Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2016ko otsailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
596

EDIKTUA, 1099/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.– Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1099/2014 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Lenuta Caldaras eta Lavinia Daniela Lungu.

Alderdi demandatua: Claudia Geanina Caldaras eta Allianz, Cia. de Seguros y Reaseguros, S.A.

Gaia.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

190/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 24a.

Nik, Mónica Basurto Garridok, Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratu naizen honek, ikusi ditut 1099/14 judizio arrunteko aurreko autoak. Honako hauek izan dira alderdiak:

Demandatzailea: Lenuta Caldaras eta Lavinia Daniela Lungu, Pablo abokatuak lagunduta eta Paul prokuradoreak ordezkatuta.

Demandatuak: Claudia Geanina Caldaras, auzi-ihesean dena, eta Allianz, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A., Sucunza abokatuak lagunduta eta Mendoza prokuradoreak ordezkatuta.

Kontratuz kanpoko erantzukizunaren ondorioz zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da litisa.

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Lenuta Caldarasek eta Lavinia Daniela Lunguk jarritako demanda, Claudia Geanina Caldara eta Allianz, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.ren aurka; horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut modu solidarioan honako hauek ordaintzera: 1.446,06 euro Lavinia Daniela Lungu andreari, eta 1.841,30 euro Lenuta Caldaras andreari.

Prozesu honetan sortutako kostuak ez zaizkio ezartzen auzi-jartzaileari.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa, eta beraz, epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela bi ondorioei dagokienez, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLren 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak aldatua). Arabako Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banco Santander bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0030 0009 0000 04 109914 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Fede ematen dut.

Alderdi demandatua non bizi den ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatu dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala