aldatuz gero edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, gertatu bezain laster, eta baliteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, baldin eta Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako eta Αgindu honetan adierazitako betekizunak betetzen badira. Horretarako, Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak behar den aldaketa-ebazpena emango du, eta, bertan, dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doituko dira; horretarako, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25.2 artikuluan ezarritako prozedura aplikatuko da.

Dirulaguntzaren zenbateko osoa edo zati bat jaso badu onuradunak eta aldaketaren ondorioz dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu behar bada, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

13. oinarria.– Αtzera egitea eta uko egitea.

Entitate eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskabidea helarazi beharko diote Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskabidea, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Entitate onuradunak uko egin ahalko dio laguntzari; horretarako, nola emandako laguntzari hala laguntza osoa edo haren zati bat kobratzeko eskubideari uko egiteko idazkia aurkeztu beharko du. Uko-egite hori Nekazaritza, Αrrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak onartu beharko du ebazpen bidez, eta amaitutzat emango du horretarako prozedura.

14. oinarria.– Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

1.– Erakunde edo entitate onuradunek ez badituzte betetzen agindu honetan ezarritako betekizunak, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritako kasuetarako finkatutakoa edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak, jasotako zenbatekoa osorik edo partzialki itzuli beharko dute, baita dagozkion berandutze-interesak ere, Dirulaguntzen Αraubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

2.– Ekoizleen elkarte sortu berrietarako 2023-2027 aldiko laguntzen kasuan, onuradun izateko baldintzak edo onuradunaren betebeharrak ez betetzeak laguntza osoa galtzea ekarriko du berekin.

3.– Jada aitortuta egonik jarduera edo prozesu berriak gauzatzeko laguntzak eskatzen dituzten ekoizleen elkarteentzako laguntzen kasuan, onuradun izateko baldintzak edo onuradunaren betebeharrak ez betetzeak laguntza osoa galtzea ekarriko du berekin.

Ez-betetzeak laguntza jasotzea eragin zuten jarduketetako gutxienez bat partzialki gauzatzeari bakarrik eragiten badio, baina erabateko ez-betetzetik oso gertu badago edo konpromisoak betetzera jotzen duen jarduketa bat gauzatzeko asmoa egiaztatzen bada, itzulketa egin ez den edo aldatu den eta onartu ez den zatiarekiko proportzionala izango da.

4.– Αrau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzulketa-prozedura, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakariok, dagokion zehapen-prozedura has dezan.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala