Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2016ko otsailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
632

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren -presio ekipoen erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak ematekoa- 3.B eranskina aldatzekoa.

Presio-ekipoen erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak emateko Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduak presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren betekizunak EAEn aplikatzeko irizpideak ezarri zituen.

Agindu horretara erregelamendu hori bete dela egiaztatzen duten agirien datuak eta erabilitako ekipoak eta likidoak deskribatzeko era batu behar dira, baita identifikaziorako irizpide batuak ezarri ere.

Presio ekipoak merkaturatzeko funtsezko segurtasun betekizunak ezartzeko uztailaren 24ko 709/2015 Errege Dekretuaren bidez egokitu da legeria 2014/68/EB Zuzentarau berria, zeinak 97/23/EB Zuzentaraua, presio fluidoen sailkapenaren oinarria, ordezten baitzuen.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko abenduaren 16ko 1272/2008/EE Erregelamendua, substantzien eta nahasketen sailkatzeari, etiketatzeari eta ontziratzeari buruzkoa, aplikatzeko xedapen berriek sailkapen irizpide berriak ezarri dituzte presio ekipoan dagoen fluidoaren arriskugarritasunaren arabera.

Irizpideok behar bezala aplikatu eta gorago xedatutako arauei egokitzeko, beharrezkoa da 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren 3.B eranskina aldaraztea.

Aginduaren azken xedapenetako laugarrenaren arabera, eskudun zuzendariak aginduaren eranskinak alda ditzake.

Aipatutako lege manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, hau:

XEDATZEN DUT:

1.- Presio-ekipoen erregelamenduari (PEE) buruzko arauak emateko Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren 3.B eranskina aldatzea, eta honelaxe geratuko da.

2.- Ebazpen hau eta eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

3.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala