Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
739

6/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa eratu zuen Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Administrazioen arteko Hitzarmena berriztatzeko akordioa. (I. eranskinean jasotzen da).

– Amurrioko Udalarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena, EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, hain zuzen ere horien bidez ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten egiaztatzeko. (II. eranskinean jasotzen da).

– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko. (III. eranskinean jasotzen da).

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gizakia Fundazio Zibilaren arteko Lankidetza Hitzarmena, «Anden 1» Bilbon adikzioak artatzeko zentro soziosanitarioa mantentzeko. (IV. eranskinean jasotzen da).

– «Sustraia» telebista-saioa ekoizteko Euskal Autonomia-Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin eta Euskal Irrati Telebistarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena 2016 urterako luzatzeko protokoloa. (V. eranskinean jasotzen da).

– Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin izenpetutako kolaborazio-oinarriak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta hizkuntza-eskola ofizialetako ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileak emateko 2015-2016 ikasturterako. (VI. eranskinean jasotzen da).

– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena, 2013-2016 aldirako Euskadiko Bake eta Bizikidetza Planaren jardueralerro espezifikoak partekatu, diseinatu eta garatzeko, gazteriaren eta hezkuntza ez-formalaren esparruan. (VII. eranskinean jasotzen da).

– Ekuadorko Carchi Probintzia Deszentralizatutako Gobernu Autonomoarekin elkarlana bultzatzeko asmo eta borondate oneko gutuna (VIII. eranskinean jasotzen da).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 29a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA
PIRINIOETAKO LAN ELKARTEAREN PARTZUERGOA ERATU ZUEN MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO ADMINISTRAZIOEN ARTEKO HITZARMENA BERRIZTATZEKO AKORDIOA

Andorra la Vellan, 2015eko urriaren 29an.

BILDURIK:

Gilbert Saboya Sunyé jauna, Mugaz gaindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundeko presidentea.

Alain Rousset jauna, Akitaniako Lurralde Kontseiluko presidentea.

Francisco Javier Lambán Montañés jauna, Aragoiko Gobernuko presidentea.

Artur Mas i Gavarró jauna, Kataluniako Generalitateko presidentea.

Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.

Damien Alary jauna, Languedoc-Roussilloneko Lurralde Kontseiluko presidentea.

Martin Malvy jauna, Midi-Pyrénéetako Lurralde Kontseiluko presidentea.

Uxue Barkos Berruezo andrea, Nafarroako Gobernuko presidentea.

Elkarri bere gaitasuna eta bakoitzaren ordezkaritza aitortuz, hau,

ADIERAZTEN DUTE:

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa eratu duen Administrazioen arteko Hitzarmenak, 2005eko martxoaren 17an sinatuak, Aragoiko, Kataluniako, Euskadiko Autonomia Erkidegoen, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Frantzian dauden Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon lurraldeen artean, bere bosgarren klausulan hamar urteko iraupena aurreikusten du, eta hori epealdi berbererako luzatu ahal izango da, hitzarmena sinatu duten aldeen berariazko erabaki bitartez.

Mugaz gaindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoarekin bat egiteko Hitzarmenak, 2012ko azaroaren 15ean Iruñean sinatuak, bere 3. artikuluan, aipaturiko administrazioen arteko hitzarmena berriztatzeko berariazko erabaki horrek, Mugaz gaindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundea ere barne hartuko duela jasotzen du.

Alde guztien iritziz, 2indarrean jarraitzen du 1Europar Kontseiluak eta Europar Batzordeak, Europako herrien arteko batasun estuagoa lortzeko eta haien arteko lankidetza sustatzeko duten helburuak, 3Europaren eraikuntza indartzeko bide gisa. Hori izan zen, hain zuzen ere, Pirinioetako Lan Elkartea sortu zuen helburua.

Lurraldeen mugaketari buruzko 2015-01-16ko 2015-29 zenbakiko Frantziako legea kontuan izanik, lege horretatik sortu diren eta 201-/01-01etik aurrera une honetan partzuergoko kide diren Frantziako bi lurraldeen tokia hartuko duten bi lurraldeek, hitzarmen hori berraztertzea eskatzeko eskumena izan beharko dute.

Denbora tarte horretan, Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoan duten partaidetzaren bitartez bakoitzaren lurraldearen garapena eta aurrerapena lortzeko bidean mugaz gaindiko lankidetza bultzatzen jarraitzeko asmoa izanik, honako hau,

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– 2005/03/17tik 2015/03/16ra bitartean indarrean egon den eta Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa sortu duen Mugaz gaindiko Lankidetzarako Administrazioen arteko Hitzarmena berriztatzea, hamar urteko eperako, 2015eko martxoaren 17tik aurrerako indarraldiarekin.

Bigarrena.– Lurraldeen mugaketari buruzko 2015/01/16ko 2015-29 zenbakiko legetik sortu diren eta hitzarmen honen eragina jasotzen duten Frantziako lurraldeei hitzarmen hori berraztertzea eskatzeko eskumena aitortzea, sortutako egoera berria kontuan izateko.

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA
AMURRIOKO UDALAREKIN IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA, EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HAIN ZUZEN ERE HORIEN BIDEZ IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN EGIAZTATZEKO

Amurrion, 2015eko abenduaren 1ean.

BILDU DIRA

Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.

Bestetik, Josune Irabien Marigorta andrea, Amurrioko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.

Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri eta, horretarako, hau

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak beharrezkoak direla.

Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat intrusiboegiak ez direla eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.

Hain zuzen ere, Lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Helburua.

Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.

Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.

Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.

Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:

● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina)

● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa)

● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina)

● Haxixa (THC)

● Ketamina

Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.

Hirugarrena.– Jardunbideak

1.– Listu-laginak emateko baldintzak.

Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.

Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.

Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.

Behar bezala identifikatu beharko dira, beti ere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.

Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.

Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.

2.– Bete beharreko agiriak.

Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:

● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.

● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.

● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.

● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.

● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.

3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.

Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.

Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:

● Azterketaren emaitzak.

● Txostenaren erreferentzia.

● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.

Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.

Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.

Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Sailareko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.

Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.

Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.

Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.

Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.

Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.

Segurtasuneko sailburuordea,

Jesus María Zubiaga Nieva.

Amurrioko udaleko alkatea,

JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.

ERANSKINA: EMATE-AGIRIA

.(e)ko udaltzaingoa

Listu-lagina 20.(e)ko.aren.(e)(a)n hartu zen.

Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia: .............

Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia: ..................

Non gorde den, bidali arte: ..................

Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia: ..........

Buruzagitzaren sinadura: .........................

Ertzaintza

Unitate hartzailea: ......................

Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia: ................

Harrera-data: ........................ Ordua: ..................

Gordetzen den tokia: ..................

.(e)ko Ertzaintzako instrukzio-buruaren sinadura:

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA BEASAINGO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.

Beasainen, 2015eko abenduaren 1ean.

BILDU DIRA

Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretuaren bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.

Bestetik, Aitor Aldasoro Iturbe Beasaingo Udaleko alkate jauna, hori ordezkatuz.

Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta, hau

AZALTZEN DUTE

Lehenik.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.

Bigarrenik.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.

Hirugarrenik.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.

Laugarrenik.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.

Bosgarrenik.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.

Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin.» ; «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko.»

Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:

KLAUSULAK

Lehena.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.

Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.

Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.

Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.

Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.

Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.

Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:

1.– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.

2.– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.

3.– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.

4.– Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Beasaingo Udalak adierazten du udaltzainen lan-poltsa bat duela, indarrean mantentzeko asmoa duela eta, beraz, lan-poltsa horretara joko duela Segurtasun Sailak osatuko duenera jo baino lehen, hargatik ezertan eragotzi Gabe hitzarmen hau sinatuta bere gain hartzen dituen konpromisoak.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.

Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.

Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.

Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera. Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.

Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.

Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:

a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).

b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.

Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

Malentxo Arruabarrena Julián,

Beasaingo Udaleko alkate jauna,

AITOR ALDASORO ITURBE.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA GIZAKIA FUNDAZIO ZIBILAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, «ANDEN 1» BILBON ADIKZIOAK ARTATZEKO ZENTRO SOZIOSANITARIOA MANTENTZEKO.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

BERTARATU DIRA:

Batetik: Guillermo Viñegra García jauna, Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburuordea, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari-lanetan.

Bestetik: Estibaliz Barrón Pardo, Gizakia Fundazioaren zuzendaria, haren ordezkari-lanetan.

Bi alderdiek elkarri onartu diote legezko gaitasun nahikoa dutela dagokion erakundeen izenean hitzarmen hau sinatzeko, eta horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE

I.– Osasun Sailari dagokiola drogamendekotasunen arloa, abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, Lehendakariarenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

II.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzari dagokiola, besteak beste, drogamendekotasunen arloan prebentzioa, laguntza eta gizarteratzea geratzen eta sustatzen dituzten jarduerak bultzatzea, eta arriskuak eta kalteak gutxitzeko ekimenak sustatzea, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 8. Artikuluaren arabera.

III.– Eusko Jaurlaritzak arriskuak gutxitzera, kalteak murriztera eta droga-mendekoaren osasun-baldintza orokorrak hobetzera zuzendutako programak egitea bultzatuko duela, Drogamendekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean esleitu zaizkion eskumenak garatuz. Halaber, adierazitako Legearen 26. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, «botere publikoei dagokie, beren eskumen-esparruan, drogamendekoentzat EAEn garatzen diren baldintzek honako helburu hauek izango dituztela bermatzea: a) drogamendekoari gainerako biztanleei eskaintzen zaien osasun- eta gizarte-alorreko arreta berbera emango zaiola bermatzea; b) arreta hori osasun- eta gizarte-zerbitzuen artean modu koordinatuan emango dela ziurtatzea».

IV.– Hitzarmen honen helburua dela drogen arrisku handiko kontsumoarekin erlazionatutako kalteak gutxitzeko baliabide soziosanitario bat izateko beharrari eta zaurgarritasun- eta gizarte-bazterketako egoerei erantzutea, eta, era berean, arreta soziosanitarioko eta gizarteratzeko prozesuak dinamizatzea, eskakizun txikiko testuinguru horretan osasun- eta gizarte-arreta egokia jasotzeko bideak ezarrita.

V.– Gizakia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea dela, eta toxikomano kronikoen bizi-kalitatea hobetzea dela haren xedea, adikzioak artatzeko zentro soziosanitario baten bidez.

VI.– Erabiltzaileentzat eskakizun txikiko laguntza-gailu bat dela, zeinetan beste inork gainbegiratuta drogak kontsumitu ahal izango dituzten, zentroan emandako material esterilak erabilita. Horretaz gain, zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko prozesuetan aurrera egiteko esku hartzeak ere egingo dira.

VII.– Osasun zein gizarte mailan drogamendekotasunak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko interesa dutela adierazten dutela bai Osasun Sailak bai Gizakia Fundazioak.

VIII.– Hala bada, bi alderdiak ados daude dagozkien interesetan eta apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 7. Artikuluko 1.b) idatzi-zatian ezarritakoa kontuan izanik, Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzea erabaki dute honako klausula hauei jarraiki:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Gizakia Fundazioaren arteko lankidetza-esparrua arautzea du helburu hitzarmen honek, «Anden 1» adikzioak artatzeko zentro soziosanitarioa kudeatzeko.

Zentroaren zeregin nagusia izango da erabiltzaileei arreta eskaintzea, haien beharretara, normalizaziora, arretaren jarraipenera eta benetako gizarteratzera bideratutakoa, eskakizun txikiko baliabide soziosanitario baten bidez, non inork gainbegiratuta drogak kontsumitu ahal izango diren eta zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeran dauden kontsumitzaileen gizarteratzeko-prozesuetan aurrera egiteko esku hartzeak egingo diren.

Helburu zehatzak:

1.– Adikzioak izanik, kroniko izan, osasun-arriskua eduki, babesik gabe egon eta gizarte bazterketa larria izan eta drogak zain barnetik kontsumitzen dituztenei zuzendutako arreta soziosanitarioko zentro bat gaitzea, eta izan ditzaketen banakako beharrei erantzutea.

2.– Erabiltzaileei informazioa, orientazioa eta aholkuak eman.

3.– Osasunerako hezkuntzazko jarduerak egitea, eta bizi-baldintza osasungarriak eta osasunaren autozaintza sustatzea.

4.– Gainbegiratutako kontsumorako eremu bat eskaintzea, gaixotasun kutsakorren eragina gutxitzen laguntzeko; substantzien kontsumoarekin erlazionatutako arrisku-jarduerak eta larrialdiak prebenitzea, artatzea eta desbideratzea, eta bide publikoko kontsumoa gutxitzea.

5.– Bilbao-Basurtu ESIrekin batera osasun-arretarako mekanismoak ezartzea, drogen arrisku handiko kontsumoko egoeretan edo zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeretan izan ohi diren gaixotasun arruntak antzemateko eta prebenitzeko, behar bezala bideratu eta artatu daitezen.

6.– Bizkaiko osasun mentaleko sarearekin batera osasun-arretarako mekanismoak ezartzea, gaixotasun mental larriak antzemateko eta erabiltzailearen inguru hurbilean izan daitezkeen arazo psikosozialak identifikatzeko, behar bezala bideratu eta artatu daitezen.

7.– Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera gizarte-arretarako mekanismoak ezartzea.

8.– Beharrezkoak izan daitezkeen koordinazio-mekanismo oro sustatzea eta ezartzea, bai gainerako baliabide sanitario, sozial eta soziosanitarioekin, bai gizarte-erakunde edo irabazi asmorik gabeko erakunde ororekin, erabiltzaileek arreta osoa izan daitezen.

9.– Erabiltzaileekiko arreta normalizatzea, laguntza osasun- eta gizarte-sistemako egitura eta gailu arrunt eta komunen barruan emanez, eta salbuespenezko egoerak edo erabiltzailea estigmatizatzea saihestea.

10.– Genero-ikuspegiari behar bezalako arreta eskaintzea.

11.– Eusko Jaurlaritzaren informazio- eta ikerketa-sistemekin lankidetzan aritzea osasunari eta adikzioei dagokienez.

12.– Proiektua kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzea.

Bigarrena.– Alderdien konpromisoak.

Gizakia Fundazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

● Adikzioak izan eta kronikotasun egoeran dauden, osasun-arriskua duten, babesgabe dauden eta gizarte bazterketa larria duen pertsonei zuzendutako arreta «Anden 1» soziosanitarioko zentroak zerbitzua eman dezan beharrezkoak diren instalazioak, ekipamendua eta materiala jartzea.

● Jarduera hauek egiteko beharrezkoak diren langileak jartzea: informazioa, orientazioa eta aholkuak eman eta bideratzea, osasunerako hezkuntza eta bizimodu osasungarriak sustatzea, kontrolatutako arrisku-kontsumoa gainbegiratzea eta praktika horren gaineko aholkuak ematea.

Sare publikoko osasun- eta gizarte-zerbitzuekin eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde eta elkarte batzuekin(GKEak) beharrezkoa den koordinazio-lana egitea.

● Gizarte- eta auzo-ingurunea zaintzea; hau da, komunitatearen garapenari laguntzea eta inguruko osasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzea.

● Eusko Jaurlaritzak dituen informazioko, zaintza epidemiologikoko eta adikzioen ikerketarako zerbitzuekin elkarlanean aritzea, bereziki Osasunaren Euskal Behatokiarekin eta Adikzioen Behatokiarekin.

● Datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzea; horretarako, erregistro-sistema bat ezarriko da eta sistema horrek ahalbidetuko du kasuen jarraipena Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezartzen denaren arabera gauzatzea.

● Proiektuaren esparruan gauzatutako jarduerak eta ekitaldiaren balantze ekonomikoa bilduko dituen urteko azalpen-memoria egitea. Memoria horretan, gainera, proiektuaren ebaluazioa egingo da, indarrean dagoen Adikzioen Planeko irizpideen arabera.

● Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari eskatutako dokumentazio guztia igorriko zaio. Ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio, halaber, proiektuaren garapenean eragina izan dezakeen gertatutako edozein gorabehera.

● Fundazioak aseguru-poliza bat kontratatu behar du bere kontura eta behar den denborarako, sor daitezkeen erantzukizunak beteko direla bermatzeko.

● Laguntza hitzarmen honetan zehaztutako helburu eta konpromisoetarako eta dagokion ekitaldian egin beharreko esku-hartzeko proiektuen proposamenean jasotakoetarako erabili behar du.

● Diru-laguntza eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eramango dela justifikatzea.

● Egindako gastuak justifikatu behar ditu sarreren eta gastuen balantze zehatza eginez. Gizakia Fundazioak Osasun Sailak egiten dituen egiaztatzeko jardueren pean jarri behar du bere burua, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egingo dituen kontrolen pean ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko arautegian aurreikusitakoak ahaztu gabe. Hortaz, gastuen frogagiriek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura egon behar dute, hark onets ditzan. Esleitutako gastu-partidek diru-laguntzaren urteko aurrekontuaren ehuneko 10eko desbideratzea izan dezakete, gehienez ere, programa gauzatzeko beharrek hala eskatzen badute eta justifikatzen bada, baina beti errespetatu beharko da programa horretarako esleitutako diru-laguntzaren guztizko zenbateko.

● Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea.

● Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea.

● Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela egiaztatu behar du.

● Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

● Halaber, onuradunak ezin izango du diru-laguntzarik jaso, Sexu-bereizkeriagatik zigor administratiboa edo penala badauka, ezta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraituz debeku honekin zigortuta badago.

● Zentroan eta proiektua hedatzeko egiten diren ekintza eta erabiltzen diren euskarrietan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren diru-laguntza jaso dela adierazi behar da.

● Hitzarmen honek Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak 6. artikuluan jasotako bi hizkuntza ofizialen araubidea bete behar du –bi hizkuntza ofizialen erabilera azaroaren 24ko euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko 10/1982 Legean dago araututa bai eta hura garatzen duten arauetan ere–.

● Bi hizkuntza ofizialen erabilera hitzarmena gauzatzeko baldintza bat da, eta ez betetzeak, oro har hitzarmen honen edozein baldintza ez betetzeagatik aurreikusitako ondorioak izango ditu.

● Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planean azaldutako konpromisoei, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4. artikuluan adierazitakoari jarraiki, lankidetza-hitzarmen hau dela-eta egiten diren memoria, proiektu eta gainerako idazkietan hizkera ez-sexista erabili beharko da.

Era berean, gorago aipatutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3, 3.4 eta 16. artikuluetan adierazitakoaren arabera, esku hartzeko proiektuan genero-ikuspegia hartu beharko da barne, emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, asmo eta behar desberdinak honako hauetan kontuan izatearren: proiektuaren plangintzan, gauzatzean eta ebaluazioan, baita proiekturako behar diren estatistiken, datu-ustiapenaren eta azterlanaren egokitzapenean ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

– Erakundeak bere gain hartu dituen eta hitzarmenean jaso diren akordioen garapena babestea eta laguntzea.

– 2015eko ekitaldirako 166.100,96 euroko ekarpen ekonomikoa egitea.

Hirugarrena.– Diru-laguntza ordaintzeko eta egiaztatzeko modua.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari dagokio diru-laguntzaren kudeaketa egitea.

2015ean 166.100,96 euroko ekarpen ekonomikoa egingo dio abenduaren 23ko 5/2014 Legeak baimendutako kredituen kontura –-lege horren bidez onesten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko aurrekontu orokorrak (EHAA, 2014ko abenduaren 30ekoa)–.

Hitzartutako kopurua zatituta ordainduko da.

Lehen ordainketa hitzarmen hau izenpetu ondoren egingo da, eta ordaintzekoak diren 166.100,96 euroren % 80 ordainduko da. Gainerako % 20a ezarritako gauzatze-aldia amaitutakoan, hurrengo urteko urtarrilaren 31n baino lehen, erakundeak egingo duen jardueren memoria aurkeztutakoan ordainduko da. Memoria horretan, proiektuaren ebaluazioa egin beharko da indarrean dagoen Adikzioen Planaren irizpideen arabera, eta egindako gastuak justifikatu beharko dira, jatorrizko dokumentuak edo behar bezala konpultsatutako dokumentuak aurkeztuz. Gizakia Fundazioak Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egiten dituen egiaztatzeko jardueren pean jarri behar du bere burua, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egingo dituen kontrolen pean ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko arautegian aurreikusitakoak ahaztu gabe. Hortaz, gastuen frogagiriek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura egon behar dute, hark egiazta ditzan.

Gastuak ezarritako baldintzetan ez justifikatzeak, jasotako kopurua beste helburu baterako erabiltzeak edo Hitzarmen honetan ezarritako gainerako baldintzak ez betetzeak, ordura arte jasotako diru-laguntza (eta legezko interesak) osorik edo zati batean itzuli beharra ekarriko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan diru-laguntzak itzultzeko aurreikusitako Prozedura Orokorrari jarraiki.

Laugarrena.– Lankidetza hitzarmenaren jarraipena.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen dagokio hitzarmen honen betetzea zaintzea.

Gizakia Fundazioak Lankidetza Hitzarmena sinatu baino lehen 2015. urteko esku hartzeko proiektua aurkeztuko dio Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari. Proiektu horretan jaso behar dira: helburuen memoria, jarduera-metodoak eta -plana eta ekitaldiaren amaieran zer emaitza lortzea espero den. Proposamen bakoitzarekin batera gauzatzeko zer gastu egin beharko den ere azaldu beharko da. Proiektua eranskin gisa gehituko da hitzarmenean eta bi alderdiek sinatuko dute.

Gizakia Fundazioak datorren urteko urtarrilaren 31 baino lehenago hitzarmena indarrean egon den urtean egindako programen eta jardueren memoria bat aurkeztu beharko dio sailari. Memoria horretan eskaintzen diren zerbitzuetako bakoitzeko estaldura-adierazleak bilduko dira; horretaz gain, proiektuaren diseinuari buruz egin litezkeen aldaketak bilduko dira, betiere kontuan izanda hitzarmen honetan ezarritakoa alda dezakeen aldaketa oro Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzari jakinarazi behar zaiola berehala.

Jarraipen- eta ebaluazio-batzordea.

Hitzarmen honen jarraipena eta balioespena egiteko, eta etorkizunean izan daitezkeen beharrak antzeman eta aztertzeko, batzorde bat osatuko da. Batzordearen eginkizunak honako hauek dira:

● Lankidetza hitzarmenaren jarraipena egitea.

● Hitzarmena indarra dagoen urtean egindako programen eta ekintzen txostena ezagutzea eta baloratzea.

● Etorkizuneko beharrak detektatzea eta aztertzea helburu orokorraren eta zentro soziosanitarioaren helburu zehatzen barruan.

● Hitzarmenaren interpretazioan eta ezartzean sor daitezkeen gaiak konpontzea.

Jarraipen Batzordearen funtzionamendua arautuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoendako xedatutakoaren arabera.

Hauek izango ditu partaide:

● Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako bi ordezkari (bat adikzioen zerbitzukoa eta bestea Osasun Publikoaren eta Adikzioen Bizkaiko zuzendariordetzakoa).

● Bizkaiko arreta soziosanitarioko koordinatzailea.

● Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko ordezkari bat.

● Bilbao-Basurtu ESIko ordezkari bat.

● Gizakia Fundazioko bi ordezkari.

Bosgarrena.– indarraldia.

Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzen denetik 2015eko abenduaren 31ra bitarte; dena den, lotutako konpromisoak galdagarriak bilakatzen dira 2015ko urtarrilaren 1era.

Hitzarmen hau luzatu egin daiteke urtero, baldin eta alderdien arteko berariazko akordiorik badago, betiere aurrekontu-baliabideen arabera eta haren ebaluazioa gogobetekoa bada. Gizakia Fundazioak ekitaldi bakoitzaren hasieran, urtarrilaren 31n baino lehenago, esku hartzeko proiektua aurkeztuko dio Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari. Proiektu horretan jaso behar dira: helburuen memoria, jarduera-metodoak eta -plana eta ekitaldiaren amaieran zer emaitza lortzea espero den. Proposamen bakoitzarekin batera gauzatzeko zer gastu egin beharko den ere azaldu beharko da.

Nolanahi ere, Hitzarmena ez da luzatuko aldeetako batek hitzarmenari berariaz uko egiten badio eta uko hori hasierako indarraldia edo edozein luzapenena amaitu baino gutxienez bi hilabete lehenago behar bezala jakinarazten badu.

Seigarrena.– Hitzarmen hau amaitzeko eta baliogabetzeko arrazoiak.

Honako arrazoi hauengatik amaituko da Hitzarmen hau: iraunaldia igaro delako eta alderdiek Hitzarmenean aurreikusitako baldintzak, betebeharrak eta konpromisoak bete ez dituztelako.

Alderdiek hitzarmen hau irakurri dute, edukiarekin ados daudela adierazi dute, eta hiru aletan eta ondorio bakarrerako sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.

Osasuneko sailburuordea,

Guillermo Viñegra García.

Gizakia fundazioaren zuzendaria,

Estibaliz Barrón Pardo.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA GIZAKIA FUNDAZIO ZIBILAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, «ANDEN 1» BILBON ADIKZIOAK ARTATZEKO ZENTRO SOZIOSANITARIOA MANTENTZEKO. 2015EKO EKITALDIKO ERANSKINA.

1.– Gizakiaren Fundazio Zibilak aurkeztutako helburuen memoria, jarduera-metodoak eta -plana, eta emaitzak aztertuta, aipatutako fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza, 2015. Urtean, ondoko jardueren bitartez gauzatuko da:

a) XTP: Xiringak trukatzeko eta higiene-materiala emateko puntua.

b) Substantzien azterketa

c) Oinarrizko osasun-arreta.

d) Substantzien kontsumo gainbegiratua

e) Informazioa, hezkuntza eta komunikazioa

f) Sinergiak eta osasun-koordinazioa gehitzea

2015eko aurrekontua honako hau da:

● Langileen gastuak 112.990,00 euro

● Funtzionamendu-gastuak 23.785,00 euro

● Zuzeneko beste gastu batzuk (Zaintza, aseguruak, publizitatea...) 11.592,00 euro

● Zeharkakako gastuak 17.733,96 euro

Guztira 166.100,96 euro

2.– Diru-ordaina eta gastuaren justifikazioa.

Eusko Jaurlaritzak, Osasun Sailaren bitartez eta hitzarmenaren 3. Klausularen arabera, egin behar diren jarduerak onesten dituen eranskina sinatzen denean hitzarmenaren kostuaren % 80 ordainduko du (132.880,77 euro), lanak hasi ahal izateko. Gainerakoa (33.220,19 euro), lanak amaitu (2016ko urtarrilaren 31 baino lehen) eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aldeko txostena ematen duenean ordainduko da. Bigarren ordainketa egin baino lehen Gizakia Fundazio Zibilak justifikatu beharko ditu, egin dituen gastuak jatorrizko fakturen edo justifikagirien bidez (edo faktura konpultsatuak), eta horiekin batera aurkeztu beharko du emaitzen azken memoria. Memoria horretan, proiektuaren ebaluazioa egin beharko da indarrean dagoen Adikzioen Planaren irizpideen arabera.

3.– EAEko Emakumeentzako Berdintasunerako Vi Planaren eta Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Legearen arteko erlazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako berdintasunerako VI. Planean azaldutako konpromisoei eta Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.4 artikuluan adierazitakoari jarraiki, hizkuntzaren erabilera sexista saihesteko egokitu beharko da idazkera lankidetza-hitzarmen hau dela-eta egiten diren memoria, proiektu eta gainerako idazkietan.

Era berean, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3, 3.4 eta 16. artikuluetan adierazitakoaren arabera, esku hartzeko proiektuak genero-ikuspegia hartu beharko du barne, emakumeek eta gizonek dituzten egoera, baldintza, asmo eta behar desberdinak honako hauetan kontuan izatearren: proiektuaren plangintzan, gauzatzean eta ebaluazioan, bai eta proiekturako behar diren estatistiketan, datu-ustiaketan eta azterlanetan ere.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 29an.

Osasuneko sailburuordea,

Guillermo Viñegra García.

Gizakia fundazioaren zuzendaria,

Estibaliz Barrón Pardo.

V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA
SUSTRAIA" TELEBISTA-SAIOA EKOIZTEKO EUSKAL AUTONOMIA-ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK (EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAK), ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEKIN ETA EUSKAL IRRATI TELEBISTAREKIN IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA 2016 URTERAKO LUZATZEKO PROTOKOLOA

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 18an.

BILDU DIRENAK

Maria Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa.

Eduardo Aguinaco López De Suso jauna, Nekazaritzako foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Elena Unzueta Torre andrea, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

Ainhoa Aizpuru Murua andrea, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-fiputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa.

M.ª Teresa Iturbe Mendialdua anderea, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Erakunde Publikokoaren izenean eta haren ordezkari giza zuzendari nagusia den aldetik eta , Euskal-Telebista- Televisión Vasca, S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa bere administratzaile bakarra den aldetik.

Hitzarmenkideek protokolo hau izenpetzeko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri eta hortaz honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2013ko urriaren 14an lankidetza-hitzarmena sinatuta zutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek eta Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca eta Euskal Telebista- Televisión Vasca, S.A.–k, «SUSTRAIA» programa telebistan emateko. Hitzarmen horren indarraldia 2013ko abenduaren 31 artekoa zen.

Bigarrena.– Hori horrela izanik ere, hitzarmeneko zazpigarren klausulak aurreikusten duela hitzarmena urtero luza daitekeela luzapen-protokolo baten bidez. Ekitaldi bakoitzean egin beharreko jardueren zerrenda erantsi behar zaio protokolo horri, eta, hala badagokio, jarduerak gauzatzeko kostua eguneratu behar da. Hori guztia baldintza kreditu egokia eta nahikoa dela eta Erakunde Publikoak egungo Programa Kontratua luzatu dagiala zuzenbide pribatuko «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista»rekin 2012 urterako eta bere Eranskinean haren konpromisoak gauzatzeko.

Aurreko guztiaren ondorioz, hitzarmenkideek honako hau

ADOSTEN DUTE:

Lehenengoa.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek, eta «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»-k eta «Euskal Telebista- Televisión Vasca S.A»-k, «SUSTRAIA» programa telebistan emateko sinatutako lankidetza-hitzarmena urtebetez luzatzea, hau da, 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundiek, «Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca»-k eta «Euskal Telebista- Televisión Vasca S.A»-k, «Sustraia» programa telebistan emateko 2013ko urriaren 14an sinatutako lankidetza-hitzarmeneko bigarren klausulan azaltzen direnak izango dira gauzatu beharreko jarduerak. Jarduera horien kostua ondorengo taulan ezarritakoaren arabera ordainduko da:

(Ikus .PDF)

3.– Ordainketa modu honetara egitea erabaki dute sinatzaileek: Alderdi bakoitzak egin beharreko ekarpenaren % 50 ordainduko du 2016ko ekainaren 30a baino lehen. Gainontzeko % 50a 2016ko abenduaren 31an ordainduko du alderdi bakoitzak. Ordaintzeko, banku-transferentzia egin beharko zaio ETB, S.A.ri, eta fakturak bidali beharko zaizkio alderdi bakoitzari.

Bigarrena.– Luzapena, bertako jarduerak eta proiektuak finantzatzeko kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintzapean dago eta Erakunde Publikoak egungo Programa Kontratua luzatu dagiala zuzenbide pribatuko «Radio Television Vasca-Euskal Irrati Telebista»rekin 2012 urterako eta bere Eranskinean haren konpromisoak gauzatzeko.

Alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen honen bost ale sinatu dituzte, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

ARANTZA TAPIA OTAEGUI.

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako foru-diputatua,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua,

ELENA UNZUETA TORRE.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua,

AINHOA AIZPURU MURUA.

Euskal Irrati Telebistako zuzendaria eta Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A.ko administratzaile bakarra,

M.ª TERESA ITURBE MENDIALDUA.

VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2015 EBAZPENARENA
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAREKIN IZENPETUTAKO KOLABORAZIO-OINARRIAK, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ETA HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IKASTETXEEI ELKARRIZKETA-LAGUNTZAILEAK EMATEKO, 2015-2016 IKASTURTERAKO.

Ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuak, hezkuntza-jarduera atzerrian arautzen duenak, xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Ministerioak duela, besteak beste, hezkuntza, kultura eta ikerketa espainola atzerrian sustatzearen ardura, hezkuntza-jarduera hau kultura eta hizkuntza bultzatu eta hedatzearen eta nazioarteko lankidetzaren eremu zabalagoan sartuz.

Elkarrizketa Laguntzaileen Programan zehar; Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa aukeratzen ditu Alemania, Australia, Austria, Belgika, Kanada, Txina, Estatu Batuak, Finlandia, Filipinak, Frantzia, Irlanda, Italia, Malta, Zeelanda Berria, Herbehereak, Portugal eta Erresuma Batua herrialdeetatik datorren hautagaiak; zuzentzen direla Irakaskuntzako ikastetxe desberdinetara: Bigarren Mailakoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialetara, Herrialde desberdinetakoak eta Espainiako Erkidego Komunitateetara.

Programa honetako antolaketa oinarritzen da hezkuntza aldebiko lankidetza-hitzarmenak, Kultura, Zientzialaria eta Teknika Espainiaren eta berean herri parte-hartzaileen indarrean daudenak eta Estatu Batuetako eta Kanadarekin izenpetutako memorandumak aplikatuz.

Testuinguru honetan, azken deialdietan zeharreko programa honen arrakastak bide eman dio elkarrizketa-laguntzaile kopuruaren gehikuntza nabarmenari. Kolaborazio Oinarri honen helburua hauxe da: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak behar diren neurriak hartuko ditu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak behar dituen elkarrizketa-laguntzaileen kopurua selekzionatzeko 2015-2016ko ikasturterako.

Euskal Autonomia Erkidegoak baduela irakaskuntza bere hedadura, maila, modalitate eta espezialitate guztietan legez garatu eta gauzatzearen eskuduntza, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuak 16. Artikuluan xedatukoaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak atzerriko hizkuntzak ikastea sustatu eta laguntzen duela haren kudeaketa-eremuko ikastetxeetan.

Hori guztiagatik, irizten da beharrezkoa dela Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko kolaborazio-oinarriak ezartzea, Hizkuntza Laguntzaile Programaren kudeaketa zuzenerako.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako Estatu idazkariak sinatuko du (urtarrilaren 13ko 188/2012 Errege Dekretuaren bidez izendatua) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aldetik.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Hezkuntzako sailburuordeak sinatuko du, horretarako baimena Gobernu Kontseiluak emanda 9. ex norma, 1996ko urtarrilaren 9ko Hitzarmenean onartutakoa.

Zehazki, Euskal Autonomi Erkidegoak zuzenean finantzatutako laguntzaile-kupoari buruzko alderdiak:

OINARRIAK

● Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak laurogeita hemeretzi hizkuntza laguntzailera arteko ingelesez, hamar arteko frantsesez, eta seira alemanez, ehun eta hamabost hizkuntza laguntzaile kopuru bat emango du eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak destinoa emango die ikastetxeetan zerbitzuak emateko.

● Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegorako aukeratutako laguntzaileen zerrenda zehatza ikasturtearen hasiera baino lehen bidaliko du.

● Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetara sartzen diren elkarrizketa-laguntzaileek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zuzenean kudeatzen dituenen baldintza berberak izango dituzte, 2005eko apirilaren 20ko ECI/1305/2005 Aginduak, konkurrentzia lehiakorreko erregimenean diru-laguntza publikoak emateko oinarriei buruzkoak (maiatzaren 12ko BOE), edo ordezkatzen duen arauak, xedatukoaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko aurrekontuen kontura finantzatuko da 2015-2016 ikasturtean elkarrizketa-laguntzaileen kopurua laurogeita hemeretzi hizkuntza laguntzailera arteko ingelesez, hamar arteko frantsesez, eta seira alemanez, dakarren gastua eta ondorengo kontzeptuak hartuko ditu:

● 700,00 euroko hileroko diru-laguntza, 2015eko urriaren 1etik 2016ko maiatzaren 31ra bitartean.

● Europako osasun-txartela ez duten hizkuntza laguntzaile horien osasun-babesa.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak harrera eta trebakuntza ikastaro bat antolatuko du, hezkuntza-zentroetan dauden Hizkuntza Laguntzaile guztiek parte hartzeko.

Kolaborazio Oinarri hauen indarraldia zortzi hilabetekoa da, 2015eko urriaren 1etik 2016ko maiatzaren 31 arte. Epe hori urtero luzatuko da horrelako Hitzarmen baten bidez izenpetzen. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du kolaborazio oinarriak, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.

Kolaborazio oinarri hauen formalizazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute kolaborazio oinarrien berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

Eta horrela jasota gera dadin, hiru ale izenpetzen dira, 2015eko maiatzaren 4an.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Montserrat Gomendio Kindelán, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatetako estatu-idazkaria.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Miren Arantza Aurrekoetxea Bilbao. Hezkuntzako sailburuordea.

VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA
EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUAREKIN IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA, 2013-2016 ALDIRAKO EUSKADIKO BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANAREN JARDUERALERRO ESPEZIFIKOAK PARTEKATU, DISEINATU ETA GARATZEKO GAZTERIAREN ETA HEZKUNTZA EZ-FORMALAREN ESPARRUAN.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 21ean

PARTE HARTU DUTE

Iñigo Urkullu Renteria jaunak, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN izenean eta haren ordezkari gisa.

Itsaso Andueza Fernández andreak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente gisa, Q-9850001-J zenbakidun IFK duenak eta helbide soziala Bilboko Autonomia kaleko 44 zenbakiko beheko solairuan duenak.

ADIERAZTEN DUTE

Eusko Jaurlaritzak 2013ko azaroaren 27an 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Plana onartu zuen, gizartea elkartzea helburu.

Plan horren 17. ekintza-programak, duten garrantziagatik, gazteriaren, kulturaren eta arautu gabeko hezkuntzaren arloetara bideratzen ditu ekimenak, gazteek bakea finkatzeko ahaleginean partaide direla senti dezaten.

2015erako lan-planean jasota dagoen moduan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren helburua da, halaber, gazteak, gizarte osoaren kide aktiboak izanik, oraingo errealitatearen protagonista izatea eta horregatik beren esparrua edukitzea, esperientziak, beharrak eta interesak entzunarazi ahal izateko, baita bakearen eta bizikidetzaren arloan ere.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak, Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten 2014an, batera lan egiteko eta 2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Plana garatzeko lankidetza-esparruak ezartzeko, konpromiso etikoa, politikoa zein gizarte eta hezkuntzakoa oinarritzat hartuta eta gazteak beren garaiaren protagonista izan direla, badirela eta izango direla ulertuta horrela.

2014an lankidetza horrek emaitza bikainak lortu dituenez, 2015erako beste lankidetzahitzarmen bat izenpetzea erabaki da. Hitzarmen horren bitartez, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetzari jarraitu nahi zaio, azaldutako helburua erdieste aldera, eta oinarriak ezarriko dira egoki koordinatzeko alde bakoitzak honako zeregin hauetara bideratuko dituen baliabideak:

– Gazteek bakearen eta bizikidetzaren gainean dituzten iritziak eta esperientziak entzun eta erantzutera.

– Gizarte eta hezkuntza arloko konpromisoa partekatzera bakearen, bizikidetzaren, kulturartekotasunaren eta giza eskubideen alde gazteriaren eremuan.

– Bizikidetza-gatazken tratamendu eraikitzailerako tresnak banatzera gazteen artean.

– Baliabide eta aplikazio sortzaileen eta artistikoen funts bat sortzera, bizikidetzako eta gizartea elkartzeko kultura lortzeko.

– Sormena, ekintzailetza era berrikuntza soziala sustatzera gazteen artean, bizikidetza-proiektuei dagokionez.

Adierazitakoaren bidetik, hitzarmen hau sinatzea erabaki dute aldeek, honako klausulen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea da lankidetzaesparru bat ezartzea, 20132016rako Bake eta Bizikidetza Planaren 17. ekintza-programa garatzeko.

Bigarrena.– Proiektuen definizioa.

Proiektu hauek zehaztu dira helburu hori lortzearren:

1.– Bake-Arte tailerrak. Gazteentzako tailerrak antolatzea, hiru lurralde historikoetako artistaelkarteekin, Giza Eskubideak defendatzea, Bakea, Kultura eta Artearen bat egitea bilatzeko. Bakeahots komunitate birtualera igoko dira lortutako emaitzak.

2.– Prestakuntza jarduerak eta Bake ibilbideak eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan.

3.– Gazte Bakegintzaren dokumentala. 2014an grabatutako ikus-entzunezko materialarekin –Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetzahitzarmenean jasotako proiektuen emaitza da material hori– eta 2015eko lankidetza-hitzarmenean jasotako proiektuetatik grabatzen den materialarekin, dokumental bat egin nahi da, Giza Eskubideen jaialdietan aurkezteko. Dokumental horien titulartasuna bi erakundeena izango da.

4.– Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bultzatzen dituen partaidetza eta memoria proiektuetan parte hartzea.

5.– Baiezketak. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bilerak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoan iraganean nahiz gaur egun Bake eta Bizikidetza prozesuekin lotuta egon diren pertsonekin, gazteek ikuspuntu aberasgarriagoa eta pluralagoa eskuratzeko aukera izan dezaten. Bilera horiek egiteko, elkarrizketa hartuko da metodologia-baliabide gisa.

6.– Nazioarteko egunak. Urtearen hasieran egutegi baten jasoko dira nazioartean Bakea eta Bizikidetzarekin zerikusia duten egun guztiak. Lantalde bat eratuko da egun horietarako jarduera berezi eta zehatzak prestatzeko, gizarteak ezagutu dezan gazteek Bakearekin duten konpromisoa.

7.– Bakea Unibertsitatean. Bakearekin eta Bizikidetzarekin lotutako prestakuntzajardueraren bat eramatea Euskal Autonomia Erkidegoko 3 campus unibertsitarioetara.

8.– Gazte-Bake manifestua. Lankidetza hitzarmen honetan jasotako gainontzeko proiektuetan parte hartu duten gazte gehienek onetsitako manifestu bat adostuko da.

Hirugarrena.– Aldeen konpromisoak.

1.– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak honako hauek egiteko konpromisoa hartu du:

● Gazteen elkarte-sarean Gizalegez gizartearen eta hezkuntzaren arloko konpromisoari buruzko akordioa zabaltzen jarraitzea, eta haren edukiei buruz parte hartzeko eta adosteko prozesu bat sustatzea.

● Gazteen elkarte-sarean dinamizatzen jarraitzea bizikidetzaren, giza eskubideen eta gatazkak konpontzearen arloko berariazko prestakuntzarako urteko programa, Elkarrekin Bonu Programarekin lotutakoa.

● Hainbat sentsibilitateko gazteen arteko topaketak antolatzen laguntzea, erabakitzen den moduan.

● Bakearen eta bizikidetzaren kultura bat lagun dezaketen esperientziak, lekukotasunak eta ikuspegiak biltzea gazteen artean, hainbat euskarritan.

● Bakearen eta bizikidetzaren kultura bat laguntzeko ikuspegi pedagogikotik baliagarriak izan litezkeen literaturako, antzerkiko, zinematografiako eta bestelako arte-diziplinetako lanen funts bat sortzeko proiektua diseinatzen laguntzea Jarraipen Batzordean, erabakitzen den moduan.

● Baliabide material eta pertsonal egokiak bideratzea konpromiso horiek dinamizatzeko eta garatzeko.

● Proposatutako proiektuetan genero ikuspegia sartzea eta jarduerak burutzean hizkera eta irudi ez-sexistak erabiltzea bermatzea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak honako konpromiso hauek hartu ditu:

● Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean aritzea, azaldutako proiektuak garatzeko.

● 65.000 euro bideratzea, lankidetza hori garatzeko. Zenbateko hori honela ordainduko da:

● 30.000 euro, hitzarmen hau sinatzen denean.

● 20.000 euro, egindako lehenengo ordainketari dagokion gastua burutu dela justifikatu ondoren.

● Gainontzeko 15.000 euroak, proiektu guztiak amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren. Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren diru-partidaren kontura egingo da azken ordainketa hau.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordea.

1.– Batzorde horri honako hauek dagozkio:

– Hitzarmen honen barruan gauzatu beharreko proiektuak onartzea.

– Proiektu bakoitzaren garapenaren jarraipena egitea.

– Hitzarmen honen jarraipena egitea, baita hitzarmena interpretatzea eta aplikatzeko orduan sor litezkeen zalantzak argitzea ere.

2.– Jarraipen Batzordeak hiru kide izango ditu:

– Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak izendatutako pertsona bat.

– Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak izendatutako pertsona bat.

– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak izendatutako pertsona bat.

3.– Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak izendatutako kidea izango da batzordeburua; idazkaria, ordea, Batzordeak berak aukeratuko du kideen artean.

4.– Jarraipenerako Batzordearen araubide juridikoa Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan bildutako kide anitzeko organoei buruzko arauetara egokituko da.

Bosgarrena.– Iraupena.

1.– Hitzarmena sinatzen denetik 2015eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

2.– Luzatu ahal izango da, bi aldeek hala erabakitzen badute, eta idatziz jasotzen badute, betiere horretarako aurrekonturik badago. Horrela gertatuz gero, Jarraipen Batzordeak luzapen aldirako ekintza-programa onartuko du, baita dagokion diru­zenbatekoa ere. Hitzarmen honi erantsiko zaio programa hori.

Seigarrena.– Hitzarmena baliogabetzea.

1.– Hitzarmen hau amaituko da aurreko klausulan ezarritako epea bukatzen denean, edota, bestela, bi aldeek idatziz horrela erabakitzen dutenean.

2.– Nolanahi ere, aldeek jarduerak amaitu arte jarraitu beharko dute, baldin eta jardueraren bat egiteko bidean badago edo hirugarrenekin hitzartuta badago, eta hitzarmen honen arabera dagokion zenbatekoa ordaindu bada.

Eta azaldutako guztiarekin adostasuna adierazteko, alde biek hitzarmen hau sinatu dute, orrialde guztietan, goiburuan adierazitako tokian eta egunean

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren izenean. Itsaso Andueza Fernández

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Izenean. Iñigo Urkullu Renteria.

VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 29KO 6/2016 EBAZPENARENA

EKUADORREKO CARCHI PROBINTZIA DESZENTRALIZATUTAKO GOBERNU AUTONOMOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO ELKARLANA BULTZATZEKO ASMO ETA BORONDATE ONEKO GUTUNA

PARTE-HARTZAILEAK:

Alde batetik, Guillermo Herrera Villarreal ekonomilari jauna, Carchi Probintzia Deszentralizatuko Gobernu Autonomoko (Ekuador) prefektua.

Bestetik, Iñigo Urkullu Renteria, Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia) lehendakaria.

Alde biek aitortzen diote elkarri dagokien ordezkaritza, bai eta asmo eta borondate oneko gutun hau izenpetzeko nahikoa legezko gaitasun ere, eta, horrenbestez,

HONAKOA ADIERAZTEN DUTE:

Euskadin gobernu irekia bultzatzeko estrategiaren oinarria gardentasuna, elkarlana eta herritarren partaidetza sustatzeko gobernuaren eta herritarren arteko komunikazio zuzeneko kanal bat eratzea da, horretarako informazio eta komunikazio teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.

Gobernu irekiaren kontzeptua aldeek jarraituko dituzten hiru jarduera ardatzen oinarri izango diren funtsezko hiru zutabeotan eusten da: gardentasuna, elkarlana eta partaidetza.

Gobernu irekia administrazioaren eta herritarren arteko komunikazio iraunkor eta gardena bultzatzeko modu berri bat bezala uler dezakegu, bi norabidekoa, herritarrei administrazioaren erabakitze, elkarlan eta kontrol prozesuetan modu eraginkorrean parte hartzea ahalbidetzen diena.

Gobernu irekia gauzatzeko bitartekoa teknologiak eskaintzen digu, administrazio irekiari dagozkion parte-hartzea eta irekitasuna posible egiten baititu Interneti esker, zehatz-mehatz Web 2.0 edo web sozialaren bitartez. Plataforma berri horrek hierarkien desagertzea dakar, norabide eta dimentsio anitzeko espazio bihurtuz, aktore guztiei gainontzeko guztiekin elkar eragiteko aukera emanez, bide batez herritarrei paper aktibo eta garrantzitsua bermatuz. Horrela, informazioa eskuragarri izateko, erabakiak hartzeko, iritziak zabaltzeko, elkarlana bultzatzeko. bitartekoak demokratizatzea lortzen da.

Irekitasun espazio hau herritar guztientzat zein langile publikoentzat dago eskuragarri, parte-hartze eta elkarlan egiturak sortuz plataforma eta erreminta ezberdinen bitartez, adibidez wikiak, blogak, sare sozialak.

Azken urteotan, Euskal Autonomia Erkidegoak gobernu irekiaren alorrean jada oso egonkortuta dauden esperientziak garatu ditu, eta, hala, une honetan, Irekia atariaren bitartez garatutako gardentasun eta parte-hartze arloetako esperientzia horiek gainontzeko administrazioekin partekatzea jarri du lehentasunezko helburu gisa Eusko Jaurlaritzak.

Testuinguru horretan, Carchi Probintzia Deszentralizatuko Gobernu Autonomoak euskal administrazioaren aholkularitza eta laguntza eskatu du gobernu irekiarekin lotutako auzietan Ekuadorko eskualde horretako klase politikoaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko asmoz. Azken finean, gobernu irekiago, parte-hartzaileago, gardenagoa lortzea dute helburu, elkarlana bultzatzea, herritarren partaidetza eta langile publikoen barne kolaborazioa zein gainontzeko administrazioekin izan beharrekoa sustatzea.

Orain arte aipatutako guztia kontuan izanik, bi aldeek jarraian jasotako puntuen arabera honako gutun hau izenpetzeko nahikoa legezko gaitasun aitortzen diote elkarri:

EPIGRAFEAK

Lehenengoa.– Xedea.

Aurrekari hauekin, sinatzaileak asmo eta borondate oneko gutun hau hitzartzea adosten dute Carchi Probintzia Deszentralizatuko Gobernu Autonomoko administrazio publikoan gardentasun maximoa, elkarlan eta herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, horretarako informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz Carchiko klase politikoaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko.

Bigarrena.– Konpromisoak.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak gobernu irekiaren arloko praktika berrien edo prozedura trukeen inguruko aholkularitza eskainiko dio Carchiko Prefekturari, eta software librearen formulapean dauden garapen informatikoak bere esku jarriko ditu. Bestalde, Carchi Probintzia Deszentralizatutako Gobernu Autonomoak jasotako ezagutzak indarrean jarriko ditu eta horiek Carchiko kantoi ezberdinetan gizarteratzen saiatuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskainitako laguntza eta aholkularitza Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak bideratuko du, trukean inolako ekarpen edo gastu ekonomikorik jaso gabe.

Hirugarrena.– Epea.

Asmo eta Borondate Oneko Gutun hau sinatzen den egunetik 2016ko abenduaren 31ra bitarte izango da indarrean.

Sinatzaileak gutunaren indarraldia luzatu ahal izango dute asmo hori agertzen duen idatzizko adierazpen baten bitartez.

Era berean, honako gutun honen indarraldia bertan behera ere laga daiteke sinatzaileek horrela adostuz gero edo aldeetako batek gutuna idatziz salatuz gero.

Laugarrena.– Berrespena.

Aldeak, Asmo eta Borondate Oneko Gutun honetan zehaztutako epigrafeetako edukiekin ados, horiek berresten dituzte, elkarrekiko interesen arabera eginda daudela nabarmenduz.

Bosgarrena.– Honako gutun hau ez da juridikoki loteslea eta ez du ondoriorik nazioarteko zuzenbidean.

Jasota gera dadin, bi aldeek gutunaren bi ale sinatzen dituzte, bat euskaraz eta bestea gazteleraz, ondorio bakar batekin.

2015eko martxoaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Carchi Probintzia Deszentralizatuko Gobernu Autonomoko (Ekuador) prefektua,

Guillermo Herrera Villarreal.


Azterketa dokumentala