Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
745

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 576/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 576/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Belurra Promociones y Construcciones SL.

Abokatua: Juan Medina Millan.

Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lerchundi.

Demandatua: Construbrik SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-01-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Arrizabalaga prokuradoreak Belurra Promociones y Construcciones SLren izenean eta ordez jarritako demanda, Construbrik SLren aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 30.593,10 euro ordaintzera, egin dizkion konponketengatik, gehi interpelazio judiziala egin zenetik, 2014ko uztailaren 28tik, sortutako legezko interesak. Alderdietako bakoitzak ordainduko ditu bere kostuak, eta kostu komunak erdibana ordainduko dituzte.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1845 0000 04 0576 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Construbrik SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko urtarrilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala