Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
608

IRAGARKIA, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zuzendariorde juridiko-administratibo eta kalitatekoaren 1350.00 lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkariak 2016ko urtarrilaren 25ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori 2016ko otsailaren 1eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (20 zk.) argitaratu zen. Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zuzendariorde juridiko administratibo eta kalitatekoaren 1350.00 lanpostua izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna eta 31.918,92 euroko osagarri berezia ditu, eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilboko Udaletxea, 2016ko otsailaren 1a.

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkaria,

MIGUEL ANGEL ALVAREZ YEREGUI.


Azterketa dokumentala