Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
613

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Kutxa fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (egoitza) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko urtarrilaren 14an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean, Kutxa fundazioaren patronatuaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoa sartu zen, bide telematikoz; eskritura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsi zen (1.759 protokolo-zenbakia) 2015eko azaroaren 25ean.

Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko irailaren 24an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Fundazioaren patronatuko idazkari Rosa M.ª Leal Sarastik egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko azaroaren 2an, Donostian, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren egoitza aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kutxa Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioen estatutuen aipatutako aldaketa inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, eta egoitza sozialaren aldaketa eta horren ondoriozko estatutuetako aldaketa jasotzen dituen eskritura publikoarekin bat etorriz. Eskritura hori 2015eko azaroaren 25ean egiletsi zuen fundazioak, Donostiako Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean, 1.759 protokolo-zenbakiarekin.

Inskripzio horren ondorioz, fundazioaren egoitza, aurrerantzean, hemen egongo da: Mikeletegi pasealekua, 79. zk., Arbide Dorreak, Donostia.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 21a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala