Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
616

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 881/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, neurriak aldatzeari buruz bideratutako 881/2014 H prozeduran epaia eman da, aurtengo uztailaren bian; Antonio Dos Anjos Reis Fernandes interesdunak epai horren kopia eskura dezake bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta Antonio Dos Anjos Reis Fernandes demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren hemezortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala