Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
631

IRAGARKIA, Alokabiderentzat txosten teknikoak egiteko zerbitzuak kontratatzeko lizitazioaren.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 006/2016/C17/Informes admisión.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Alokabiderentzat, Bizigune eta Asap programentzat hain zuzen ere, txosten teknikoak eta etxebizitzen onartzea, kontratuen amaiera eta adituen txostenen kudeaketa osagarriak burutzeko zerbitzuen kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskadiko Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 urte + 2 urteko luzapena.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 371.200,00 euro, BEZik gabe.

Sektore publikoko kontratuei buruzko legearen testu bateginaren 88. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, kalkulatu daiteke zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa izango den zenbatekoa 742.400,00 eurokoa izango dela, BEZik gabe.

5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide) edo www.alokabide.eus web orrialdean.

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 7a.

6.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

7.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (60 puntu).

2) Eskaintza teknikoa (40 puntu).

a) Laneko plana (5 puntu).

i) Zerbitzuaren kalitatea eta maila bermatzen duten metodologia eta lan egiteko prozeduren deskribapena baloratuko da, bereziki, lan-bolumena adostutako epe barruan bideratzeko ahalmenari dagokionez (puntu 1).

ii) Ekintza edo ordainen proposamena txostenetan akatsak antzemanez gero (02 puntu).

iii) OTAren VIII. klausulari dagokionez, adierazleen panel zabaldua (02 puntu).

b) Giza baliabideak eta baliabide materialak (12 puntu).

i) Lana optimizatzen duten bitarteko teknikoak (tabletak, GPS, etab.): 6 puntu (2 puntu lana modu justifikatuan optimizatzen duen bitarteko bakoitzeko).

ii) Lantalde teknikoak eskatzen dena baino maila goragoko tituluak baldin baditu: 6 puntu (1 teknikari bakoitzak duen maila goragoko titulu bakoitzeko).

c) Gainprestazioak (23 puntu).

i) Txosten/azterketak egiteko epea murriztea: (20 puntu: puntu 1 murrizten den egun bakoitzeko txosten mota bakoitzean), 5 eguneko murrizketara arte; hortik aurrera ez da inolako puntuaziorik esleituko. Aintzat hartu beharreko kategoria:

A.1.– Bizigune/Asap onarpen txosten teknikoak eta azterketak.

A.2.– Etxebizitzen fitxak.

A.3.– Onartze fasean dauden etxebizitzen energia ziurtagiriak.

B.1.– Txosten tekniko bereziak.

ii) Egin beharreko urteko txostenen bolumena handitzea: (3 puntu: puntu 1, 10 txosteneko multzo bakoitzeko) 5 txosten multzora arte, hortik aurrera ez da inolako puntuaziorik emango.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 14a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez ere.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gastei, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Alokabide, S.A.U.» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2016ko apirilaren 7a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2016ko otsailaren 3a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.alokabide.eus o http://www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante/

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala