Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
649

IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita.

Abenduaren 18an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki zuen itzulketa-prozedura bati hasiera ematea, Lehen Aukera programaren esparruan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori–; izan ere, ez da bete diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako gutxieneko kontratazio-epea.

Aipatu ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko azaroaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz - PK: 01009), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez, eta ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Interesdunak eskuragarri du aipatutako prozeduraren hasieraren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala