Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
742

EBAZPENA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren emakidadun enpresen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

2016ko urtarrilaren 22an, Regcon erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorriz Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 19/2013 Dekretuaren 11.1.i artikuluarekin (2013-04-24ko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).

Bigarrena.– Garbialdi, S.A.L., Limpieza y Mantenimiento Impacto, S.L., Ferrovial Servicios, S.A. enpresen ordezkariek zein UGT, CCOO eta LAB sindikatuen ordezkariek sinatu dute akordioa Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin bat etorriz.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

J. JAVIER ALONSO SANTOSEK, OSAKIDETZAKO GARBIKETA ZERBITZUAREN ENPRESA EMAKIDADUNENTZAKO SEKTOREKO HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAK EMANDAKO BAIMENARI JARRAIKIZ,

Zera adierazten du: Batzorde hori gaur, asteazkena, 2015eko apirilaren 15a, bildu dela eta, besteak beste, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuaren Hitzarmen kolektiboko Batzorde Paritarioak eskatutako gai hori jorratu dutela eta saioko aktan jasotako moduan ebatzi dutela.

Planteatutako gaia: ordainsaririk gabeko norbere kontuetarako baimen-egunetan Gizarte Segurantzarekiko kotizazioarekin lotuta, Hitzarmenaren 46.2 artikuluan ageri den «retribución» terminoari buruzko esanahia galdetu diote Batzordeari.

Batzordearen ebazpena: batzordeak aho batez hurrengo interpretazio-akordioa lortu du:

Hitzarmenaren 46.2 artikuluan ageri den «retribución» adierazpena Langileen Estatutuko 26.1 artikuluan ageri den soldata hitzaren baliokidea da eta ez ditu barne hartzen Gizarte Segurantzarekiko kotizazioak. Hala ere, legeak xedatutakoari jarraikiz, ordainsaririk gabeko norbere kontuetarako baimen-egunetan ere eutsi egin behar zaie.

Hori guztia ziurtatzen dizuet, dagozkion ondorioak izan ditzan, 2016ko urtarrilaren 11n.

Lan Harremanen Kontseiluko koordinatzaile juridikoa,

J. Javier Alonso Santos.


Azterketa dokumentala