Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
624

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Herrera-Altza zatiko elektrifikazio-lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Herrera-Altza zatiko elektrifikazio-lana.

c) Lizitazio-iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta zein egunetan argitaratu zen: 2015eko irailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 178. zk.

3.– Izapidetzea, Prozedura eta Esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bederatziehun eta laurogeita bat mila bostehun eta hogeita hemezortzi euro hogeita hamazazpi zentimo (981.538,37), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 27a.

b) Esleipenduna: Teléfonos, Líneas y Centrales, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta berrogeita bi mila berrehun eta hamaika (542.211,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: sei (6) hilabete.

Bilbao, 2016ko otsailaren 4a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala