Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
614

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 272/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 272/2015.

Demandatzailea: Ainhoa Saenz Sanchez.

Abokatua: Gorka Perez Fernandez.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Demandatua: Gorka Ibarreche Larisgoitia.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-01-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten ditut DASS demandatzaileak Gorka Ibarreche Larisgoitiaren aurka aurkeztutako demandak; horrenbestez:

1.– Alderdien arteko ezkontza-lotura dibortzio bidez desegiteko agintzen dut, hori adierazteak horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin.

2.– Emazteari ematen diot familiaren etxebizitzaren erabilera, jabekidetasun-egoera amaitu arte.

Adierazitako denborarako familiaren etxebizitzaren erabilera eman zaion ezkontideak ordaindu beharko ditu jabekideen erkidegoko berezko eta aparteko gastuak, eta, jabetzaren kargurako gastuak, aldiz, bi ezkontideek ordaindu beharko dituzte, bakoitzari dagokion parte-hartze kuotaren arabera edo erdibana.

3.– Ebazpen hau irmoa denean, jakinaraz bekio ofizioz ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari, orri-bazterreko oharra egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Gorka Ibarreche Larisgoitia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala