Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
841

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita kontsumo arloko CCAA 253/13, 183/2014,184/2014, Kontsumobideko zuzendariarena.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (30/1992 Legea, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Haren arabera, jakinarazten da 2016-01-25ean errekerimendua helarazi zitzaion Sini Exclusivas, S.L.ri, ohartarazitako produktu hauen balizko merkaturatzeari buruz argibideak izateko:

– CCAA 253/2013: 1500240 faktura, 2015-02-23koa, produktuaren kodea: 00006, barra-kodea: 8427496000062 – Egokigailu zuzena.

– CCAA 183/2014: 1500240 faktura, 2015-02-23koa, produktuaren kodea: 00271, barra-kodea: 8427496002714 – Egokigailu hirukoitz beltza.

– CCAA 184/2014: 1401488 faktura, 2014-10-27koA, produktuaren kodea: 00270, barra-kodea: 8427496002707 – Egokigailu hirukoitza.

Legezko ohartarazpenak:

15 eguneko epea du errekerimendua ikusteko, egoki iritzitako alegazioak, agiriak edo informazioak formulatu eta aurkezteko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Gasteizen duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Santiago kalea 11).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala