Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
642

EDIKTUA, 248/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 248/2015 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: Soluciones Técnicas Solares, S.L.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Soluciones Técnicas Solares, S.L. sozietatearen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2015eko azaroaren 12an.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Soluciones Técnicas Solares, S.L. demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2016ko urtarrilaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala