Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALECOP, S. COOP. Y IHARDUN MULTIMEDIA, S. COOP.
654

IRAGARKIA, Alecop, S. Coop. eta Ihardun Multimedia, S. Coop. kooperatiba-sozietateek bat egiteari buruzkoa.

Jakitera ematen da Alecop, S. Coop. (kooperatiba xurgatzailea) eta Ihardun Multimedia, S. Coop. (kooperatiba xurgatua) kooperatiba-sozietateen Ezohiko Batzar Orokorrek 2015eko abenduaren 29an erabaki zutela bat egitea, lehenengoak bigarrena xurgatuta. Bat-egite horren ondorioz, kooperatiba xurgatua desegingo da, eta haren ondarea kooperatiba xurgatzaileari eskualdatuko zaio osorik. Azken horrek ondorengotza unibertsal bidez eskuratuko ditu kooperatiba xurgatuaren eskubide eta betebehar guztiak, haren desagerpenaren ondorioz.

Kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatiba bietako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina administratzaileei desadostasuna adierazten dietenek, haiei bidalitako idazki baten bidez; berrogei eguneko epea izango dute idazkia aurkezteko, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.

Bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunek ere eskubidea izango dute haren aurka agertzeko, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 81. artikuluan ezarritako epean eta eran.

Arrasate, 2016ko urtarrilaren 25a.

Alecop, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

KEPA BERGARA ALBIZU.

Ihardun Multimedia, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO YEREGUI DONAZAR.


Azterketa dokumentala