Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
636

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 395. ikastarotik 400. ikastarora bitarteko ikasleei honako txartel hauek ematea baimentzeko dena: produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Derioko Nekazaritza Eskolak, Elorrion, Markina-Etxebarrian, Orduñan, Zallan eta Derioko bere egoitzan, jarraian aipatzen diren ikastaroak eman ditu:

– 395. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, Elorrion emandakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 396. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 397. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, Markina-Etxebarrian emandakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 398. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, Orduñan emandakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 399. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, Zallan emandakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 400. ikastaroa, Derioko Nekazaritza Eskola, produktu fitosanitarioen txartela berriztatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena eta titulua baliozkotzea,

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira sei ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jarduera-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako zuzenbide-oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 395. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 396. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

3.– 397. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

4.– 398. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako IV. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

5.– 399. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako V. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

6.– 400. ikastaroko oinarrizko mailakoa eta maila kualifikatukoa, ebazpen honetako VI. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala