Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
600

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak egindako ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako Ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko, Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbidearen Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16.1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez baduzu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala