Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
623

EDIKTUA, 8801/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau,

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 8801/2015 espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean preso izandako Oscar Bergantiño Fernandezi baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Gasteizen jaio zen, 1972-09-01ean (NANa: 18593694-B), Ignacio eta Maria Luisaren semea da, eta azken helbidea hemen izan zuen: Mariturri Bulebarra 48-3.B, Gasteiz; eta egun non den ez dakigu. Beraz, espediente horretan, autoa eman zen 2015-12-09an, eta honako hau diote xedapenek: «Honako kausa hauetan, Oscar Bergantiño Fernandez presoari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:

– Vitoria-Gasteizko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 236/2013 Prozedura Laburtua.

– Vitoria-Gasteizko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 580/2013 Betearazpen Epaia.

– Egoitza Torreviejan duen Orihuelako Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 57/2010 Betearazpen Epaia.

– Vitoria-Gasteizko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 1623/2014 Betearazpen Epaia indarrean gaur bertan sartuta, espetxera itzuli beharko du.

Igor bekio jakinarazpena Arabako espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Langraiz Okako Espetxeko Gizarte Lana Saileko arduradunari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten».

Oscar Bergantiño Fernandez, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko urtarrilaren 14an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazi eta hurrengo hiru egunetan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala