Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
824

ERABAKIA, 2016ko otsailaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, zeinen bidez onartzen baita administrazio modernizazioaren arloan batzorde batzuen eguneratze eta berregituratzeko arautegia.

Lehenengoa.– Administrazio modernizazioaren arloan batzorde batzuen eguneratze eta berregituratzeko arautegia 2015eko abenduaren 17an aurkeztu zen Gobernu Kontseiluan, eta epea ireki zen zuzenketak aurkezteko; guztia bat etorrita UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegian zehaztutakoaren babesean (2009ko maiatzaren 26ko EHAA).

Bigarrena.– Aipatutako arautegiko 20. artikuluan eta hurrengoetan jasotako prozedurari jarraituz, Administrazio modernizazioaren arloan batzorde batzuen eguneratze eta berregituratzeko arautegiari aurkeztutako zuzenketen alde agertu da Estatutuak eta Arautegiak Garatzeko Batzordea, eta azken testua Gobernu Kontseilu honetara onartzeko aurkeztutakoa da.

Horregatik guztiagatik, kontuan hartuta legezko oinarrietan adierazitako arrazoiak, eta idazkari nagusiak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Administrazio modernizazioaren arloan batzorde batzuen eguneratze eta berregituratzeko arautegia, honi erantsitakoa.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Leioa, 2016ko otsailaren 4a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

BATZORDE BATZUEN EGUNERATZE ETA BERREGITURATZEKO, ADMINISTRAZIO MODERNIZAZIOAREN ARLOAN
ZIOEN AZALPENA

UPV/EHUren 2012-2017 plan estrategikoak dio gobernantza eta gestioari buruzko IV. ardatz estrategikoan, UPV/EHUk erakunde egitura bat izan behar duela bere helburuak lortzen laguntzeko. Honetarako, zenbait ekintza espezifiko zehazten ditu, besteak beste, informazio eta komunikazio teknologien erabilera sustatuko lukeen administrazio elektronikorako planaren garapena, unibertsitatearen gestiorako prozesuak hobetzeko gai eta datuen segurtasun eta babeserako indarreko arautegira moldatua; prozesukako gestioaren sistema baten ezarpena, unibertsitateko antolakuntza unitate guztietan eta zerbitzuen karten berariazko eredua inplementatzea.

Administrazioaren berrikuntza eta modernizazioaren zerbitzua abian jarri berria delarik, berrantolatu behar dira egun aipatutako ardatz honen garapenean parte hartu zein harekin erlazionatutako kide anitzeko organoak eta egitura egokiagoa ezarri plan estrategikoan ezarritakoa aintza hartuz eta, planean aurreikusitako eginkizunak aipatutako ardatz estrategikoan ezarritakoaren arabera beteko direla bermatuz.

TESTU ARTIKULATUA

1. artikulua.– Helburua.

Honako arautegi honen helburua da lehenagoko arautegi eta akordioetan administrazioaren modernizazioaren arloan ezarritako batzorde batzuen eguneratu eta berregituratzea, besteak beste, unibertsitatearen administrazio elektronikoa eta zerbitzuen erabilera elektronikoa, sinadura elektronikoa, administrazio eta dokumentuen gestioa, datuen babesa, gardentasun eta elkarreragingarritasuna, informazioaren segurtasuna eta dokumentuen artxiboa hartzen dituena.

2. artikulua.– Egitura.

1.– Pertsona bakarreko bestelako organo edo instantzien eskumen eta eginkizunak ezertan ukitu barik, administrazio modernizatzeko egitura bilduak hiru mailatan zehazten da.

2.– Egituron arteko eta gainerako organo eta enplegatuekiko izan beharreko koordinazio eta eraginkortasuna lortu ahal izateko, bertako kideek maila batean baino gehiagotan hartuko dute parte, bai eta unibertsitateko bestelako pertsonalak ere, baldin eta bere eginkizunak arlo honetan garatzen badituzte.

3.– Honako hauek dira antolakuntza bildua egituratzen duten mailak:

– Administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoa.

– Administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa.

– Batzordeak, aldi baterako zein iraunkor.

3. artikulua.– Administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoa.

1.– Administrazio modernizatzeko batzorde estrategikoak UPV/EHUk arlo honetan izango duen estrategia garatzeko ardura.

2.– Honako kide hauek izango ditu:

– Idazkari nagusia, bertako buru.

– Unibertsitateko gerentea.

– Kalitatearen ardura duen arloko errektoreordea.

– Errektorearen gobernu taldeko bi kide, berorrek izendatuta.

Batzordeko idazkaria batzordeak egingo duen lehenengo bileran izendatuko da.

3.– Eginkizunak:

– Aholkuak eman UPV/EHUren gobernu kontseiluari eta errektoreari, administrazio berrikuntza eta modernizazioaren arloan, UPV/EHUk bere jarduera guztietan eskainitako administrazio zerbitzuen hobe beharrez, hauen izaera edozein delarik (fisikoa zein elektronikoa), aplika litezkeen alderdi guztiak modu integralean harturik.

– Bermatu administrazio modernizazioari loturiko plan estrategikoaren ildoak betetzen direla.

– Proposatu gobernu kontseiluari administrazioa modernizatzeko planak, onets ditzan.

– Proposatu gobernu kontseiluari, administrazio elektronikorako plan estrategikoa, onets dezan.

– Lehenetsi administrazioaren modernizazioaren arloan izan beharreko jardun ildoak, arreta berezia eskainiz prozedura elektronikoak sortzeko arloari.

– Sustatu IKTen erabilera unibertsitate administrazioa hobetu eta modernizatzeko eta areagotu hiritarren eta unibertsitateko kideen eskubide eta bermeekiko errespetua.

– Balioetsi urtero modernizatzeko neurriak eta jarri jakinaren gainean gobernu kontseilua ekintzen memoria eta jarduera planaren inguruan.

4.– Administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoak, gutxien dela, birritan egin ditu bilerak urtean.

4. artikulua.– Administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa.

1.– Administrazio modernizatzeko batzorde exekutiboak arlo honetan garatu beharreko ekintzak zuzentzeko ardura, bai eta ekintzok gainbegiratzeko ere.

2.– Honako kide hauek izango ditu:

– Idazkari nagusia, bertako buru.

– Idazkaritza nagusiko koordinaziorako arduraduna.

– Idazkaritza nagusiko berrikuntza eta modernizaziorako arduraduna.

– IKTen gerenteordea.

– Informazioaren segurtasuneko arduraduna.

– Arautegi eta prozesuen arloko aholkularia.

– Kalitate zerbitzuko zuzendaria.

Batzordeko idazkari gisa arituko da idazkaritza nagusiko burua izango da, ahotsaz baina botorik gabe.

3.– Eginkizunak:

– Garatu administrazioa modernizatzeko planak, administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoak ezarritako irizpide eta lehentasunei begiratuta.

– Eraman gobernu kontseiluari bere arloan ezarri beharreko arautegia eta proiektuak, onar ditzan.

– Planteatu bestelako unibertsitate, erakunde eta enpresekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmen eta akordioak.

– Bermatu legeak ezarritako eskakizun guztiak bete daitezela, administrazio elektronikoari eta unibertsitate zerbitzuen erabilerari, sinadura elektronikoari, administrazio eta dokumentuen gestioari, datuen babesari, gardentasun eta elkarreragingarritasunari, informazioaren segurtasunari eta dokumentuen artxiboari loturiko arlo guztietan.

– Erabaki UPV/EHUk aipatu arlootan burututako jarduerak hobetu eta modernizatzeko beharko liratekeen ekintzen linea espezifikoak.

– Jarraipena egin, administrazioa modernizatzeko eta administrazio elektronikorako planetan ezarritako ekintzei, leudekeen desbideraketak zuzentzeko hartu beharreko neurriak hartuz.

– Sortu, aldi baterako taldeak edo, hala beharko balitz, batzordeak, batzorde iraunkor hauez gain, beharreko iritziko balie.

– Proposatu idazkari nagusiari aldi baterako sortuko lituzkeen lan talde edo batzordeetako kideen izendapena.

– Koordinatu talde eta batzordeen lana, horietako bakoitzaren eta guztien baterako jarduera ahal denik eta hobe izan dadin.

– Berrikusi eta probatu, aipatutako eremuetan zehaztuko liratekeen prozesu eta eragiketa prozedurak.

– Gainbegiratu UPV/EHUren zerbitzuen kartaren bilakaera, administrazio elektronikoaren eta definitutako prozesu eta prozeduren garapenarekiko koherentziaz moldatuko bada.

– Integratu modernizazio planetan zeresanik duten arloen zerbitzuen kartak.

– Diktaminatu UPV/EHUren dokumentazioaren sailkapenaren inguruan, bai eta berori artxibatze eta bizitza zikloaren inguruan ere.

– Bermatu administrazioaren modernizazioari loturiko arlo guztietan ezarritako jarraibideak betetzen direla.

– Aztertu, administrazioa modernizatzeko planaren ezarpenean sortzen doazen problematika eta gorabehera esanguratsuenak, hobekuntzak proposatuko badira.

– Sustatu unibertsitate administrazioaren etengabeko hobekuntza, berori hobetzeko burutu beharreko ekintza espezifikoa definituz, kasuan kasuko adierazleei jarraipena eginez.

– Interpretatu eta ebatzi bere jardun arloan sor litezkeen gatazkak, barne bere arloko organo eta/edo pertsonalaren funtzioak burutzearen ondorioz sortutakoak.

– Jakinaren gainean jarri organo eskudunak, indarreko politika eta arautegian arau hausteak eta eskatu, hala balegokio, hartu beharreko neurriak har ditzan.

– Zabaldu bere arloko eremuari loturiko alderdi guztiak eta eman unibertsitateko kideei honi loturiko jakintzaren berri.

– Gobernu organoek emanen lizkiokeen beste edozein eginkizun eta, bere arloan, bestelako organoei esleituta ez direnak, bai eta, behar denean, arautegi honek ezabatutako batzordeenak ere, arauotan jasotzen ez diren beste maila batzuei esleituta ez badaude.

4.– Batzordea batzordeburuak dei egin bestetan bilduko da.

Batzordeko kideez gain, bileretan parte ahal izango dute batzordeburuak gonbidatu gisa dei egingo lituzketen pertsonek.

5. artikulua.– Batzordeak.

1.– Lau batzorde iraunkor eratuko dira, ondoko artikuluetan aurreikusitako osaera eta funtzioekin. Hona batzordeak:

– Zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasunaren batzordea.

– Administrazio Prozeduren batzordea.

– Dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordea.

– Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordea.

2.– Batzordekideen izendapena idazkari nagusiak egingo ditu eta idazkariak ere izendatuko ditu. Osaera idazkari nagusiak aldatu ahal izango du.

3.– Bileretan parte hartzea besterenganaezina izango da, batzordeburuak dei egindako gonbidatuak bertan daitezkeelarik.

6. artikulua.– Zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordea.

1.– Honako hau da UPV/EHUren zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordearen osaera:

– IKTen gerenteordea izango da batzordeburua UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta UPV/EHUren bitarte elektronikoen arduradun gisa.

– Administrazio elektronikoko teknikari bat.

– IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.

– Akademi antolaketaren zerbitzuari dagokion kide bat, arloan eskumena duen errektoreordeak proposatuta.

– Gestioa hobetzeko teknikari bat.

2.– Eginkizunak.

Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren zerbitzu elektroniko eta elkarreragingarritasun batzordeak:

– Administrazioa modernizatzeko planak artikulatu eta burutu, zerbitzu elektronikoen ezarpen eta zehaztapenari dagokienean eta kanpo eta barruko elkarreragingarritasunari dagokionean.

– Bermatu zerbitzu elektronikoen ezarpen eta zehaztapenari eta beroriek inplementatzen dituzten aplikazioen elkarreragingarritasunari loturiko ekintzetan gertatutako desbideraketak behar bezala identifikatu eta zuzen daitezela.

– Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazio modernizatzeko batzorde exekutiboa zerbitzu elektroniko elkarreragileen ezarpen eta zehaztapenaren inguruan burututako ekintzen emaitzei buruz.

– Egokitu UPV/EHUren zerbitzuen karta, ezarritako modernizazio planen arabera.

– Bultzatu, oro har, UPV/EHUren zerbitzu elektronikoen eta, zehazkiago, egoitza elektronikoaren erabilera.

– Zaindu garatutako zerbitzu elektronikoak zeharo erabilgarri eta elkarreragingarri izan daitezela, indarrean diren estandar eta arauekin bat etorrita.

– Ezarri UPV/EHUren sinadura eta ziurtagiri elektronikoen politikak bete behar dituen gutxieneko baldintzak, legezko betebeharren ikuspuntutik eta segurtasun eta elkarreragingarritasunean aplikatu beharreko alderdi teknikoen arloan.

– UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.

7. artikulua.– Administrazio Prozeduren Batzordea.

1.– Honako hau da UPV/EHUko Administrazio Prozeduren Batzordearen osaera:

– Administrazioaren berrikuntza eta modernizazioaren arduraduna izango da batzordeburua, administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta UPV/EHUko administrazio prozedurak automatizatzeko arduraduna izanik.

– Gestioa hobetzeko teknikari bat.

– Tekniko letratuen burua.

– IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.

– Kalitatearen zerbitzuari dagokion kide bat, arloan eskumena duen errektoreordeak proposatuta.

2.– Eginkizunak:

Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren administrazio prozeduren batzordeak:

– Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, administrazio prozedurak hobetu eta automatizatzeko ekintzei loturik.

– Bermatu administrazio prozeduren hobekuntza eta automatizazioari loturiko ekintzetan sor litezkeen desbideraketak identifikatu eta zuzen daitezela.

– Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa administrazio prozeduren hobekuntza eta automatizazioaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.

– Moldatu UPV/EHUren administrazio prozeduren katalogoa, ezarritako modernizazio planekin bat eginez.

– Garatu, UPV/EHUk sortutako serie eta mota dokumentalak abiapuntu hartuta, administrazio informazioaren katalogoa.

– Garatu zehaztuko liratekeen prozesu eta prozedura eragileak, bai eta leudekeen beste sistema edo aplikazioekiko integrazioa ere.

– UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.

8. artikulua.– Dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordea.

1.– Dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordeak honako osaera hau izango du:

– Idazkaritza nagusiko koordinazio arduraduna izango da batzordeburua, administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta idazkaritza nagusiko arduradun gisa.

– Administrazioaren Berrikuntza eta Modernizazioaren Zerbitzuko burua.

– Artxibo nagusiko teknikari bat.

– Administrazio elektronikoko teknikari bat.

– IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.

2.– UPV/EHUren dokumentuen gestio, gardentasun eta artxiboaren batzordeak honako eginkizun eta eskumen hauek izango ditu:

– Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, gestioaren, dokumentu artxiboaren eta gardentasunaren hobekuntzari loturik.

– Bermatu gestioaren eta dokumentu artxiboaren hobekuntzari loturiko ekintzetan sor litezkeen desbideraketak identifikatu eta zuzen daitezela.

– Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa gestioaren eta dokumentu artxiboaren hobekuntzaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.

– Identifikatu UPV/EHUk sortutako serie eta mota dokumentalak.

– Zehaztu, sortutako serie eta mota dokumental bakoitzaren bizi zikloa, UPV/EHUren dokumentuen sailkapen koadroa eta kontserbazio egutegia garatuz.

– Koordinatu Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Balioespen, Hautapen eta Sarbide Batzordearekin, edo hura ordezkatuko duen organoarekin, UPV/EHUrenak diren eta Euskadiko Dokumentu Ondarea osatzen duten dokumentuen eta horiek ebaluatzeko, gordetzeko eta eskuratzeko arauen inguruko gaietan.

– Proposatu unibertsitatearen publizitate aktibo eta informaziorako eta serie eta mota dokumental bakoitza erabili eta tratatzeko prozeduretarako jarraibideak.

– UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.

9. artikulua.– Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordea.

1.– UPV/EHUren Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordeak honako osaera hau izango du:

– Informazio segurtasuneko arduraduna izango da batzordeburua UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bidez eta UPV/EHUren segurtasunaren arduradun gisa.

– Idazkaritza Nagusiaren burua.

– IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.

– Segurtasunaren arduraduna (DBLO).

– Idazkaritza Nagusiko teknikari bat.

2.– Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren Informazioaren Segurtasun eta DBLOren batzordeak:

– Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, UPV/EHUren informazio segurtasunaren hobekuntzaren inguruan.

– Bermatu informazio segurtasunaren, oro har, eta, zehazkiago, datu pertsonalen arlo ekintzetan sor litezkeen desbideraketak behar bezala identifikatu eta zuzen daitezela.

– Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa informazio segurtasunaren hobekuntzaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.

– Bermatu informazio segurtasunaren arloan indarren legokeen legeria bete dadila eta, zehazkiago, datuak babesteko lege organikoa eta segurtasunerako eskema nazionala behar bezalako bete daitezen.

– Laboratu, informazio segurtasunaren arloan diren politikak eta arautegiak garatzeko hartu beharreko segurtasun prozedura eta jarraibide teknikoak.

– Jarraipena egin ezarritako segurtasun neurrien betetze mailari orokorrean eta, espezifikoki, UPV/EHUren datuen babeserako arautegia, atzemandako arau hausteak administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboari jakinaraziz.

– Jarraipena egin, datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatzeko eskaerei, bai eta egin litezkeen balorazioen inpugnazioei eta adostasun baliogabetzeei ere.

– Gainbegiratu segurtasun gorabeheren gestioa, horiek erregistratu, ebatzi eta balioets daitezela bermatuz.

– UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Baliogabeturik geratzen dira:

– Administrazio elektronikoaren batzordea.

– Dokumentuen artxibo edo balioetsi eta garbitzeko batzordea.

– Informazio segurtasunaren batzordea.

– Datuen babeserako batzordea.

– Segurtasun informatiko eta gestio dokumentalaren batzordea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Honako arautegi hau EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.


Azterketa dokumentala