Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
734

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 10ekoa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, «Kimika Fisika» jakintza-arloan pertsonal ikertzaile doktore iraunkor moduan kontratatzeko proposamena egiteko dena. Plaza horretarako deialdia 2012ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez egin zen (2012ko abenduaren 24ko EHAA).

Errektorearen 2012ko urriaren 29ko Ebazpenaren bitartez (2012ko abenduaren 24ko EHAA) batzordea osatu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen 2012ko urriaren 29ko Ebazpenak egindako deialdian (2012ko abenduaren 24eko EHAA) pertsonal ikertzaile doktore iraunkorren kidegoko plazak hornitzeko lehiaketa epaitzeko, hauekin bat: Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean adierazitako prozedura eta betekizunak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren UPV/EHUko pertsonal irakasleen eta ikertzaileen araubideari buruzko martxoaren 4ko 40/2008 Dekretua; Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 16an pertsonal ikertzaile iraunkorra hautatu eta kontratatzeko prozedura arautzen duen Irakasleen errektoreordearen 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren araubidea (azaroaren 26ko EHAA); deialdiko oinarriak; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, aurreikusita ez dagoen guztirako, administrazio publikoan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.

Errektoreak ebatzi du Alba González Vives andrea (NAN: 72544667-E) Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonal ikertzaile doktore moduan kontratatzeko proposamena egitea. Kodea: IDPTCL1 – D00203 – 1. Jakintza arloa: «Kimika Fisika». Saila: «Zientzia eta Polimeroen Teknologia». Ikastegia: Kimika Zientzien Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa.

Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatu eta plaza betetzeko, eta kontratazioaren aurretik lehiaketaren deialdiko 9. oinarrian zehazten den dokumentazio guztia aurkezteko, Deialdi eta Lehiaketa Atalean.

Leioa, 2016ko otsailaren 10a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala