Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
647

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Herrera-Altza zatiaren instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Herrera-Altza zatiaren instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen lanak.

c) Lizitazio-iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta zein egunetan argitaratu zen: 2015eko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 195. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hiru miloi eta hirurogeita hamabost mila bostehun eta hogeita hamabi euro eta hamazazpi zentimo (3.075.532,17), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 20a.

b) Esleipenduna: UTE Pine Instalaciones y Montajes S.A. – Cobra Instalaciones y Servicios S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi eta laurogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hirurogeita bat euro hogeita hiru zentimo (2.097.961,23), BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: zazpi (7) hilabete.

Bilbao, 2016ko otsailaren 1a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala