Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
828

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 16koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2015eko ekainaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, 2015eko ekainaren 10eko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaizkien argitara ematea. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.

Garraio Plangintzaren zuzendaria,

MARCO BORONAT ELIZALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala