Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
615

EDIKTUA, jabari-hirugarrengotzaren gainean bideratutako 468/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

468/2014, jabari-hirugarrengotzaren gaineko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera,

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den jabari-hirugarrengotzaren gaineko 468/2014 hitzezko judizioan, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak 2015-01-27an.

Gestión Cafe Boulevard Bilbao 1871, SLU non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen epai hori irmoa dela, eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka (PZL, 455.1 artikulua).

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala