Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
630

IRAGARKIA, Urola Kostan eta Debabarrenan ohiko zerbitzuak edo zerbitzu gehigarriak burutzeko autobusen kontrataziorako lehiaketa publikoa deitzeko lizitazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio Organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: autobus-zerbitzu bereziak eta mikrobusak kontratatzea Urola Kostako edo Debabarrenako emakidan zerbitzu gehigarriak eta bestelako zerbitzu osagarriak burutzeko, eta Euskotreneko baliabideekin burutu ezin direnak.

b) Burutzapen tokia/ematea: Euskadi.

c) Burutzapen epea: urtebete.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua bostehun eta laurogeita zazpi mila seiehun (587.600,00) eurokoa da urte bateri dagokion zerbitzuari, kontzeptu guztiak barne BEZaren salbuespen bakarrarekin.

5.– Bermeak: baldintzen pleguen araberakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 8a, eguerdiko 12:00ak

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 8a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2016ko otsailaren 3a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala