Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
648

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Bilbao-Donostia lineako Zaldibar-Mallabia zatian trenbidea berriztatzeari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sarearen Bilbao-Donostia lineako Zaldibar-Mallabia zatian trenbidea berriztatzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko irailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 167. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hogeita hamalau mila, berrehun eta berrogeita hiru euro laurogeita hamabi zentimorekin (334.243,92), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 20a.

b) Esleipenduna: Tecsa empresa constructora, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogeita hemezortzi mila, bostehun eta berrogei euro laurogeita hamalau zentimorekin (198.540,94), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bi hilabete eta erdi (2,5 hilabete).

Bilbao, 2016ko otsailaren 2a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala