Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
621

EDIKTUA, 323/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 323/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Financiera El Corte Inglés E.F.C., S.A.

Abokatua: José Antonio Moreno Muñoz.

Prokuradorea: Maria Isabel Echevarrieta Alvarez.

Demandatua: Miguel Angel Navarro Astaiza.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2016ko urtarrilaren 13an, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Financiera el Corte Ingles, E.F.C., SAk Miguel Angel Navarro Astaiza jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 2.931,90 euro gehi demanda aurkeztu zenetik aurrera horri dagozkion legezko interesak eta gaurtik aurrera Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan aurreikusitako interesak ordaintzera,.

Ebazpen honen aurka, ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Miguel Angel Navarro Astaiza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala