Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
651

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 4koa, Etxebizitzaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua, Bilbao) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2016ko otsailaren 4a.

Etxebizitzaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala