Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
601

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakitera ematen baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako zenbait ebazpen-proposamen, honako lege hauetan ezarritakoa hausteari dagozkionak: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa (1/92 LO); Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (4/15 LO) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea (SPL).

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan -Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan- xedatutakoa betetzeko.

1.– Interesdunek 15 egun baliodun izango dituzte, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, organo instrukzio-egileari, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariari, alegazioak egiteko eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.

2.– Halaber, espedientea bera eta hango agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adierazita. Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balio izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2016ko otsailaren 3a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala