Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
653

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-erakundeen alorreko (Urturiko Administrazio Batzordea, Araba) C-244/15 alkantzeagatiko itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

EPAIKETA-SEKZIOA
3. SAILA

3. Saileko zuzendari tekniko eta C-244/15 alkantzeagatiko itzulketa-prozeduran idazkari denak, Kontuen kontseilariaren 2016ko urtarrilaren 20ko probidentzian erabakitakoari merezimendu eginez eta Kontuen Auzitegiaren funtzionamendua arautzeko apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 73.1 artikuluarekin lotuta, lege beraren 68.1 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan bideratu dela toki-erakundeen alorreko (Urturiko Administrazio Batzordea, Araba) C-244/15 alkantzeagatiko itzulketa-prozedura, Urturiko Kontzejuaren funtsen ustezko alkantzearen ondorioz –kargu- eta ordainketa-mugimendu baten justifikazio-faltatik eratorria–.

Hau jakinarazten da kontabilitate-erantzukizuneko uzia mantentzeko edo hari aurka egiteko legez gaitutakoak autoetan agertu ahal daitezen, agindu bezala pertsonatuz ediktu hau jakinarazi eta hurrengo bederatzi eguneko epean.

Madril, 2016ko urtarrilaren 20a.

Zuzendari teknikoa, prozeduraren idazkaria,

FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.


Azterketa dokumentala