Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
751

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 5koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendeaurrean jartzen da honako linea honetarako zortasun-zerrenda handitzeko proiektua: Barakaldo, Bilbao, Alonsotegi eta Güeñes udalerrietan, 13,2kV-ko «Zubileta-Alonsotegi 3 Ztoa».

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa (2013-12-11ko BOE), eta, hala badagokio, otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa (1998-02-27ko EHAA), jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

ERREF: L-8287 GHC/MBA.

ESP: AT-H-2016-5.

– Kokalekua: Barakaldo, Bilbao, Alonsotegi eta Güeñes udalerrietan.

– Aurrekontua: 18.800,00 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

JARDUERAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, nondik linea igaroko baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, 6.183 metroko luzeran. Eragindako zatiak honela identifikatuko dira:

(Ikus .PDF)

Eskatzen da herri-onurako izatearen gaineko adierazpena.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak eragindako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jenerala kalea 23, 5. solairua, Bilbo), edo dagokion udalena. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda.

Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia- dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2016ko otsailaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala