Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZALDIBARKO UDALA
756

IRAGARKIA, Zaldibarko Zarataren Mapa hasiera batez onartzeko dena.

Udalbatzarrak, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen: AAC Acústica Aplicada SL enpresak idatzitako Zaldibarko Zarataren Mapa hasiera batez onartzea.

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epea daukate norbanakoek zein pertsona juridikoek dokumentazioa eta prozedura aztertzeko eta egoki irizten dieten alegazioak aurkezteko.

Dokumentazioa interesdunen esku dago Zaldibarko udal-bulegoetan, jendaurreko ordutegian, aztertzeko moduan. Jendaurreko informazio-aldi horretan Zarataren Mapa Udalaren web-orrian (www.zaldibar.eus) egongo da ikusgai.

Zaldibar, 2016ko otsailaren 3a.

Alkatea,

ARANTZA BAIGORRI BELAZA.


Azterketa dokumentala