Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
736

IRAGARKIA, Debagoieneko ESIn Leintz Bailarako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askearen bitartez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Debagoieneko ESIko Leintz Bailarako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin du.

Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, han adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Arrasate, 2016ko otsailaren 1a.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,

ANDONI ARCELAY SALAZAR.


Azterketa dokumentala