Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
838

IRAGARKIA, zeinaren bidez bidegabeko ordainketen erreklamazioei buruzko 2016ko urtarrilaren 14ko ofizioa jakinarazten baita.

Saiatu arren, ofizioa jakinarazi ezin izan zaionez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatzen denari jarraikiz, zeina Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 30/1992 Legeak aldatu baitu.

Hau guztia argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunak jakinarazpentzat har dezan, honako ohartarazpenarekin batera:

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun balioduneko epea duzu erreklamatzen zaizun diru-kopurua ordaintzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean dauden kontuetako batean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala