Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2016ko otsailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
602

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 3koa, Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 3/2015 Foru Dekretu Araua, abenduaren 29koa, zerga geroratuen aktiboei aplikagarri zaien erregimena aldatzen duena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 3/2015 Foru Dekretu Araua, abenduaren 29koa, zerga geroratuen aktiboei aplikagarri zaien erregimena aldatzen duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2015eko abenduaren 31n argitaratu zena (250. zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2016ko otsailaren 3a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaria,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala