28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BILBOKO UDALA
607
IRAGARKIA, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko 1754.00 Ingurumeneko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkariak 2016ko urtarrilaren 25ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko otsailaren 1eko, 20 zenbakikoan, argitaratu zen. Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko 1754.00 Ingurumeneko Zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna eta 31.918,92 euroko osagarri berezia ditu eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzekoa da.
Eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.
Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Bilboko Udaletxea, 2016ko otsailaren 1a.
Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkaria,
MIGUEL ANGEL ALVAREZ YEREGUI.