Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
639

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 1eko Aginduaren bidez (urriaren 5eko EHAA, 189. zk.), Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko diru-laguntzetarako deialdia arautu zen, bai eta diru-laguntza horiek emateko araubidea finkatu ere.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, 2015eko azaroaren 5ean amaitu zen.

Aginduko 15. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2015eko azaroaren 17an, eta horrekin batera, Aginduaren 17. eta 18. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta Aginduaren 19. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2017ko abenduaren 31n bukatuko da, diru-laguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 8. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako proiektuek 2015eko urtealdian hasi behar dute edota dagoeneko hasiak egon.

Emandako diru-laguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, Aginduaren 22., 23. eta 24. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:

2015ean gauzatzeko proiektuak: 2016ko urtarrilaren 15a baino lehen.

2015-2016 epealdian gauzatzeko proiektuak: 2015ean gauzatutako jarduerak, 2016ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2016an gauzatutako jarduerak, 2017ko urtarrilaren 15a baino lehen.

2015-2017 epealdian gauzatzeko proiektuak: 2015ean gauzatutako jarduerak, 2016ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2016an gauzatutako jarduerak, 2017ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2017an gauzatutako jarduerak, 2018ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, jarduera horien aurrekontua hartuko da ardaztzat (diru-laguntzak emateko ebazpen honetan zehaztutakoa), eta, horrekin batera, aginduaren 23. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.

Bosgarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 20.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainontzekoa ebazpen honen I. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik kontatuta edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala