Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
740

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 17koa, Industriako sailburuordearena, 2016ko ekitaldirako Nazioartekotze Bekak emateko deialdia argitara ematen duena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak BEINT Nazioartekotze Beken Programa arautzen du.

Agindu arautzaile horren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2016ko ekitaldirako bekadunen hautaketarako deialdia egin behar da, horretarako beharrezko diren arauak emanez.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da BEINT Nazioartekotze Beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduan aurreikusitako beken deialdia egitea 2016ko ekitaldirako.

Bigarrena.– Deitutako bekak.

Gehienez ere, 100 Nazioartekotze Beka emango dira 2016an.

100 onuradunek egingo dute 1. faseko prestakuntza teorikoa, eta, fase hori bertan ezarritako baldintzak betez amaitzen duten hautagaien artetik, gehienez 100 pertsona ahalko dira hautatu A eta B modalitateekin jarraitzeko, honela banatuta: 80 beka gehienez A modalitatean, eta 20 gehienez B modalitatean.

1. faserako, 10 ordezko hautatuko dira, gehienez, ikastaroaren lehen bi asteetan gerta daitezkeen uko egiteak edota beste edozein gertaerak eragindako hutsuneak bete ahal izateko, Nazioartekotze Zuzendaritzak hala irizten badio.

Hirugarrena.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdiko bekak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera, honako diru-kopuruak erabiliko dira:

1.– 1. faserako, gehienez ere, 150.000 euro baliatuko dira 2016 ekitaldian.

2.– A eta B modalitateetarako –biak batera–, hiru milioi, hirurehun eta berrogeita zazpi mila, zazpiehun eta hamasei euro erabiliko dira (3.347.716 euro); kopuru hori, zehazki, honela banatuko da:

● 2016ko ekitaldia: 1.422.716 euro

● 2017ko ekitaldia: 1.250.000 euro

● 2018ko ekitaldia: 675.000 euro

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko baldintzak, tokia eta epea.

1.– Eskatzaileek, Nazioartekotze Beken Programa arautzen duen Aginduan ezarritako bekak lortu ahal izateko, agindu horren 3. artikuluan xedatutako baldintzak bete behar dituzte.

2.– Programa horretan parte hartuko duten hautagaiek eskabideak betetzean eta aurkeztean, Nazioartekotze Beken Programa arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoa beteko dute, bai eta eskatutako dokumentu osagarriak aurkeztean ere. Eskabideak bitarteko telematikoen bidez aurkeztuko dira, eta www.euskadi.net/industria webgunea baliatuko da eskaera-eredua lortzeko eta Administrazioan aurkezteko.

3.– 8.4. artikuluan eskatutako dokumentuek –3. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzekoek– deialdiaren epea amaitu baino lehenagoko data izan beharko dute.

4.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2016ko martxoaren 21eko 12:00etan amaituko da.

Bosgarrena.– Hautaketa-prozesuan balioetsiko diren merezimenduen eta gaitasunaren haztapena.

(Ikus .PDF)

Seigarrena.– Faseen iraupena.

a) 1. fasea.– Prestakuntza teoriko espezializatua, EHUn: 3-4 hilabete.

b) 2. fasea.– Prestakuntza praktikoa, nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko erakundeetan eta eskualde- edo sektore-garapenerako beste erakunde batzuetan: 10 eta 12 hilabete bitarteko iraupena.

c) 3. fasea.– Praktika profesionala enpresan: 8 eta 10 hilabete bitarteko iraupena.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala