Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GETXOKO UDALA
634

IRAGARKIA, Getxoko Udaleko Giza Baliabide eta Antolaketa arduraduneko lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

Alkatetzaren 2016ko urtarrilaren 14ko 74. Dekretuaren bidez Giza Baliabide eta Antolaketa arduradunaren lanpostua betetzeko deialdia onetsi zen, lanpostuen zerrendan 19. kodea daukana.

Deialdiaren iragarkia eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 14. zenbakian argitaratu ziren, 2016ko urtarrilaren 22an.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hamabost astegunekoa izango da, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunaren ondoko egunetik aurrera zenbatuta.

Getxon, 2016ko urtarrilaren 25ean.

Alkatearen 2985/2015 Dekretu bidez eskuordetu.

Ogasun, Ekonomia-Sustapen eta Giza Baliabideetako Zinegotzia,

INAZIO URIARTE GOROSTIAGA.


Azterketa dokumentala