Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
605

IRAGARKIA, Ekonomia eta Ogasun Saileko (Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza 1121.B0 Aurrekontuetako, Plangintzako eta Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkariak 2016ko urtarrilaren 25ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko otsailaren 1eko 20 zenbakikoan, argitaratu zen. Ekonomia eta Ogasun Saileko (Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza) 1121.B0 Aurrekontuetako, Plangintzako eta Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, «B» dedikazio-berezia, 41.336,88 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioak betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilboko Udaletxea, 2016ko otsailaren 1a.

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkaria,

MIGUEL ANGEL ALVAREZ YEREGUI.


Azterketa dokumentala