Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
836

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS-ko tuneletan argiztapenerako kableen lapurretaren kontrako sistema hornidurari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Argiztapenerako kableen lapurretaren kontrako sistema ETS-ko tuneletan.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko urriaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 197. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hamar mila euro (110.000), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 20a.

b) Esleipenduna: Ingeniería de Sistemas y Telemando, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita zazpi mila bostehun eta hogeita zortzi euro hogeita lau zentimo (87.528,24), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: bi (2) hilabete.

Bilbao, 2016ko otsailaren 12a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala